Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=ordena 4 sarreratan aurkitu da.

ordena

1 iz. Arau baten araberako antolamendua; antolamendu horren ondoriozko egoera. Munduan ageri den ordena. Munduko ordenak Jainkoa du bere iturburua. Arimako giro bereziak agertzen dituen lan batean, gauzak ez daude halako logika edo ordena zorrotz batekin kateatuak. Ordena argia azaltzen du liburuan barrena. Liburutegia ordenan atxiki. || Gizarte ordena.

2 iz. Hurrenkera. Hitz ordena euskaraz. Alfabeto ordenan jarri. Erdal hitzak euskal ordenan antolatuak. Ordenaz bata bestearen hurren gelditzen direlarik.

3 iz. Erl. Boto nagusiak egin ondoren, erlijioso bizitza daramaten pertsonen elkartea. Ik. anaidi 2. Karmeldarren ordena. Erlijioso ordenak. San Frantziskoren ordenako fraidea. Zistertarren ordenakoa. Ordenako jantzi santua. Ordenako komentu guztietan. Ordenako arauak betearazteko. Bere ordena-lagunei.

4 iz. Izaera erlijioso eta militarra duen erakundea, garai batean helburu nagusia musulmanen aurka borroka egitea zuena. Tenplarioen ordenako zaldun izendatu zuten.

5 iz. Erl. Elizaren zazpi sakramentuetako seigarrena, horretarako prestatuak diakono, apaiz edo apezpiku bihurtzen dituena. Ordenako sakramentua.

6 iz. Erl. Apaizgoaren mailetako bakoitza. Apaiz ordena edo apaizgoa. Ordena nagusiak eta txikiak. Esan dezatela zer bizimodutakoa den ordena eskatzen duena. Apezpikuak baizik ez du ematen ahal ordena. Apezpikugoa ere ordena bat da.

7 iz. Biol. Klase bat osatzen duten landare edo animalia taldeetako bakoitza. Ordena bat hainbat familiak osatzen dute. Pinuaren ordena. Ugaztun intsektujaleen ordena.

8 iz. Agindua, manua. Bertso bi paratzeko hartu dut ordena.

ordenak hartu Erl. Ordenatu, ordenako sakramentua hartu.

bigarren

1 ord. Lehenaren hurrengo doana, aurrean bat bakarra duena (2.). Urtearen bigarren hila. Bigarren argitaraldia. Jainkoaren Legeko bigarren agindua. Abenduko bigarren iganderako. Hogeita bigarren partean. Bigarren mailako arazoa. Oilarrak bigarren aldiz jo zuenean. Bigarrena, ahoan. Filipe Bigarrenaren aginduz. Zortzikoa, Erregina Isabel Bigarrenaren ezkontzari ipinia. Venezian bigarren Zilarrezko Lehoia eraman du aurten. Bigarren Udako Euskal Unibertsitatean. Lehen agerralditik bigarrenera. Hiru "mundu" bereizten ditu; sentierak bigarrenekoak genituzke.

2 adb. Bigarren lekuan. Bigarren heldu da.

bigarrenean adb. Bigarren aldian. Lehenengoan ez zuen asmatu eta bigarrenean ere ez. Bigarrenean hots egin zuenean ere, txakurrek bakarrik erantzun zien.

bigarrenez adb. Bigarren aldiz. Irteten da bigarrenez Bilbon 1897. urtean.

bigarrengo 1 ord. Bigarrena. Osinbeltzera egin duen bigarrengo joan-etorria. Bigarrengo adabakiak.

2 adb. Bigarren lekuan. Hiru modutan egin liteke bekatu agindu honetan: lehenengo, gogoz edo pentsamenduz; bigarrengo, berbaz; eta hirugarrengo, egitez.

bigarrengoz adb. g.er. Bigarrenez.

bigarren kusi Ipar. Lehengusu txikia.

bigarren kusina Ipar. Lehengusina txikia.

bigarren lehengusina Bizk. eta Naf. Lehengusina txikia, gurasoen lehengusu edo lehengusina baten alaba.

bigarren lehengusu Lehengusu txikia.

bigarren mundu 1 Herrialde sozialistek osatzen zuten multzoa, ideologia aldetik lehen munduari kontrajarri zitzaiona. Ik. lehen mundu; hirugarren mundu; laugarren mundu.

2 Lehen mundua osatzen duten herrialdeen taldean sartzeko bidean diren herrialdeen multzoa.

bigarren ordena Frantziskotarren erlijioso ordena, klaratarrek osatzen dutena.

heren

1 iz. Hiru zati berdinetan banatu den zerbaiten zati bakoitza. Diruaren heren bat gordeaz. Europaren bi herenak. Lehen herena. Bost heren.

2 ord. Zah. Hirugarrena. Heren egunean piztu zen.

heren ordena Ipar. Hirugarren ordena.

hirugarren

1 ord. Zerrenda batean aurretik bi dituena (3.). Hirugarren egunean. Hogeita hirugarren kapitulua. Hirugarrena bularrean. Aita santu Inozentzio hirugarrenak. Haren adiskide handi batek, Joao III.a Portugalgo erregeak. 1623an Zuberoako hirugarren estatuko sindiko hautatu zuten. Bigarren astetik hirugarrenera. Hirugarrenean bizi da (Ik. hirugarrenean).

2 (Adizlagun gisa). Hirugarren heldu zenari.

hirugarren adin Zahartzaroa. Hirugarren adinekoen elkartea. Hirugarren adinekoentzat sarrera doan. Ohiko kontua izaten da hori hirugarren adinean, adineko pertsonek lo gutxiago behar izaten dutelako.

hirugarrenean adb. Hirugarren aldian. Lehenengoan barkatu, hurrengoan sakatu, hirugarrenean urkatu.

hirugarrenekorik adb. Hirugarrenik.

hirugarrenez adb. Hirugarren aldiz. Behin eta berriz eta hirugarrenez kanta bera jo ez dit, ba!

hirugarrengo ord. Hirugarrena. Hirugarrengo eskabidea.

hirugarrenik adb. Aurreko bien ondoren. Lehenik, (...); bigarrenik, (...); hirugarrenik, (...).

hirugarren mundu Garatze bidean dauden herrialdeen multzoa. Ik. lehen mundu; bigarren mundu; laugarren mundu. Hirugarren munduko egoera hobetzeko neurririk ez da aipatzen.

hirugarren ordena iz. Frantziskotarren edo kideko ordenaren batekin lotura duen elkarte laikoa, ordena horietako zenbait arauren araberako biziera hartzea helburutzat duena. Ik. hirugarrendar. San Domingoren hirugarren ordenako soinekoa zerabilen.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper