Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=oi 2 sarreratan aurkitu da.

oi1

interj. Ustekabea, harrimena, mirespena edo oinazea adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. ai; o2. Davidek ihardetsi zuen: "oi!, bekatu egin dut Jaunaren aitzinean". Bi gau, oi!, bi gau luze, negarrez nagoela. San Bernat, munduan zure bizia, oi!, zer bizi santu, miragarria! Oi, zein argiak diren gizonen begiak! Erien alde, oi!, zer bihotz ona, zer indarra agertu duzuna! Oi, ala nik arrazoi baitut neure burua mespretxatzeko! || (Izen sintagma baten ezkerrean). Oi, herio guztiz krudela, hik nor ez duk ikaratzen? Oi, ene errukarria!

oi ene interj. Oi. Ik. ai ene.

oi2

iz. Hortz-haginak inguratzen eta finkatzen dituen haragi sendo gorrixka. Ik. hobi 4. Oiak minberatuak ditut aspaldian. C bitamina falta denean, oiak odoletan eta sarri oinazetan edukitzen dira.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper