Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza perlesia bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

perlesia
iz. Heg. herr. Elbarritasuna. Ik. paralisi. Buruko odol kolpe edo perlesiarekin zegoen gaixo bat. Perlesiak jo burutik eta hitzik gabe geratua. Perlesiak jo ninduen ni behin Anoetako plazan. Perlesiak jota, gerritik behera elbarri aurkitu zuten. Perlesiaz elbarritua hil zen.

Aztergaia: perlesia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau97
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-04-24 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

paralesi(a) 3: Jnn SBi 2 ("Behin jende-alde baten aintzindaria ethorri zitzaion, othoi urrikal zakiola paralesian erori zitzaion soldadu gazte bat", "Odilon oraino haurra zen, bere gisako paralesia batek hartu ziozkanean kasik menbro guziak"), HU Aurp ("Duela zonbeit hilabete, beldurturik burua har zezon paralesiak, nahi izan zituen, zer gerta ere, hiltzerako eginbideak bete"); paralisia 2: Lg II ("Ez da halako etsaiaz poseditua izaterik, ez eta halako leprarik eta paralisiarik nola bekhatuak egiten duen zauri lastimagarria"), Ip Hil ("paralisia kolpü batez joik"); paralisis 1, FIr ("aurpegi-alde bateko paralisis-ekin okertua"); farlesi(a) 1, HU Zez ("Lokartu girenez ala farlesian erori?"); perlesi 4: Mb IArg I 3 ("mutil perlesiz galdu ta oñazez bete bat", "perlesiz elbarrituari ta gaitzez galduari", "Gillelmo bata ill zen perlesiz elbarritua"), MEIG-NEtx ("Bere "kinu" bakoitzak perlesiz jotzen duen geldi egonetik esnatzen du"); perlesi(a) 6: Arr May ("Bere sentiduaz baliatzeko lekurik ematen etzion sormiñ edo perlesiak nai ainbat lan ematen zion"), Lek EunD ("Perlesiak jota zegok eta"), NEtx LBB 2 ("Sendagilleak perlesia zala esan zien", "Arkaitz, perlesiak jota, gerritik bera elbarri arkitu zuten"), Uzt Sas 2 ("Perlesia pasa nuan burutik, eta burua ark oso moteldu zidan lenaz gañera", "perlesiak jo ninduen ni bein Anoetako plazan"); perlesia 2: Noe ("perlesiya gaiztuak jo du derrepente"), FIr ("Buruko odol kolpe edo "perlesía"ikin zagon gaxo bat"); perlesi(a)dun 2: Mb IArg II ("Arkitzen zen, dio Aita Santuak, alde aietako gizon bat elbarri, perlesidun ta itsu"), Añ GGero ("Onegaitik Jesu Kristok esan eutsan osatu eban perlesiadunari"); paralesiatu 1, Jnn SBi ("Eta paralesiatua zenak egin zuen manatua zitzaion bezala; ezen sendatua zen osoki"); paralisatü 1, Ip Hil ("ütsier bista emaiten, mütier mintzoa, paralisatier menbrien üsaja"); paralitiko 31: Lç 20 (adib., "demoniatuak eta lunatikoak eta paralitikoak", "Orduan Iesusek haien fedea ikhusirik, erran ziezon paralitikoari, Seme, barkhatu zaizkik eure bekhatuak"), Ax ("Hunen artauaz abisatu zuen paralitiko sendatua ere"), Lg II 5 (adib., "sendatu izan zuten paralitiko bat tenpluko athean", "Eri hura paralitikoa zen hogoi eta hemezortzi urthe hetan"), Dh 2 ("Paralitiko sendatuagaz", "Paralitiko harrek ikhasi zuen bere burutik, zoin guti behar dugun khondatu gizonen gainean"), Hb Egia ("Paralitikoa sendatzean, nahi du yakin dezaten Yainko Seme bezala duela indarra bekhatuen barkhatzeko"), Elsb Fram ("Lyonerat yuan zirenetarik bat zen Couthon, paralitikoa, bainan denbora berean arima gaixtoa eta krudela"), MEIG (L. Murugarrenek jasotako bertsokoa: "Paralitikoaren kejea, / gizonik ez edutea, / nok baliau daukazala, / zeuen terkedadea").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

paralitiko 2: K. Zidarre ("Paralitiko geratu nintzanetik hona, ez naiz etxetik mugitu"), Egin 1988 ("are gogorragoa da, txonkatila bat okertu eta gaiso kroniko bati dagokion tratamendua jaso duen burumuin paralitikoaren egoera"); paralesia 1, Herr 1989 ("mintzoa galdua zuen, paralesia baten ondotik"); paralisi 3: LurE/3 2 ("diplejia. iz. Med. Gorputzaren bi atal simetrikoen paralisia", "Zangoen paralisia izendatzeko aldiz, paraplejia izena erabiltzen da gehienbat"), BidaiaZient ("Hala ere, epe luzera kaltegarriagoak ziren lurpean lan eginda sortzen ziren gaitzak: asma, paralisia, ikterizia edo minoria..."); paralisi(a) 2: K. Mendibehere ("Bigarren arrazoia, abertzaletasunaren logeriarena, kasik erran genezaken paralisiarena, halako dinamika baten gabezian kausi genezakela badirudigu"), HezkBerEgitamua ("nahasketa neurologikoak — paralisia etab."); paralisis I. Aldabe ("Organismo hauek bere baitan daukaten toxina, animalia filtratzailengan pilatzen da, eta geroago ematen den irensketak, goragalea, paralisisa eta baita heriotzea ere probokatzen du"); perlezi Zubk ("Jauna, nik gauzak bear diran lez esateko, ez daukat perlezirik miñean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

paralesia : HiztEn (ik. paralisi), LurE; paralesiatu : HiztEn (ik. paralitiko), LurE; paralisi : AB50 1, HiztEn, LurE; paralisidun : AB50 6; paralisis : DFrec 1, AB38 1; paralitiko : DFrec 3, HiztEn, LurE, Euskalterm 2 (garun-p.; ileo p.); perlesia : AB38 2 (hauetan haur-p.: poliomelitis), HiztEn, LurE, Euskalterm 15; perlesiadun : HiztEn, LurE, Euskalterm 2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

paralesia : EuskHizt, EskolaHE; paralesiatu : EuskHizt, ElhHizt (paralítico, -a), EskolaHE; paralisi : HiruMila (parálisis), ElhHizt (parálisis), EskolaHE, Casve EF (paralysie); paralisia : HaizeG BF (paralysie), Lh DBF (paralysie); paralisidun : HiruMila (paralítico, ca); paralisiatu : Lh DBF (devenir paralytique); paralitiko : ElhHizt (paralítico, -a); paralitiko : EuskHizt, HiruMila (ik. paralisidun), EskolaHE, HaizeG BF (paralytique), Lh DBF (paralytique); perlesi : HaizeG BF (paralysie), Lh DBF (paralysie); perlesia : HiruMila (perlesía, parálisis), ElhHizt (1 parálisis, invalidez; 2 perlesía), EskolaHE, Lur EG/CE (paralysie) eta EF/FE (parálisis), XarHizt (paralysie), PMuj DVC (parálisis); perlesiadun : HiruMila (que tiene perlesía o parálisis), ElhHizt (paralítico, -a; impedido, -a; inválido, -a), EskolaHE, Lur EG/CE (paralytique); perlesiatu : ElhHizt (paralítico, -a; impedido, -a; inválido, -a), Lur EG/CE (devenir paralysé), XarHizt (paralyser, se, -è), HaizeG BF (tomber en paralysie), Lh DBF (tomber en paralysie), PMuj DVC (quedar paralítico, paralizarse, baldarse, imposibilitarse).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal parálisis / paralysie formen ordainak: HiruMila: elbarri, elbarritasun, hebaintasun, kadentasun, paralisi, perlesia // ElhHizt: paralisi; (herr.) elbarritasun, perlesia // Lur EG/CE eta EF/FE: perlesia // XarHizt: paralesia, elbarritasun, herbaldura // Casve FE: baldatü, herbaltü, ezintü // HaizeG FB: elbarritasun, sormin, perlesi // T-L LBF: farnesia, parlesia, herbaildura, helberri // PMuj DCV: elbarri, perlesi; b) eta erdal paralítico, a / paralytique formenak: HiruMila: elbarri, ilaun, hebain, elbarritu, perlesidun, paralitiko, paralisidun // ElhHizt: 1 elbarri, herbal; 2 paralitiko // Lur EG/CE eta EF/FE: perlesiadun, elbarri / elbarri, perlesiadun, herbal, enbalier // XarHizt: elbarri, herbail, kaden // Casve FE: ezintarzün, herbaldüra, baldadüra // HaizeG FB: elbarri, balditu, perlesiatu // T-L LBF: herbail, helberri, farnesiatu // PMuj DCV: elbarri, elbarritu, alderdikatu, alderditu.

Erdaretako formak

es parálisis: fr (DLLF): paralysie; it (S. Carbonell): paralisi; en (Collins): paralysis; de (Langenscheidts): Lähmung, Lahmlegung; es paralítico, -a: fr (DLLF): paralytique; it (S. Carbonell): paralitico, ca; en (Collins): paralytic; de (Langenscheidts): gelähmt; paralytisch; Gelähmte(r), Paralytiker; Gichtbrüchige(r).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. Herr. 'elbarritasuna'.

Informazio osagarria
Maileguaren aldean hobestekoa

Ik. elbarritasun (ik. oharra s.u. paralisi).

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Herr.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.