Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=nabarmen sarrera bakarrean aurkitu da.

nabarmen

1 adj. Nabaria. Arrisku nabarmenetan ibiltzen bada. Seinale ageria eta nabarmena. Ba al du egia horrek, hain nabarmena izanik, erakutsi beharrik? Haren lanaren hutsik nabarmenena. Bada bereizkuntza nabarmen bat euskalkien artean. Larramendi baino lehenago idatzi zutenen artean Otxoa de Arinek oso leku nabarmena du.

2 adj. Bere ohitura, egite, molde edo itxura gaitzesgarri edo bitxiengatik nabarmentzen dena. Emakume nabarmen batek gazte hura bekatura behartu zuen. Liburu donge, bertso nabarmen amodio nasaikoak zeuzkan bat. Begiratu nabarmenak. Inguratu zen bertara erdaldun bat galtza nabarmen batzuekin.

3 (Adizlagun gisa). Nabarmenki. Alde txarrak aski nabarmen agertuko direlako. Iparra dabil nabarmen. Nabarmen azalduko da gezurra.

nabarmen izan da/du ad. Nabari izan. Udaberriaren zantzu garbiak nabarmen zirenean. Giro eta joera baten ezaugarriak nabarmen dituzte aurpegian.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper