Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza nahiz bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

nahiz1
1 junt. Zenbait (gehienetan bi) hitz, sintagma edo perpaus lotzen dituen hitza, azaltzen diren aukera guztiak gerta daitezkeela adierazten duena. Ik. edo 3; nahiz... nahiz... 2 Geu ere, etsai nahiz aldeko, haren ume edo iloba baikara. Hitz barruan nahiz azkenean. Lotsaz nahiz beldurrez egiten ez badu. Ez diot inori hautatzeko, hartzeko nahiz arbuiatzeko eskubiderik kendu nahi. Berak sortutako nahiz besterengandik hartutako gaiez osatua.
2 Bere ondotik datorren perpausak adierazten duena gorabehera, esaldi nagusian esaten dena egia denean ezartzen den hitza. (Mendeko esaldiaren aditz laguntzaileak -(e)n atzizkia har dezake; laguntzailerik gabe, partizipio burutuan joan daiteke mendeko esaldiaren aditza). Ik. arren; ere 6; zein ere 2. Nahiz ez den gaztelua, maite dut nik sorlekua, aiten aitek hautatua. Hori da uste duguna, nahiz aitor ez dezagun. Lehen egin izan dena egina dago, nahiz gaizki egina iruditu guri. || (Mendeko esaldiaren aditza ezabaturik). Nahi zuena zehazkiro adieraziko zizun, nahiz astun eta korapilatu antzean gehienbat.

Aztergaia: nahiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-04-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nahi izan sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

juduak hura hil nahiz zebiltzan.

nahiz2
postpos. Nahi izanda, nahi izanik. Ik. nahian; nahirik;  + nahita 2; zein 8; nola 6; nahi2. Juduak hura hil nahiz zebiltzan. Jainkoak hala nahiz.

Aztergaia: nahiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-04-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

nahi izan sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

juduak hura hil nahiz zebiltzan.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.