Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=oinaze sarrera bakarrean aurkitu da.

oinaze

1 iz. Mina, bereziki bizia. Buruko min hura, hortzetako oinaze hura. Ikusi zuen, orduan, zer oinaze eta laido handiak jasan zituen. Ezin jasanezko oinazeak. Zenbat atsekabe eta oinaze hartu zuen. Oinaze-minez hartuak. Gizonari hozka egin eta oinaze handiak ematen zizkion. Haur egiteko neke-oinazeekin ama berehala hil zen. Oinazez beterik hil zen. Oinazez zegoen ama, alboko minez. Nigatik odolezko izerdiak eta oinazezko negarrak isuri zenituen. || Infernuko oinazeak. Martirien oinazeak.

2 iz. Nahi bizien edo grinen aseezinak sortzen duen atsekabea. Lurreko oinaze eta atsekabe guztiak. Ama Birjinaren oinazeak. Inoren negarrak arinduko ez duen oinaze gordin errukigabea. Neure oinaze-lagunengana sentitzen nuen urrikia.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper