Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=nahigabe sarrera bakarrean aurkitu da.

nahigabe

iz. Ezbeharrak eragiten duen sentimen mingarria. Ik. atsekabe. Nahigabe larria. Bihotzeko nahigabeak. Ikara eta nahigabe hutsa den bakartasun tristea. Ezinaren nahigabeak Bilintxen ahotsari eman zion kemen nabarmena. Zure nahigabe-lagun har nazazu.

nahigabea egin 1 dio ad. Nahigabea eman. Nahigaberik ez egin arrotzari.

2 zaio ad. Atsekabea hartu, atsekabea sentitu. Ik. ondoeza egin. Bertan konturatu eta nahigabea egin zitzaion.

3 zaio ad. Zorabiatu. Ik. nahigabea eman 2; nobedade 2. Nahigabea egin zitzaion, eta lurrera erori zen.

nahigabea eman 1 Norbaiti edo zerbaiti nahigabea sorrarazi. Ik. nahigabetu. On hutsa zen, oilo bat hiltzeak nahigabea emango zion. Egun bat atzerago itzultzen banaiz, izugarrizko nahigabea emango diot.

2 Zorabiatu. Ik. nahigabea egin 3; nobedade 2. Nahigabe bat eman diola eta lasterka sendagile bati hots egin diote.

nahigabea hartu Atsekabea hartu; nahigabea sentitu. Ik. atsekabetu; nahigabetu. Ez hartu nahigaberik niregatik. Izugarrizko nahigabea hartuko nuke ezer gertatuko balitzaio.

nahigabetan adb. Nahigabez. Bakarrik eta nahigabetan zegoela.

nahigabez adb. Nahigabeturik, atsekabez. Egia samina aitortzera noa, nahigabez bada ere. Anaiaren heriotzarekin nahigabez dagoen zezen gaztea.

nahigabezko adj. Nahigabetsua, nahigabez betea. Neke eta nahigabezko bizitza. Ondoren, isiltasun nahigabezko hura gelditzen zaio.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper