Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=solas 3 sarreratan aurkitu da.

solas

1 iz. Hizketa; hizketaren haria. Ez dut ahanztera utziko gaurko solas ederra. Ihes egiozue solas alferrei. Maiz ahotan dabilen solasa da hori. Solas atsegingarriak. Haur solasak. Horretaz genuen solasa. Orduan Jaunak hartzen du solasa eta mintzatzen zait honela: (...). Itzul gaitezen gure solasera. Ez solasetik atera.

2 iz. pl. Hitzak. Zure solas eztiek badute lantzaren moko zorrotza. Frantsesez orduan erran zituen solas bakarrak horrela litezke euskaraz: (...).

3 iz. Esaldia. Beti solas bera entzuten zioten: esker mila.

solasean adb. Hizketan. Bere andrea solasean ari zen norbaitekin. Bere buruarekin solasean. Apur bat solasean egon ondoan. Sartzen naiz, nihaur ere, solasean.

solas egin Hitz egin. Zaude zure baitan, eta solas egizu zure bihotzarekin. Bidean baitzuten solas egiteko denbora, ez ziren isilik egon. || Hoteletik atera baino lehen, egiten ditugu bi solas etxekoandrearekin. Egin zuen zenbait solas bakar, batzuekin eta besteekin.

alfer

1 adj. Ezertarako balio ez duena, fruitu edo ondoriorik gabekoa. Hitz alferrik ez dadila zuen artean entzun. Eztabaida alferretan. Lan lasterra, lan alferra (esr. zah.).

2 adj./iz. Lanik egin nahi ez duena. Ik. nagi1 1. Plaza guztia jende alferrez betea zegoela. Alferrak izutzen dituen egitekoa. Oso alferra zen. || Esr. zah.: Alferraren soroa belarra eta oloa. Alferrak bi lan. Egun guztiak balira jai, alferrak hori nahi.

3 adb. Alferrik. Denbora galduz eta alfer iraganez.

alfer gaiztoan adb. g.er. Alferrik. Alfer gaiztoan joan gara.

alfer gorotz adj. Alfer handia, alfertzarra. Alfer gorotzak eta liskarti amorratuak dira.

alfer lur, alfer-lur Lur landugabea. Ik. etze. Alfer-lur haiek oihandu eta baso bihurtzeko asmoa hartu zuen.

alferreko adj. Alferra, ezertarako balio ez duena. Alferreko bitartekoak baztertu. Alferreko gastuak. Alferreko letrak kenduz. Alferrekoak izango ote dira gure lanak?

alferretan adb. Ipar. Alferrik. Alferretan mintzo zara. Eta errabia handitan jartzen da, baina alferretan, indargabe baita kausitzen. Ez, beraz, utz zuen herriak, harantz-honantz alferretan ibiltzeagatik.

alfer solas, alfer-solas Solas alferra. Ez nagok alfer-solasetarako; erantzun ezak behar den bezala!

alfer zotz adj. Alfer handia, alfertzarra. Higitzeko, ezpata-zizta baten beharra du, nonbait, alfer zotz hark.

irri

iz. Barrea, irribarrea; isekazko barrea. Irri eta barre alaiak. Baketik gerla eta irritik negarra. Lanak zituen irria ezin atxikiz. Irri gozoak, eztiak. Irria zeriola. Irri gaizto batez. Beltzak irri maltzur batekin entzuten zion. Irri faltsu bat ezpainetan duelarik. Etsaien oihu, irri zikinak Jesusek ditu entzuten. Haren irri eta algarak ez ziren neska apal batenak. Irain, irri eta isekak. || Irri bertsoak asmatzen.

irri antzerki, irri-antzerki Irri egiteko antzerkia, komedia.

irri belar, irri-belar Urrebotoiaren familiako landare lore-hori pozoitsua (Ranunculus sceleratus).

irri dantza, irri-dantza Jolas eta irri egiteko dantza.

irri egin Barre egin. Neronek ere irri egin dut frankotan, horren ateraldiak entzun eta. Nitaz egiten duk irri? Erlijioaz eta elizgizonez irri egiten dutenei. Onezko aholku guztiez irri eginez. Ez da jostatuko mundua, ez dit eginen irririk. Zergatik irri egin soineko zarpaildunari? Irri egiteko solasak. Irri egitetik gelditu gabe. || Urrikaltzen ziren nitaz lehen, eta orain irri eta irri egiten didate. Irri eta iseka egiten ziotelarik. Irri ederrik egiten diten, noski, hire lepotik.

irri eginarazi Ez dut gogoan beste deusik, baizen zuri irri eginaraztea.

irri-egingarri 1 adj. Ipar. Irrigarria. Entzungo du bertan euskara bitxi eta irri-egingarria.

2 (Izen gisa, -en atzizkiaren eskuinean). Ipar. Ororen irri-egingarri bilakatzen ari zara.

irri eragin Irri eginarazi. Irri eragiten diguten ipuinak.

irri karkaila, irri-karkaila Barre algara. Irri karkailetan zeuden denak.

irri karkailaka, irri-karkailaka adb. Irri karkailaz.

irri karkailaz, irri-karkailaz adb. Karkailaz. Irri karkailaz abiatu zen.

irri murritz Irribarrea. Ik. barre murritz. Irri murritza ezpainetan, kontent, hura ere bukatu genuelako.

irri solas, irri-solas Irri egiteko solasa. Irri solasetan pasatu genuen arratsalde guztia.

irri zuri Irri faltsua. Lausengu galgarriz eta irri zuriz.

irri-zuri Ik. irrizuri.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper