Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=prima 2 sarreratan aurkitu da.

prima1

1 iz. Zub. Alaba nagusia; oinordekoa (emakumezkoa). Ik. premu. Gaztalondoko prima anderea.

2 iz. Mus. Harizko musika-tresnetan, lehenengo haria, meheena eta soinurik altuena duena.

3 iz. Hist. Erromatarrek argi orduak banatzen zituzten lau zatietan lehena.

4 iz. Erl. Orduen liturgiako otoitzetan, lehenengoa; otoitz horren ordua. Primako edo argitu deneko otoitzak.

prima2

1 iz. Ipar. Saria; sariketa. Senpereko dantzariek lehen prima erdietsi zuten. Behor gazteen primak hasiak ziren.

2 iz. Lorpen berezi bategatik egiten den ordainketa-gehigarria. Soldata horiei urte osoan izaten diren hainbat prima gehitzen zaizkie.

3 iz. Aseguru hartzaileak aseguratzaileari ordaintzen dion diru kopurua. Ibilgailuaren markak eta potentziak eragin handia dute aseguruaren priman.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper