Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza paratu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

paratu, para/paratu, paratzen
1 du ad. Jarri. Bertso berri batzuk nahi ditut paratu. Bertso paratzen hastera noa. Jesusi paratu zioten arantzazko koroa. Masail batean jotzen zaituenari, para iezaiozu bestea ere. Eskua kopetan paraturik. Ez niri horrelako aitzakiarik paratu. Bere bizia arriskuan paratu zuelako. Kantari paratzen ditut gizonik tristeenak. Bitarteko para ezazu Birjina Maria. Zu salbatzeko Jainkoak paratu dizun apaiza. Haien oihuei ez die belarria paratu nahiko.
2 da ad. Jarri. Bera paratu zen gaiztagin haien guztien aurrean. Bere hutsak begien aitzinean paratu zitzaizkionean. Meza ez entzuteko arriskuan paratzen dena. Nonahi zaizkigu nagusi paratu beltzak. || Eta aurkitu zuten, haizeari eta hotzari paratua zen heia barreiatu hartan, haur bat sortu berria. Hain ongi egon behar duzu atsekabeei paratua nola bozkarioei.
3 du ad. Prestatu. Etxepareren liburuaren edizio berria paratu duena. Eltzea egosi eta mahaia paratu.

Aztergaia: paratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1996-04-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

paratu, para, paratzen. 1 du ad. 'jarri; prestatu': bertsoak paratu; liburu baten edizioa paratu. 2 da ad. 'jarri': gaiztagin guztien aurrean paratu zen.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

paratu, para, paratzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: Adierak ez zaizkit batere argiak iruditzen. Gure eskualdean normal-normal erabiltzen dugu, eta adiera nagusia ez da ‘prestatu’ izaten. ‘Prestatu’ erabiltzen baitugu, hain zuzen ere, gaztelaniazko ‘preparar’ adierazteko. Gaur egun ‘poner, colocar’ eta ‘poner(se), colocar(se)’ adieretarako erabiltzen da. Beraz, ‘da’ eta ‘du’. Patziku Perurena ausartzen da bereiztera eta bere iritziz Goizueta aldean 'du' adiera du normalean (poner, colocar), 'da' adierarako (ponerse, colocarse) 'jarri' erabiltzen baitute. Hortaz, nik bi erabilera hauek paratuko nituzke: 1. du/da, ‘jarri’ 2. du, ‘prestatu’ (nahiz hau, gaur egun, dudako samarra iruditzen zaidan). (2009-12-10)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.