Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza pagotxa bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

pagotxa
1 iz. Hirusta lore-gorria, bazka-landare gisa ereiten dena eta abereek berdetan jaten dutena (Trifolium incarnatum). Ik. hirusta; sekula-belar. Arbia eta pagotxa abuztuko andremarietan ereiten dira. Zerrientzako pagotxa ebakitzen duen agurea. Pagotxa baino berdeagoa. Ardi gaiztoak pagotxa jaten, onak goseak larrean.
2 iz. Erraz edo merke lortzen den gauza ona. Ik. mauka1. Hau duk, hau, pagotxa!

Aztergaia: pagotxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau96
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1996-03-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

pagotxa, hirusta eta sekulabelar formak begiratu dira, eta jaso: irusta 11 aldiz, B-G: irusta 1 (Txill Let); irusta gorri 2 (Ur Dial; It Dial); irusta txuri (+ irusta zuri) 2 (Ur Dial; It Dial); irusta-belar 3 (Or Mi); irusta-sail 2 (Ldi BB); irustatza 1 (Laux AB); farux(a) 18 (denak Dv: hirutan -a-duna da; cf. faruxa hazi 1; 15etan -a erabakigaitzekoa); parux eta parux(a) bana (JEtchep); pagotx(a) 2 (TAg Uzt, Ibiñ Virgil); paotx 1 (Uzt Sas); paotx(a) 5 (Tx B I); pagatx(a) 2 (Izt C: landareen zerrendan aipatua); ez dugu sekulabelar osaerakorik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Izendegiaren hustuketan jasotako forma guztiak (ik. beherago) begiratu dira, eta jaso: hirusta 3, EB (M.P. Ormaetxea, K. Igea, K. Kintana); hirusta-perra EB 1 (D. Urbistondo); irusta landa G 1 (T. Iakakortexarena); luzerna IE 1 (P. Etcheverry); pagatx(a) 1 (Arti in Egan 1959: "Aspalditikan dok ezagutu / Nire pentsamentu gatxa / Mobidu barik txirrinka pean / Katigu naukan ekatxa / Area peko sustar sakonok / Egin nabenak aretxa / Makera lodi ta zikiñeri / Emon deutsena pagatxa"); pagotx(a) EB 2 (R. Egiguren, P. Larretxea); paotx(a) 1 (X. Lete); parux(a) 1 (JEtchep: OEHko testuinguru berean); trefla 2 (P. Etcheverry, Eskualduna, 1905).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

hirukoitz : HiztEn-LurE; hirusta : AB38 6, AB50 6, HiztEn-LurE, Euskalterm 4 (eta hirusta-arku 'arco lobulado'; hirusta-gurutze 'cruz trebolada'); hirusta gorri: AB38 1, Euskalterm 2; hirusta zuri: Euskalterm 2; irusta: AB50 1; meniantea : Euskalterm 2; pagatxa : HiztEn ("ik. pagotxa"); pagotxa : AB38 2, HiztEn-LurE, Euskalterm 2; sekula-belar : LurE; HiztEn ("ik. hirusta (gorri)"); sekulabelar : AB38 2; trefla : LurE ("ik. hirusta"). Izendegiaren hustuketan jasotako formak: babos, baboxa, babux, baux, berga-belar, diabotxa, eluso barra, fabaxa, fagotxa, farutxa, fautxa, hiru osto, hirukotxa, hirusta, hirusta gorri, hirusta txuri, hirusta zuri, igorri, ikuruste, irorri (iru orri), iru-osto, iru-otx, irubelar, irukoitz, irukostotz-belar, irukotx, irukusta, irukuste, iruorri-belar, iruorri-belar gorri, iruri-belar, irurri-belar, irusta, irusta gorri, irusta-belar, lucerna, luzernako hirusta, naar, pagotxa, pagotza, pagoxa, pahotxa, paotxa, paoxa, pautxa, sekula-belar, sekulabelar, trebola, trefla, trefla gorri, trefla txuri, txabotxa, txirta, urzo belar, uso belar, uso-belar, zalgi-belar, zuri-hirusta.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: hirusta : Trifolium sp.; hirusta zuri : Trifolium repens; pagotxa : Trifolium incarnatum; hirusta gorri : Trifolium pratense.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(bazka-landarea) Trifolium incarnatum.

Informazio lexikografikoa
Forma-adieren gurutzamenduak

bazka-landarea. Cf. pagatxa 'pagoaren fruitua'.

Landare eta animalien taxonomi izena

Trifolium incarnatum.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Hau da pagotxa! (Lagun arteko hizkeran erabiltzen den adiera hori jaso beharrekoa iruditzen zait: mauka, espainierako ganga-ren ordaina)" (2009-06-05)

 - [E302]: Badirudi Eibar-Bergara inguru horretan hirustari (Trifolium sp.) sekula-belar deitzen zaiola, baina badago zer esanik belar horri buruz. Zelai eta larretan berez etortzen den belarra da Tripolium pratense, hiru hostoko belar ezaguna. Noiz edo behin hirusta deitzen bazaio ere, berga-belarra du bere izen naturala (Zarautzen hala zuen, behintzat), eta lorezuria edota loregarria izan daiteke. Garai batean, gaur gero eta gutxiago, Tripolium pratense hazia erosi eta soroetan ereiten zen, udaberrian, neguko belar ondua amaitzen zenerako ganadu-jatekoa edukitzeko. Ereindako Tripolium pratense horri deitzen genion hirusta, edo hirusta gorria. Horren kidekoa zen beste belar preziatu bat (Tripolium incarnatum) generokoa zen, pagotxa deitutakoa. Sekula-belarra bezalatsu, goiko paragrafoan letra lodiz ageri diren hitzak (hirusta, berga-belarra, hirusta gorria eta pagotxa) beharko lukete sarrera hiztegi batu honetan, ala ez? (2010-01-05)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.