Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=pizgarri fiskal sarrera bakarrean aurkitu da.

pizgarri

1 adj. Pizten duena. Hainbat kalteren haste eta pizgarri den alfertasuna. Jakin-minaren pizgarria. Nire gutiziaren pizgarri. Ene likiskerien irudi pizgarriz beteak. Horrelako desegokikeriek ez naute gehiegi nahigabetzen: pizgarri eta pozgarri gertatzen zaizkit aukeran.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Bazuen zuhaitzak fruiturik aski, nire gutiziaren pizgarri eta nire abileziaren frogagarri.

3 iz. Zerbait egitera, batez ere zerbait hobeto eta azkarrago egitera, bultzatzen duen gauza; bereziki, pertsona bati, talde bati edo ekonomia-sektore bati, ekoizpena sustatzeko edo lanaren emaitzak hobetzeko eskaintzen zaion saria. Ik. sustagarri; eragingarri; prima2 2; bultzagarri. Langileentzat pizgarriak (dirutan, trebakuntzan, lanaren aitortzan…) eskaini beharko lituzke enpresak. Ona al da unibertsitateko irakasleentzat pizgarri sistema izatea?

4 iz. Pizgarri fiskala. Diputazioak berrikuntzari arreta berezia eskaini nahi dio, eta arlo horretan inbertsioak egiteagatik pizgarriak izango dituzte enpresek.

pizgarri fiskal Estatuak edo horretarako eskua duenak, interes orokorrekoak diren zenbait jarduera sustatzeko, ezartzen duen zerga murrizketa edo salbuespena. Ik. zerga pizgarri. Enpresa horiek pizgarri fiskalak eta dirulaguntza publikoak jaso zituzten Araban kokatzeagatik. Pizgarri fiskalek ekonomia suspertzen lagunduko dutela pentsatzen dute.

zerga pizgarri, zerga-pizgarri Estatuak edo horretarako eskua duenak, interes orokorrekoak diren zenbait jarduera sustatzeko, ezartzen duen zerga murrizketa edo salbuespena. Ik. pizgarri fiskal. Euskadik egoera larria bizi zuen 90eko hamarkadan, eta egoera horri aurre egiteko onartu ziren zerga pizgarriak. Pentsio funtsetan inbertitzen duenari zerga pizgarriak ematen zaizkio.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper