orpo
1 iz. Giza oinaren atzeko zatia, orkatilaren azpikoa. Ik. aztal. Oin muturra lurrean, orpoa, berriz, airean. Ezpata gerrian eta orpoan ezproiak. Burutik hasi eta orpoetaraino. Orpo hezurra. 2 iz. Oinetakoetan, galtzerdietan eta kidekoetan, orpoa estaltzen duen zatia. Zuloa du galtzerdiak orpoan.
3 iz. Orpoaren azpian zapata-zolari itsasten zaion pieza. Ik. takoi. Orpo luzeko, altuko zapatak. 4 iz. Zuhaitzaren enborrak sustraiekin bat egiten duen aldea. Orpotik ebaki. Arbola orpotik sortzen den kimua. Mahatsaren orpotik dator mama gozoa.
5 iz. Ateak-eta finkatzen diren euskarria. Ik. erro 6. Atea orpotik atera.