Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza pausoan bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

pausoan
1 adb. Heg. Pausoaren abiadan, lasterka egin gabe. Ik. urratsean. Zelatunera berrogeita bost minutu dira, pausoan.
2 adb. Heg. Aipatzen denaren urratsean. (-en edo -ko atzizkiaren eskuinean). Aurrera segitzen dugu lanean, baserriko pausoan, mantso, baina beti aurrera begira. Handik Aresora oinez, behien pausoan.
Loturak

Aztergaia: pausoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-07-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: PAUSOAN. a) "Al paso, a la velocidad del paso. Pausuan be irabaziko notsake karreria" Elexp Berg. Aberatsa ibilten da dotore pausuan. Enb 164. Bidean zear maite bi, / besoak korapilloan, / astiro doaz pausoan. NEtx LBB 260. Ezin ibilli pausuan. Uzt Sas 69. Pasuan joiala beste leku batera, gengozan lekutik urriñera. Gerrika 213. Dana ondarrez beteta zegoan, pausoan ibi1tzeko ere oso gaizki. Albeniz 74. (Precedido de gen.). Bere pausoan aitona ari da / arturik zelaigunea. "Trabaja a su paso". Or Eus 301. Andik Aresora oiñez, beien pausoan, aldean dago! JAzpiroz 120. Juan giñan osaba-izekuak euren karruagaz [...] karakolaren pausuen. Gerrika 241. b) Al ritmo de, al paso de (un baile). Sagarraren ta Tipularen ta / lan-dantza denen pausoan, / danbolin-andrêk, zaldabaia artuz, / zion betiko leloan. Or Eus 349.

adib.: dotore 3 adb. Dotoretasunez. Dotore jantzia. Oso dotore etorri zaigu, bi alkandora jantzita. Aberatsa ibiltzen da dotore pausoan. Esatekoak egoki eta dotore esaten zekien. Gorriz eta urrez margotutako burua dotore agertuz. Tratularia dotore ari da mingainez, fraide batek bezala ondo hitz eginez.

pausoan 28: Aizu (“Zelatunera 45 minutu dira, pausoan, eta handik Hernio gainera beste 20 minutuan iristen da, gutxi gorabehera”), Elkar 3 (“Zaldia askatu, pausoan jarri, eta etxera abiatu nintzen”), Berria 12 (“AEBak pausoan, Errusia eroso“), EiTB (“Ondo zagok, segi pausoan”), Euskaltzaindia (“Ezagun den moduan, asmo berri horiek egoera soziopolitikoaren aldakuntzen pausoan gertatu ziren”), Goiena (“Gizonezkoek ere badute tokia on bidean, eta pausoan lagun izateko arrazoi denak ditugula iruditzen zait”), Jakin (“Erri ori eskolatuz eta orren eskutik eta beraren pausoan abiatzen gera batasunera bidean”), Karmel 2 (“Fraide zahar-baldartu bat irten da etxetik basoan, bere pausoan, eguneroko txangoa egitera “ atzo beheko haritzeraino iritsi nintzen, ea gaur ere!”), Argia 5 (“Eskursioaren antolatzaileek erabakitako ibilbidea ez zen aski izan bertaratutako guztiak pausoan biltzeko, Etxerat-ekoak pasatzen ikusteko espaloietan tinko-tinko geundenon arnasestua genuela kantu”), DiarioVasco (“Aurrera segitzen dugu lanean, baserriko pausoan, mantxo, baina beti aurrera begira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

pausoan 16: Herria (“Orhi mendian hegaldatu ta, urrun pausoan Baigura”), Bernardo Atxaga 2 (“Segizioaren pausoan jarraitu nuen handik aurrera”), Josu Zabaleta 4 (“Nire oroimenean bizikleta urteak dira haiek: eskolarakoan Zumarragatik Etxeberriarenera ezin konta ahalako sailetan ikusten ditut langileak, denak urdin, denak bizikletan, astiro, ia oinezko pausoan; bazkal ondoren eskolarainoko bidea luzeagoa da; baziren gorakoan bizikletan eramaten gintuztenak; beste batzuek ez: haiek gaizto”), Pablo Sastre (“Laiadun gizona bere pausoan dabil, ondo arnasa hartu, bizi da, pentsatzen du, sentitzen du bizitza”), Joan Mari Lekuona (“Urteak eta urteak ematen dituzue zuen pausoan ibiliz eta ez duzue aurrera egiten”), Iñigo Aranbarri (“Gonbidapena onartu, astean-astean hedabideek erakutsitako pausoan hasi, eta ohartu orduko, larru gorririk natza, prentsaz ez ezik munduaz eta mundutarrez dudan iritzia orriotan zabalduta”), Unai Iturriaga (“Sabeletik zetozkion orroak kanpotik ere aditzeko modukoak ziren ordurako, udal bandaren martxa jotzen zuten pausoan”), Joanes Urkixo (“Gero, etsaiak nahikoa urrun zeudela ikusirik, zaldia pausoan jarri eta zubia zeharkatzen hasi zen”), Irene Aldasoro (“Corleyk burua itzuli zuen nork hots egiten zion ikusteko, eta lehengo pausoan jarraitu zuen”), Juan Kruz Igerabide (“Neure herren eta guzti, argal eta zaildua bainengoen ordea, besteen pausoan aise ibiltzen nintzen mendian, basahuntzaren pare”), Pedro Alberdi (“Halatan, ez zuen jendearen aurpegietara begiratzen, baizik lurrera edo zerura, berandu dabilenaren hil edo biziko abia pausoan”), Ramon Saizarbitoria (“Atzerantz hasi zen ibiltzen kanpoko ate aldera; nik, bere pausoan jarraitu, eta itxoiteko, aterako nituela berriz ere behar ziren paperak, konponduko nuela arazoa esaten nion”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Inesiboan lexikalizatutako adberbio batzuk azpisarrera gisa jasota daude. Hau ere jasotzea komeni da (gaur egun dabiltzan bi adierak jasotzea komeni da: ‘Zelatunera 45 minutu dira, pausoan’ eta ‘Aurrera segitzen dugu lanean, baserriko pausoan, mantso, baina beti aurrera begira’).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa pauso sarreran.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.