Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ordu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ordu
1 iz. Eguna (hots, batez besteko eguzki eguna) banatzen den hogeita lau zati berdinetako bakoitza. Ik. oren. Egun edo ordu guztietan. Orduaren zatiak (Ik. minutu; segundo). Ordu eta erdi irauten zuela. Igaro dira ordubete, bi ordu... Europako agintarien goi-bilera hasi den ordu berean hasi da martxa (Ik. ordu berean). Laguna hil eta hogeita lau ordu baino lehen agertu omen zitzaion. Eta egunean hogeita lau orduko askatasunak gogait eragiten dio. Ordu batez bakarrik lan egin dute (Ik. ordubete). Hiru orduz ibili ondoren. Handik ordu batzuetara. Elkarrekin igarotzen dituzten ordu luzeetan. Lau ordu osoak egiten zituen aldareko Jaunaren aurrean. Ez ginen bide guztian gelditu, orduak aurrera zihoazen-eta.
2 iz. (Orduak adierazteko, bat eta bi zenbatzaileekin). Ordu bata da. Ordu biak dira. Ordu batean, ordu bietan eta hiruretan etortzen da autobusa. Goizeko ordu batean. Hasi gaueko hamarretan eta ordu biak bitartean. || Zer ordu da?
3 iz. Eguneko une jakina, bereziki zerbait egiten edo gertatzen dena; garaia, unea. Orain eta heriotzako orduan. Bazkaltzeko orduan (Ik. bazkalordu). Etxeratzeko ordua zen. Senideak soro lanean dauden orduan. Jesusen ikasleak ordu jakinetan tenplura igotzen ziren otoitzaldia egitera. Ordu hartan behar baitut eman kontu hertsia. Nolabait ere gorde dute gure begiok ordu hartako lilura. Eta lehen ona bazen, zen bezala, ordu hartatik hasi zen hagitz hobetzen. Atseden orduak. Badator ordua, bertan da, guztiok nor bere aldera banatuko baitzarete. Etxeko nagusiak baleki zer ordutan etorriko zaion lapurra. Ordu ez denean. Ez ordu, ez leku guztietan. Ordua baino lehen jaioa. Azken orduko albisteak. Saioa puntuan hasiko da eta orduz kanpo ez zaio inori haurren liburutegira sartzen utziko.
4 iz. Eliz otoitzaren zatietako bakoitza, egunaren une jakin batean esaten dena. Ik. otoitz ordu. Orduen liturgia.

Esaera zaharrak

Etxera orduan basora.

Aztergaia: ordu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau95
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ordu: HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Le Petit Robert: heure; Collins: hour.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ordu, oren.

Euskaltzaindiaren Arauak

ordu arte, ordu ezkero Sin. orduz gero, ordu gaiztoan, ordu onean, ordura arte 'ordu arte', ordurik hona Bizk. 'ordutik hona'.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ordu(a) izan, ordu-erdi, ordu-laurden, ordu txiki, orduz geroztik ; eta adib. gisa: ordu bata, ordu biak.

Informazio osagarria
Leku-denborazko izenen eratorriak

ordu arte, ordu ezkero; ordurik hona.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: '(1999-01) Honako hau ere erants liteke: / 1. Ordu txikiak. / 2. Ordu onean, ordu gaiztoan. / 3. Orduka. / 4. Ordura bitartean ere bai. Cf. "Guk afal erdiko garaitsuan egin genduen leenengo bertso-saioa ezkonberrien aginduz, eta ordura bitartean ixil samar". Manuel Lasarte. Diario Vasco, 29.III.1998'.

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: orduz 'sasoiz'.

 - [E206]: Miriamek eskaturik, beste arazotxo bat aipa dezaket, bide batez: lehen itzulikoetan, azpisarrera da "ordu ezkero Sin. orduz gero" segidakoa, eta sarrera da "orduz gero Sin. ordu ezkero" segidakoa. Ez al luke azpisarrera izan behar bigarrenak ere?

 - [E210]: 1- Azpisarrera erantsi: orduz 'sasoiz'.

 - Erabakia: BAgiria (1999-01-29): ordu onean, ordu gaiztoan eta orduka sartzea onartu da.

 - Erabakia: (A. Sagarna, M. Urkia, J.A. Aduriz / 2010-06-02) Sarrera gisa emandako "orduz gero Sin. ordu ezkero" ordu sarrerako azpisarrera bihurtuko da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere hartan onartu dira lantaldeak proposatu dituen adibidea eta azpisarrerak; baina ez da orain forma berririk erantsiko.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-07-12) Azpisarrera gehitzea onartu da: orduz 'sasoiz'. Eta orduz gero Sin. ordu ezkero sarrera, azpisarrera bihurtu, ordu ezkero azpisarreraren parean.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.