Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=patroi 2 sarreratan aurkitu da.

patroi

1 iz. Eredua. Soinekoaren patroia.

2 iz. Nagusia, ugazaba.

3 iz. Traineru edo ontzi txiki bateko burua. Biba, Manuel, patroi leiala, San Pedrotarren burua.

4 iz. Santuez mintzatuz, zaindaria. Ignazio, gure patroi handia.

urre

1 iz. Kolore hori-gorrixka distiratsuko metal bikaina, urak, aireak eta azidoek erasotzen ez diotena (Au; zenbaki atomikoa, 79); urrea duen metal aleazioa. Ik. urregorri; urrezuri. Munduko urre, zilar, diamante eta beste harri ederrak. Urrearen balioa erdira jaitsi zenean. Urre garbi fin-fina. Urrea surtan garbiago eta ederrago egiten da. Ontza bat urre. Urre koloreko adarrak. Urre izpiak. Urre kaliza: urrezko kaliza. Urrea balio du halako gizonak. Urre zaharra baino horiagoa. || Urre aro delako harekin zebiltzan ametsetan ordukoak.

2 iz. Urrezko gauza. Eltzea, bere urre eta zilarrekin sartzen du berriz lurpean.

3 iz. Karta espainoletako lau sailetako bat, urrezko txanpon baten irudia ezaugarri duena; sail horretako karta. Bateko urrea. Kartak ditu lau hegi, seiko urreak sei begi. Urrea, ezpata, kopa eta bastoia dira karta sorta tradizionalaren lau sailak.

ontzako urre Diru zaharra, urrezkoa, hogei edo hamasei ogerleko balio zuena. Ik. ontzako. Ez zen indianorik, erloju katean ontzako urrea ez zuenik. Ezin jaso ahala ontzako urrez zamatua.

urre bits, urre-bits 1 Urre geruza mehea, beste metal batzuen gainean, haiek estaltzeko, jartzen dena. Ik. urreztatu. Urre bitsezko erlojua.

2 (urre bitsetan bizi esapidean, 'oparotasunean bizi' adierazteko). Beude zuretzat mahai aberats joria eta urre bitsetan bizitzea.

urre patroi, urre-patroi Diru sistema, diru unitate baten balioa urre kopuru jakin batean ezartzen duena. Urre-patroia XIX. mendearen erdialdera garatu zen, Europako eta Ipar Ameriketako herrialde industrializatuen arteko trukeak errazteko. 1971n Richard Nixonek dolarraren urrearekiko bihurgarritasuna bertan behera utzi zuen eta trukerako urre-patroia desagertu zen.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper