Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza oin bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

oin1
1 iz. Gizakiaren zangoaren beheko zatia, hura zutik dagoenean lurra ukitzen duena. Ik. hanka; zango. Eskuak eta oinak. Eskuineko oina. Oina okerra daukana beti dabil herrenka. Oinak loturik zituelako. Oin aztarnak (Ik. oinatz). Haren oin-urratsik ez dute sumatuko. Oin baten gainean bira eginez. Oin gorrien gainean bide egiten zuten arrotzek bide hau hartzen zuten. Oin azpian darabilgun hautsa (Ik. oinazpi). Oinetan muin egin zion. Oinetako hautsa astindu. Zapatak jantzi berrian min egiten du, baina apur bat erabiliz gero, oinaren neurrira etortzen da. Luzaroan dabilela opa diogu, oin arinez abiatu den bidean. || Mundu honetako ohoreak eta atseginak oinen azpian ezarririk.
2 iz. Hainbat animaliatan, hanka; hanka bukatzen den zatia. Ik. apo2. Untxiak aurreko eskutxo edo oin biak laburragoak ditu atzekoak baino. Erbiak oinetan ez du, ez, berunik.
3 iz. Hainbat gauzatan, lurra ukitzen duen zatia. Gurutzearen oinean zeudenak. Gernikako Arbolaren oinean. Aldarearen oinean.
4 iz. Oinarria, euskarria. Oin makalak ditu uste horrek.
5 iz. pl. Ohe, hilobi eta kidekoetan, oinak jartzen diren aldea. Bata hobiaren burualdetik eta bestea oinetan eserita. Iruditu zaio ohearen oinetan dakusala Jesu Kristo.
6 iz. Argazki-oina. 36. orrialdean, Joxe Ariztimuño Aitzol-en argazkiaren oinean, Nikolas Ormaetxea Orixe zela aipatzen zen.
7 iz. Orrialde baten beheko aldea. Orrialdearen oinean azaltzen dira hitz horiek beren esanahiekin.
8 iz. Metrika klasikoan, bertso lerroaren osagaia den eta hura neurtzeko erabiltzen den silaba multzoa. Antzinako metrikako oinak. Lau oineko bertso lerroa. Azkeneko oina silaba bakarduna da. Oin luzeak eta laburrak.
9 iz. Euskal bertsoetan, errima duen hitza, puntu bakoitzaren bukaeran doana. Hau ez da bakarrik lau oin hartu eta bertso bat egitea; bertsolaritza mundu oso bat da. Lau oinak emanda, zortziko txikian bertsoa.
10 iz. Luzera-neurri zaharra, 30 bat cm-ren baliokidea zena; Britainia Handiko eta Ameriketako Estatu Batuetako neurri sisteman erabiltzen den luzera-neurria, 30,48 cm-ren baliokidea dena. Ingalaterrako oinak 30,5 cm balio du, eta Frantziakoak 33 cm; Gaztelakoak, aldiz, 28 bat cm. Hura zen gizona, hura; zazpi oin eta erdi bai luze. Hamabost oin eta hamar ontza luze da. Lau oin igo zen ura.

Esaera zaharrak

Ez zaio eman oin orori oski gorri. Irabaziak oinak arin. Oinak hotz elizarako, bero ezkontzarako.
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.