Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza tak bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

tak
1 onomat. Kolpe txiki edo arin baten onomatopeia. Ik. taun-taun; kask; tok. Artega eraman du zigarroa hautsontzira, hatzaz, tak, kolpetxoa emanez errautsa botatzeko. Oin puntarekin tak-tak jo du lurra. Aneren logelan kolpeak hasi ziren entzuten, tak, tak, tak.
2 onomat. Gertaera edo ekintza baten bat-batekotasuna adierazten duen onomatopeia. Eta tak!, denboraldi bakarrean Txapeldunen Ligarako sailkatu zen. Badoaz bi lagun espaloian barrena, eta, halako batean, tak, erdikoa erori egiten da.

Aztergaia: tak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 2001-12-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

tak, eta 'kolpea' adierako takada jaso dira; aldiz, tik-tak forma ez da jaso.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu tak soila aurkitu; taka taka tak 1, Ox ("Taka taka tak, bazoan beraz, / Behatzaileak ezin aldaraz"); takada 'kolpea' adierako 1, Erkiag Arran ("Odolaren takadak sekulakotz ez atertutea") // Ik. ap. DRA, tak : Etxba Eib ("tak eta erriala! Kendu eiñ biar izan neban gitxarria"); tak-tak : Garbiz in EEs 1924 ("Erlojoaren tak-takoa"), Amez in Egan 1964 ("Bere orduak astiro pasa ta gabean tak-tak durunditsua egiten dun kutxa luzeko erloju zarrak..."), Dass in GH 1923 ("Lapurdin hola deitzen dute goizetik arratserat taktak eta taktak, mokoarekin zuhaitz eta harroka guzien kontra joka ari delakotz"), taktaka : Dass in GH 1923 ("Kankanote mota bat da taktaka, tipiskoa"), eta tak eta zart : Lurtxuri in GH 1925 ("halako moldez nun, igande batez, tak eta zart, Harrixabaltarreri beren erretorak saminki erran baitzakoten...").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

tak 5: Gte ("Maisuak hitzetan okertzen baziren, tak, han zegoen Iñaki, tximino bat bezala, ateraldi batez maisua barregarri uzteko"), Tiro tartean bertsotan ("Egurra izan ezkero, tak! eta rak! jo ta moztu"), A. Pontesta ("ura irakiten hasi zenean, tak!, arraultze azala erdibitu eta kazuelara bota nahi izan zuen barrukoa"), E. Jimenez ("sujetadoreari eutsi dio, itxuraz, eta atzealdean duen ixteko gakotxoa aurrealdera ekarririk tak askatu du"), Txondorrak ("Siri-sulua, baiña, esta, ola sulo aundixa esta biar iseten, bakarrik arnasia artzeko beste, lartxo badauka ba, tak! tapau pixkat eta andik keia pixkat urtetzen dabela"); tak tak 3: Gurpila 2 (""Tak, tak!", atea jo zuen otsoak", "Txanogorritxo heldu zen eta atea jo zuen: "tak, tak!""), A. Epaltza ("Orduan ere kanpoan, tak-tak-tak-tak, aitaren ordenadorea baizik aditzen ez zela frogatu nuen"); taktak onomat. 2 eta taktaka txori-izena 6, denak ap. Dass-Eliss (DRAn jasotako testuinguruetan, eta "Taktaka [tit] [...] Behin Jainkoak xori guziak deithu bere ganat eta taktaka ez zitzaion ethorri [...] Orai, uste othe duen gaixo taktatak [sic] zuhaitzetan eta harrietan direla ithurriak! Uzkinaxo, phika, kankanote eta taktaka arras hegaztin kalte egileak dire [...] Inguruko uzkinaxo, phika, kankanote eta taktaka guziak harat bilduko dire").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

takada : HiztEn (indar handirik gabeko kolpea) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegian antzandobi arrunt fitxaren hustuketa: taktaka : Noval Avifauna, Euzko Gogoa 1950-II; antzandobi arrunt : Galarza Gure hegaztiak, Perez Ollo Navarra; antzandobi bizkar-gorri : Noval Avifauna, Ag Kr-3 Itxas-iztegia; antzandobriya : Euzko Gogoa 1950-II; antzandobui : Puente Amestoy Aves; antzandoi kasko urdina : Euzko Gogoa 1950-II; kardineru-jantzalle : Arzdi Aves, Euzko Gogoa 1950-II; kasko urdina : Puente Amestoy Aves; larrutzalle txori : Puente Amestoy Aves, Euzko Gogoa 1950-II.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

tak : HiruMila (onom. 1 onomatopeya de diversos ruidos no muy perceptibles: corazón, reloj, etc; también se dice de algo repentino; 2 onomatopeya que denota un golpecito, un saltito o una quiebra), Casve EF (onomatopée de bruits: coeur, montre...), HaizeG BF (clac: bruit), Lh DBF (1 onomat. de divers bruits peu perceptibles comme les battements du coeur, le tic tac d'une montre, etc..., ou encore le bruit produit en passant, en effleurant un objet; 2 tak ila gelditu zen: il tomba mort, clac!), DRA (1 onom. de diversos ruidos no muy perceptibles, como el del corazón, como el de un reloj de bolsillo, etc, como también el de palpar o tocar ligeramente un objeto; 2 onomatopeya que denota un golpecito, un saltito o una quiebra), PMuj DVC (1 onom. de ruido poco perceptible: corazón, reloj, toquecito, latido, palpitación del corazón; 2 golpe: onom.; 3 punto ortográfico; 4 tak ila gelditu zan: quedó muerto, ¡clac!); tak-tak : DRA (1 tictac; 2 onomatopeya: picotazo), PMuj DVC (1 tac; 2 palpitación, latido, pulsación, pulso); tak egin : PMuj DVC (tocar, palpar, manosear, pulsar, golpear); tak eta zart : DRA (de repente, de sopetón); takada : HiruMila (1 golpecito; 2 momento; 3 Inform. bit, byte), ElhHizt (golpecito, toque, tocamiento), Casve EF (1 petit coup; 2 moment), HaizeG BF (petit coup), Lh DBF (takada 1: tache; takada 2: 1 petit coup; 2 moment; takada 3: tranchée), DRA (1 golpecito; 2 momento); tak-arrastak : PMuj DVC (punto y coma); taktaka : DRA (pega reborda, pica grega, al caudón) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

onomat.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.