Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza mutur bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

mutur
1 iz. Ugaztunetan, aurpegiaren zati irtena, ahoa eta sudurra dauzkana. Emazu egosten zerriaren burua, muturra eta belarriak kendurik. Katu gutiziatsuari muturra erretzen zaio.
2 iz. lgart. Giza aurpegiaren ezpain aldea. Muturrean jo. Muturra okertuz so egin. Norbaiti mutur beltza jarri (Ik. bekozko; muturbeltz). Norbaiti muturrak hautsi. Nork ez du gure artean ezagutzen faxismoaren mutur beltza?
3 iz. Zerbait amaitzen den zatia; ertzeko zatia; zerbaiten zatia (gehienetan txikia). Ik. buru 5; punta. Hatz muturrean. Mihi muturraren bitartez. Lukainka mutur bana jan. Lerroaren azken muturrean. Muturra moztu.
4 iz. Zenbait gauzatan, elkarrengandik urrutien dauden bi puntuetako bakoitza. Zurubiaren bi muturretan. Euskal Herriaren beste mutur honetan. Gure mahai muturreko lagunak. Muturretik muturrera. Nolanahi ere, beste muturren bat gelditzen zaigu, egiaztatu beharrekorik.
5 iz. Politikan, ohikoena den edo erreferentziatzat hartzen den jarreratik erabat urruntzen den jarrera. (ezker edo eskuin hitzen eskuinean). Ezkerreko familia baten semea ezker muturrera joan da 1968ko urtearen ondotik. Frantziako eskuin muturrari buruzko dokumental bat. Ezker muturreko alderdiaren oinordeko zen.
6 iz. Golde mota batzuetan, lurra iraultzeko hortza. Ik. nabar2. Golde muturra erraz sartzen zen lur beltz gizenean. Golde makurraren mutur astuna.

Esaera zaharrak

Iturrira maiz doan pegarrak muturra hausten du.

Aztergaia: mutur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak aipatuz: iz. eta adlag.; eta AS gisa gehituz: mutur-beltz, mutur egin, mutur-huts, mutur-joka, mutur-luze, muturra sartu, muturreko, muturrez aurrera, mutur-salda, mutur-saltsa, mutur-zikin, mutur-zuri .

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabat ezabatzekoa da mutur 3. adiera, mutur egon eta mutur izan (konbinazio erabilienak) azpisarrera egitea erabaki baita. (2021-11-23)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Adierak zehaztu" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  mutur-beltz (edo muturbeltz). 1- Formulazioa eta ordena aldatu: muturbeltz edo mutur-beltz. 2- Adierak zehaztu: 1) 'pertsona zakarra' 2) ik. muturbeltz (sarrera nagusia). Berdin, berorrekin batera datozen hurrengoetan ere:- muturluze edo mutur-luze - muturzikin edo mutur-zikin - muturzuri edo mutur-zuri. || 1- Bateraturik al dago hiztegian halako izenondoen formulazioa? Zein dator lehenen, marratxorik gabea ala marratxoduna? Euretariko batek parentesi artean joan behar al du? Denak berrikusi eta formaz berdindu beharko dira behingoz. Kontu hau dela eta, hona hemen gure iritzia: "izena + izenondo" osaera duten hitz elkartuetan, lexikalizazio-maila handikoak direnez, marratxorik gabeko forma da bultzatu behar genukeena, lehenen jarrita; marratxodunak, ostera, bigarren etorri behar luke, parentesi artean.

 - [E210]:  mutur-luze (edo muturluze). 1- Formulazioa eta ordena aldatu: muturluze edo mutur-luze. Berdin, berorrekin batera datozen hurrengoetan ere:- muturzikin edo mutur-zikin - muturzuri edo mutur-zuri. || 1- Ikus aurreko oharra ("mutur-beltz edo muturbeltz").

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-07-12): Bere horretan onartu dira lantaldeak proposatuak (ahalik eta modu "bateratu"enean formulatu dira bahuvrîhien grafia bikoitzak, Euskaltzaindiak adar-motz / adarmotz formak erabakitzean hartutako erabaki orokorra betez).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.