Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=sudur hauts sarrera bakarrean aurkitu da.

sudur

1 iz. Giza aurpegiaren erdiko irtengunea, bi zulo dituena, bekokiaren eta goiko ezpainaren artean dagoena eta usaimenaren organoa daukana. Sudurraz usnatzea edo usain egitea. Sudur handiko gizona. Sudur luzea, kakoa, motza. Begiak triste, sudurra luze. Sudurretik odola zeriola. Neskato sudur-motz bat etxeratu zuen. Sudur azpiko bizarrak. Sudur puntan. || pl. Ezin jasanezko urrina, sudurretan barna sartzen zena.

2 iz. Irud. Besteren egitekoetan sudurra sartu. Sudurraz haratago ez zuen ikusten.

3 iz. Animaliez mintzatuz, giza sudurraren egiteko bera duen organoa. Ik. mutur. Badira euliak zaldiei eta beste abere batzuei sudurretik sartzen zaizkienak. || pl. Ehiza txakurrak ditu zorrotzak begiak eta zorrotzak sudurrak.

sudur hauts, sudur-hauts Tabako hautsa, sudurretik hartzen zena. Sudur hautsaren ontzia.

sudur hezur, sudur-hezur Sudurreko hezurra. Emakumeak gorputz osoan ubeldura ugari zituen eta sudur hezurra hautsita zuen.

sudur mintz, sudur-mintz 1 Batez ere pl. Sudur zuloak bereizten dituen kartilagoa. Zezena lotzen da sudur mintzetatik.

2 Batez ere pl. Sudur barrua estaltzen duen muki mintza. Printzesaren ile-adatsa usaindu zuen eta krabelin urrina etorri zitzaion sudur mintzetara.

3 Batez ere pl. Muturra. Katamotzaren sudur mintzetako bizar lodi gogorrak.

sudur mintzo, sudur-mintzo Sudur hotsa duen mintzoa, sudur zuloetako traba edo akatsen baten ondorio dena. Sudur mintzoa du horrek.

sudur zapi, sudur-zapi Musuzapia.

sudur zulo, sudur-zulo Batez ere pl. Sudurreko barrunbeetako bakoitza. Sudur zuloetatik hautsa sartu zait. Sudur zuloak zimurtu. Sudur zulo iletsuak.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper