Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=nortasun sarrera bakarrean aurkitu da.

nortasun

1 iz. Gizabanako baten izaera eratzen duten ezaugarrien multzoa. San Frantziskok ere badu, noski, bere nortasun ageria. Nire nortasun hutsa janzten duten hezur, mami, sinesmen eta pentsabideak. Autorearen nortasunaz eta nortasun hori moldatu duen bizitzaz zerbait jakitea.

2 iz. Pertsona bat gainerakoetatik bereizten duen gauza. Nortasun handia du.

3 iz. Zerbaiten izaera eratzen duten ezaugarrien multzoa. Giza nortasuna. Zuberoako euskalkiaren nortasun berezia. Nortasun handiko eskualdea.

nortasun-agiri Pertsona bat nor den jakinarazten duen txartela. Etxean nortasun-agiri faltsuak, dokumentazioa eta ordenagailu bat atzeman zituen Ertzaintzak.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper