forma=mutxikin 2 sarreratan aurkitu da.

mutxikin

1 iz. Zigarro edo zigarretetan, erre gabe uzten den hondakina. Ik. zuztar 4; zigarro punta; zigarro mutur; zigarro mutxikin. Mutxikinak taberna barruan botatzen. Horrek zigarro mutxikinak ere erreko lituzke.

2 iz. Sagarretan eta udareetan, jan gabe uzten den barnealdea, haziak gordetzen dituena. Ik. zuztar 3. Sagarraren mutxikina lurrera bota du. || Bete zuen zorroa arto mutxikinez (Ik. lokotx 2).

zigarro

1 iz. Tabako-hostoz eginiko zilindro modukoa. Habanako zigarro bat opa didate. Zigarroak erre. Elizako ateetan pipa edo zigarroa hartzen.

2 iz. Heg. Zigarreta.

zigarro mutur, zigarro-mutur iz. Zigarroaren muturra; zigarro batean erre gabe uzten den hondakina. Ik. mutxikin; zigarro mutxikin; zuztar 4. Hatz erdi luzeko zigarro muturra zeukan beheko ezpainaren erdialdean itsatsita. Zigarroa ezpainetaratu eta bertara ekarri du adar irazekia, zigarro-muturra ere sutzeko. Zigarro mutur batek eragin omen du ezbeharra. Hiriko kaleetan bildutako zigarro-muturrak erretzen.

zigarro mutxikin, zigarro-mutxikin iz. Zigarro muturra. Horrek zigarro mutxikinak ere erreko lituzke.

zigarro punta, zigarro-punta iz. Zigarroaren punta; zigarro batean erre gabe uzten den hondakina. Ik. mutxikin; zuztar 4. Zigarro puntak belarri atzetik atera eta ardagaiaz piztuko dituzte. Zigarro-punta gaztainkara bati eusten zion ezker eskuko hatzen artean. Atxikia ematen dio azkenetan dagoen zigarro puntari. Auto batetik botatako zigarro-punta bat izan da Portbouko sutearen eragilea.

zigarro puru iz. Zigarroa. Ik. puru2. Kafea nahiago diat, kopa bat ron eta zigarro puru handi batekin.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper