Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza nik dakita bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

nik dakita
1 Ipar. Auskalo. Ik. batek jakin; nik al dakit. Orain dela zenbait urte gertatu zitzaidan; hamar, hamabost agian; nik dakita?
2 Ipar. (Zerrendatze modukoetan, galdetzaile bat hartzen duela, aipatzen ez diren beste elementu asko ere badirela edo izan litezkeela adieraziz). Ez ziren adituak, zientzialariak edota nik dakita nor; herritar xumeak ziren mintzo. Presozain, zigorkari, eskale eta nik dakita bertze nor!

Aztergaia: nik dakita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2019-04-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: NIK DAKITA. ¡Qué sé yo! v. (NIK) AL DAKIT. Iduri zaut, oraiko apezak hotzago edo, nik dakita... uzkurrago direla. HU Aurp 178. Bo, nik dakita, Manez. Zub 42. Kainek ihardetsi zion: nik dakita? Zerb IxtS 12. Halako molde xuri bat, ez jende, ez lanho... nik dakita zer. Barb Leg 149. Nik dakita zonbat errekaitu! Zub 25. Kordetako arrabit, berina-begi, eta nik dakita zer oraino. Ardoy SFran 237. Zikint beldurrez edo nik dakita nola. Xa Odol 21. Preso-zain, zigorkari, eskale eta nik dakita bertze nor! Lf in Casve SGrazi 11. Edo mahasti aitzurre, mendian harri zerratze [...], mendiko ongarriketa... nik dakita? Larre ArtzainE 57. (Con ongi). Beljikan, Frantzian eta nik ongi dakita non oraino. Barb Sup 177.

nik dakita 17: Argia 3 (“Eta esaten duenak Baztanen, esaten du Nafarroa osoan –beti ere, bihar agertzen ez bada eskuizkribu bat, nik dakita, Zaraitzuko ibaxan-“), Elkar 4 (“Orain dela zenbait urte gertatu zitzaidan. Hamar, hamabost agian. Nik dakita?“), Berria 6 (“Haur egiteari... Nik dakita! Zenbat gaude Zuberoan? 13.000”), Jakin (“Ba jar ditzatela autobusak, edo abioiak, edo nik dakita zer Madrilera, eta bidal gaitzatela txandaka-txandaka, XX. mendeko lanik onenetako bat ikustera”), Erlea 3 (“Eta izan ere, liburuaren abiapuntua Bitoriano Gandiagaren obrari eta izaerari buruzko interpretazio bat bada ere, Azurmendiren luma trebe eta eruditoa beste hainbat gaitaraino lerratzen da, eta bidean mila eta bat ohar eta irakurketa eskaintzen dizkigu gogoetarako sorta ederrean, hala nola, heriotzaz, bizitzaz, Jainkoaz, mitoaz, fedeaz, zentzuaz, herriaz, naturaz, balioez… eta nik zer dakita”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

nik dakita : Herria (“33-20, airez aire doaz irabazleak noiz eta... ez pindar bera gehiago, nekadura edo nik dakita, kamusturik edo lapusturik heien joa, nahiz segurtatuak abantzu horrekin, gostako baitzaie batere barkatzen ez duten kontrario zailekin, 50etarat heltzea.”), Janbattitt Dirassar (“Eta, nik dakita, halako trufa aireño batekin! ez banizu bederen aipatu andre hori”), Jon Muñoz (“Zure jokabideak sortu didan harridura eta ezinegona; halako nik dakita zer beldur, niri sekula gertatu behar ez zitzaidan egoera haren eraginez; ausaz zuk erdeinatzen dituzun emakumeekin nahasiko eta haiek bezain arinki tratatuko ote ninduzun ideia ezin jasanezkoa; kausa horiek guztiek bildurik malkoak sorrarazi ahal izan dizkidate eta erranarazi, neure ustez arrazoiz, dohakabea nintzela”), Daniel Landart (“Funtsean, "amen besta", "aiten besta", amatxien, aitatxien eta nik dakita beste zenbat horrelako besta ez ote dituzte merkatariek asmatuak beren sakelen betetzeko eta ahalaz hanpatzeko?”), Jose Angel Irigaray (2 Egia erran, egun goizean atzarri ondoren - hondarreko nik dakita zenbat urtetan bezala, zertarako uka - ispiluan ikusi dudan irudian bazen ja ere, baina ja ere gustatu ez zautan itzalño bat”), Aingeru Epaltza (“Zer dakita nik, epailearena, forentsearena, poliziarena edo dena delakoarena...”), Txillardegi (“Sargori latza, sapa, lanberoa, nik dakita nola esan?”), Jean Baptista Etxarren (“Beraz batean Luzaiden, bestean Tafallan edo nik dakita non, ez zen tokian geldirik egoiteko sortua”), Edorta Jimenez (“Hain zen gose idazle-taldea, elkarri lekua kenduz hurbildu ziren gehienak kafea, kruasanak, zukuak edo nik dakita zeren bila”), Itxaro Borda (“Ez ote zen Frantxua langile xume eta segitua izaten ahal, aita familiako normala edo nik dakita zer?”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide lexikalizatua da, eta azpisarrera gisa jasotzekoa Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa jakin sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.