Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=operazio 2 sarreratan aurkitu da.

operazio

iz. Ebakuntza. Operazioa laster egiten ez bada. Hobeki ikusia da Frantzian operazio-egilea medikua baino.

operazio gela, operazio-gela Ebakuntza-gela.

polizia

1 iz. Ordena publikoa zaintzeko eta lege-hausleak epaileen aurrera eramateko zeregina duen erakundea. Ik. ertzaintza. Poliziari deitu. Polizia-bulego batean. Polizia mutil britainiarrek badute gizalegea, inork badu. Jaun serio hura poliziako komisario bezala aurkeztu zen. Epaile batek 10.800 euroko isuna jarri dio Frankfurteko Poliziako buruordea izandako Wolfgang Daschnerri.

2 iz. Poliziakidea, poliziakoa.

3 iz. Garbitasuna; ardura. Elizan ordenatua den polizia begira dezagun.

polizia eleberri, polizia-eleberri Eleberri mota, krimen misteriotsu baten inguruko gertaerak eta horiek argitzeko ikerketak gaitzat dituena, poliziakide bat edo detektibe bat protagonista duena. Erritmo zoroa eta bikain eramandako haria elkartzen ditu Bartzelonako gauetan giroturiko polizia-eleberri honek.

polizia etxe, polizia-etxe Poliziak bulegoak dituen etxea. Ik. ertzain etxe; komisaria.

polizia operazio, polizia-operazio Helburu jakin bat duten polizia-ekintzen multzoa. Enpresaburuen elkarteek gogor gaitzetsi zuten iraultza-zerga ordaindu zuten enpresarien kontra abiarazitako polizia-operazioa.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper