Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=ongi sarrera bakarrean aurkitu da.

ongi

1 adb. Nahi, espero edo behar den bezala; era onean, egokitasunez. Ik. ondo1; ontsa; ederki. Anton. gaizki. Ongi bizi, ongi hil. Ongi dago. Ongi diozu. Dena ongi? Ez dut esango aberastasun horiek ongi banaturik daudenik. Biziki ongi. Soldadu ongi hezien antzera. Ez legoke hori nire ustez ongi esana. Norentzat argitaratu zuen ere ez dakigu ongi. Ongi baino hobeki bainekien hori. Ongi baino ongiago. Ongien dakizkigun erantzunak. Ahalik ongiena apaindua.

2 adb. Adkor. Oso; ederki. Behar dira hartu ongi berdeak eta ongi gogorrak. Horrek baditu bere arriskuak, ongi agerikoak gainera. Merezi zuen, eta ongi merezi ere, berriro argitaratua izatea. Ez dela huts hori oharkabez egin, ongi jakinaren gainean baizik. Aberez ongi jantziak daude hemengo mendiak. Bizkarra ongi berotzea merezi du horrelakoak. || Arruntean Azkaineko hilerriak ongi aski atxikiak dira, belarra nehon ez da nagusitu.

3 iz. Moralaren aldetik on den guztiak osatzen duen ideia edo izaki abstraktua. Ongiaz gaizkia garaitu behar da. Ongiaren eta gaizkiaren zuhaitza. Ongiaren ideia. Ongian finkatzeko eta aitzinatzeko. Ongian sinesten duten guztiak.

4 iz. Ona. Euskararen ongia eta hobekuntza nahi zituen.

5 iz. Ikasketetan, oso ongi eta nahikoaren arteko kalifikazioa, azterketan edo proban eskaturiko maila ongi gainditu dela adierazten duena. Azterketan ongi bat atera dut.

ongi egile, ongi-egile Ongilea.

ongi egin 1 du ad. Ongi jokatu, era egokian aritu. Ongi egiten duzu egia aitortzea.

2 du ad. Ongia egin, norbaiti lagundu, mesede egin. Gaizki-egileari ongi egitea. Zorioneko, bada, nahigabeak etsian eramaten dituena eta heriotzak ongi egiten aurkitzen duena. Zuek behintzat, ez zaiteztela geldi ongi egitetik. || Ongirik ez egitea bera da gaizki egitea. Beste nonbait ongi gehiago egingo zuela.

ongi-egin iz. Moralaren aldetik zuzena den egitea. Mila esker, zuen ongi-egin guztiengatik.

ongi etorri interj. Etorri berriari harrera ona egiteko erabiltzen den esapidea. Ik. ongietorri. Ongi etorri guztiok! Ongi etorri eta mila esker gurekin diren guztiei. Ongi etorri zuri, haur eder zoragarria!

oso ongi iz. Ikasketetan, bikain eta ongiren arteko kalifikazioa, azterketan edo proban eskaturiko maila oso ongi gainditu dela adierazten duena. Oso ongi bat atera nuen azterketan. Batez besteko puntuazioa 7,8koa izan da, oso ongi baten parekoa.

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper