Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ondu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ondu, on/ondu, ontzen
1 da/du ad. Zintzotu, on bihurtu. Bai, gaiztoa da, baina andregai zintzo batek onduko du (Ik. oneratu). Nire aitortza guztiek ez naute ondu batere. Kontu, bada, zuek, beti zabiltzatenok inoiz ondu gabe, beti sarturik eta zaharturik ekandu gaiztoetan. Ontzen ez banaiz, betiko galduko naiz. Bekatuen damu egiazkoa eta ontzeko asmo osoa. || Bizitza ondu nahiz.
2 da/du ad. Egitekoa ongi betetzeko gai edo gaiago bihurtu; espero den bezain egoki edo onuragarri bihurtu. Ik. hobetu. Hori asmatu duenak gizadia asko onduko du. Negu luzeak ditu ontzen baratzeak. Eguraldia ondu zenean.
3 da/du ad. Fruituez, belarraz edo ardoaz mintzatuz, heldu, umotu. Ik. belar ondu. Galburutxo bat bereizi nizun, garia ondu zenean. Adar beretik ondu diren fruituak. Ardoa egonak eta urte iraganek ontzen dute. || Ospela ondurik dauka.
4 du ad. Janariez mintzatuz, gozatzeko gaiak ezarri. Ik. maneatu 2. Entsalada olioz, gatzez eta ozpinez ondu.
5 du ad. Janariez mintzatuz, bereziki haragiaz eta arrainez, luzaz irauteko eran prestatu. Ik. ontzutu. Ketan ondutako okela. Hezetasuna kaltegarria da, urdaiazpikoak ontzeko. Urdai gazia, amonak ondua. Legatza ondu. Gaztak ondu.
6 du ad. Larruaz mintzatuz, erabilgarri izan dadin prestatu. Ik. landu 2. Nahasketa hori erabiltzen zuten Paiut indiarrek basahuntz larruak ontzeko.
7 du ad. Ongarritu. Lurrak, lantzen eta ontzen ez bada, gutxi ematen du.
8 du ad. Kirol markez mintzatuz, hautsi, gainditu. Goizekoen marka arratsaldekoek erraz ondu dute.
9 du ad. Idazlanez, bertsoez eta kidekoez mintzatuz, egin, sortu. Ik. moldatu1 2. Egileak bere bizian ondu zuen idazlanik biribilena. Zortziko txikian ondu zituen olerkietan. Urte hartan ondu zuen liburu hori grezieraz. O, entzule maitea, otoi barkamendu, ez badut bozkarioz, kantaldi hau ondu. Potoa ez baita bertsoak ontzeko ahaleginean egin daitekeen laprastada bakarra. || Aski gazterik hil zen, esku artean zituen lanak eta asmoak ontzeko astirik gabe.

Aztergaia: ondu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau94
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1996-03-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ondu, on(du), ontzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ondu, on(du), ontzen.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.