Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza nahiko bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

nahiko
1 zenbtz. Aski. (Izen bati dagokiola). (Dagokion izena ezkerrean nahiz eskuinean joan daiteke, artikuluarekin nahiz artikulurik gabe, eta zenbatzailea bera ere artikuluarekin nahiz artikulurik gabe). Etxe honetako seme-alabek badugu nahikoa aberastasun. Nahikoa lana genuen. Izango dut, bai, astia nahikoa. Bihar arte badugu epe nahikoa. Badu nahiko lan. Nahiko dirua egin du. Berarekin du lana nahiko. Etxe hartan du lan nahiko. || (-ik atzizkiaren eskuinean). Berari ere eman diote buruhausterik nahikoa. Biok duzue arrazoirik nahiko. || (Izenondo gisa). Horiek izango lirateke, askoren iritziz, sari egokiak eta nahikoak.
2 adb. (Izenondo bati edo adizlagun bati dagokiola, horien ezkerrean, artikuluarekin nahiz artikulurik gabe). Nahiko berandu zen bazkaltzeko. Polita zen, nahiko aberatsa eta senitarte onekoa. Nahikoa handia zen. Nahikoa poliki apainduak.
3 adb. (Aditz bati dagokiola, artikuluarekin). Nahikoa iraun digu. Gainalde zurituak nahikoa erakutsi eta goraipatu ditugu. Axularren azalaz, hizkeraz, nahikoa eta gehiago esan da. Bertsotan nahikoa egin dugu gaurkoz (Ik. nahikoa egin). Nahikoa egin zuten ordubetez sagarrondoan zintzilik egotearekin.
4 iz. hezk. Ikasketetan, ongi eta gutxiegiren arteko kalifikazioa, azterketa edo proba gainditzeko behar den gutxieneko nota atera dela adierazten duena. Zuk hamaika nahiko ateratzea normala da, baina ni... ni zu baino askoz ere azkarragoa naiz; beti atera ditut oso nota onak, ez dut sekula nahikorik atera.

Aztergaia: nahiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau93
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1996-01-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: nahikoa izan .

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

iz. eta izond.en aurrean doanean, -a-rekin nahiz gabe erabil daiteke ("egin du nahiko(a) euri", "nahiko(a) ona omen da aurtengo sagardoa"); horien ondotik nahiz bera bakarrik doanean, mugaturik erabiltzen da ("hori ez da arrazoi nahikoa gainerako bideak mozteko"; "bi kristau gaizto nahikoak dira bazter guztiak nahasteko"; "nahikoa eta gehiago esan dugu").

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  nahikoa izan. 1- Forma aldatu: nahiko(a) izan. || 1- Bietara funtzionatzen du.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-19): Bere hartan onartu da lantaldeak proposatua.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.