Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza pikutara bidali bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

pikutara bidali
ad.-lok. lgart. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. haizea hartzera bidali; antzarak ferratzera bidali; txakurraren salara bidali; txakurraren ipurdira bidali. Pikutara bidali zuen, egindakoaz jabetu zenean.
Loturak

Aztergaia: pikutara bidali

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau98
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-04-25 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

'porrot egin, hondatu' adierakoak dira jasotako hirurak: pikotara joan 2 (Etxde JJ: "Ezkontza onekin itxaropen guziak galdu zituzten osaba-illobak eta beren apentzazko bengantzazko asmakeri guziak pikotara joan zitzaizkien"; "Agian, andre on onek biotzondoz itz egin balezaio bere senarrari, au onera ekarriko luke eta orduan, bere egin-asmo guziak pikotara lijoazke"); pikutara joan 1 (Urruz Zer: "Astotxo bat ere eztegu izango mozteko eta gure irabaziak juan ziran pikutara").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jaso diren guztiak (20 ager.) pikutara formakoak dira: a) 'modu txarrean joanarazi' adierako pikutara 3 aldiz agertu da, EB-EgAs (X. Galarreta, Ere); pikutara bidali 7 aldiz, EB (J. Azurmendi, A. Sarriegi, Txillardegi, X. Gereño, X. Olarra, E. Xabier, A. Pagola); pikutara bota 2 aldiz, G (B. Latiegi) eta EB (I. Tapia); pikutara joan 2 aldiz, EB (Hizkuntza 8, J. Urkijo); b) 'porrot egin, hondatu' adierako pikutara joan 6 aldiz, G 1 (I. Begiriztain), EB 5 (I. Tapia, A. Pagola, Sagi, L. Etxeberria, Txillardegi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

pikotara bidali 'porrot egin, hondatu': HiztEn; pikotara bidali 'porrot egin, hondatu; modu txarrean joanarazi': AB50 2, HiztEn-LurE; pikotara bota 'porrot egin, hondatu; modu txarrean joanarazi': LurE; pikotara joan 'modu txarrean joanarazi': HiztEn; pikotara joan 'porrot egin, hondatu': LurE; pikutara bidali 'porrot egin, hondatu; modu txarrean joanarazi': AB38 1; pikutara joan 'modu txarrean joanarazi': AB50 4; pikutara joan 'porrot egin, hondatu': AB38 1, AB50 4.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

bidali1 2 du ad. (Esapideetan). Antzarak ferratzera bidali, zakurraren ipurdira bidali, pikutara bidali (norbait): modu txarrean joanarazi.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatu adibidea eta azalpena, azpisarrera baita pikutara sarreran. Horrez gain, antzarak ferratzera bidali eta txakurraren ipurdira bidali ere antzara eta txakur sarreretan azpisarrera direnez, bidali1 sarrerako 2. adiera osoa da ezabatzekoa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

bidali: -tara.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

piku sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "pikotara bidali nire iritziz grafia hobea [da]" (1996-08-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  piku hitzetik aparte ematea eskatu du

 - Erabakia: BAgiria (1999-04-23): Pikutara (bidali, bota, joan) eta antzekoez ohargileak piku hitzetik aparte ematea eskatzen du, erlazio hori aski badaezpadakoa delakoan. Onartu da. Beraz, pikutara hitzari sarrera berezia eskainiko zaio.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.