Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza pintza bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

pintza
1 iz. Bi besoz osatutako tresna, gauzak hartzeko edo haiei heltzeko erabiltzen dena. (Singularrean nahiz pluralean erabiltzen da). Pintzak hartu eta lau azukre koxkor bota zituen kikaran. Agureen modura galtzak pintza batez loturik eraman beharko ditut. Hanketako ileak pintza txikiarekin kentzen. Arropa zabaltzen ari da, pintza non jartzen duen adi, markarik gera ez dadin (Ik. gantxo 4).
2 iz. biol. Artropodo batzuen, bereziki krustazeoen, gorputz adar atzitzailea, elkarrengana hurbiltzen diren bi atal zurrunek osatua dena. Ik. hagin1 3. Karramarroak bizar antzekoak zituen pintza eta hanketan.

Aztergaia: pintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 2001-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

pintza 10 (eta pintza-etxe 2): X. Intxausti 2 ("Erabil ezazu pintza edo disekzio-orratzaren punta", "Eutsi ezazu pintzaz ezargailua"), Natur/6 ("Pintzaz baliatuz ipini ezazu arragoa saretxoaren gainean eta horrelaxe eduki minutu batean"), Elhuyar ("Galvanometroaren sentikortasunik aldatu gabe, M pintza hariaren erdiko P puntura konektatuko dugu"), NaturZ/OHO ("Bila itzazue zaintxuriak eta haietatik tira pintzez"), TeknolMekan 3 ("Erremintek —fresa, barauts eta abarrek— eta akzesorioek —pintza, pintza-etxe, barauts-etxeek— guztiek ez dituzte lotura-sistema berdinak erabiltzen", "Kasu horretan, erreminta, pintza-etxe eta abar lotzeko zorro moldatzaile deituriko bitarteko akzesorio batzuk kokatu beharko dira"), A. Perez ("Goiko ebakortzak eta behekoak elkar jotzen dutenean pintza bezala jokatzen dute belarra ebakiz"), NaturZ 1996 ("Materiala: Saiodia, Pintza, Azukrea, Metxeroa, Tripodea, Saretxoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

pintza : DFrec 3, AB38 11, HiztEn, LurE, Euskalterm 13 // Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

pintza : EuskHizt (1977, erd., bi besoz osatutako tresna, gauzak heldu edo hartzeko erabiltzen dena), ElhHizt (pinza), HiruMila (1 pinza; 2 dermis), EskolaHE (bi besoz osatutako tresna; zenbait artropodoren gorputz adar atzitzailea), DRA (dermis, película o membrana que envuelve el huevo, castañas, huesos), PMuj DVC (1 dermis, película, membrana del huevo, de la castaña, de los huesos...; 2 frunce, arruga; 3 amnios; 4 granos después de la fiebre) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "pintzak = pinzas".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.