Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=mundu 6 sarreratan aurkitu da.

mundu

1 iz. Diren gauza guztien multzoa. Ik. unibertso. Eta hala iraungo du mundua mundu deno. Mundua mundu zen baino lehen. Mundua mundu denez gero. Munduaren azkena hurbil ez badago. Mundu ikuskera. || Atseginagoa zen Lizardiren mundu geldia gaurko gozogabe hau baino.

2 iz. Diren gauza guztiek osatzen duten multzoan, nolabait mugatua dagoen zatia. Ideien mundua. Zentzuaren mundutik hotsen mundura.

3 iz. Bizi garen planeta. Ik. lur. Mundua Elkanok inguratu zuen. Europan eta mundu guztian. Munduan barrena ibiltzeko. Bizi garen oraingo mundu honetan. Mundu guztiko langileak. Munduan diren euskal hiztegi guztiak. Gogoeta hutsen erreinutik kanpora, mundu zabaleko gauza gogor trinkoetan. Beste mundua: geroko bizitzaren egoitza. Mundutik joan: hil. Mundura jaio (Ik. munduratu). Dohatsu da Kristo gure Jauna munduan sartu zeneko eguna. Ni mundu honetara sortu nintzen Abenduaren 26an. Gaztaroan, artean munduan sartu gabeak izaki, paradisu bat bezala azaltzen zaigu bizia. Bakarrik munduan. Mundu-mapa.

4 iz. Lurraren zatia. Mundu berria: Amerika.

5 iz. Lurrarekin erkatzen den argizagia. Jendeztaturik daudekeen beste munduak.

6 iz. Lurrean bizi diren gizakien multzoa. Ik. gizadi; gizateria. Munduaren salbatzailea. Munduaren begietan. Munduak azkenaldi honetan daraman lasterra. || Mundu osoa harriturik utzi duen gertakaria. Mundu guztiak dakienez. Euskal Herri guztian mundu guztiak erabiltzen dituen hitzak.

7 iz. Erlijioaren ikuspegitik, gizarteko bizitza, atseginen eta handikerien lekutzat hartua. Mundua da arimaren hiru etsaietako bat. Mundu galgarri honetan. Mundutik urrun bizi. Munduaz konturik egin gabe, Jainkoaren borondateari begiratuz. Gogo guztiaz sarturik munduan eta bere galbide beldurgarrienetan.

8 iz. Nolabaiteko ezaugarriak dituen gizarte zatia. Ik. lehen mundu; bigarren mundu; hirugarren mundu. Hemen bi mundu daudela: erdal mundua eta euskal mundua. Ez du, ordea, inork bere mundua, giroa eta sorteguna hautatzen.

mundu gerra, mundu-gerra Mundu osoa hartzen duen gerra. Lehen Mundu Gerra piztu baino lehenago. Bigarren Mundu Gerrako urteetan.

mundu herri, mundu-herri Mundua, lurra; munduan bizi diren gizakien multzoa. Noe zen mundu herri guztiko buruzagia. Mundu-herri guztiak ere, baldin zerorrek biderik ematen ez badiozu, ezin egotz zaitzake infernura.

munduz mundu Bazterrik bazter, toki batetik bestera. Ik. hara eta hona. Juduak munduz mundu, herri gabe, dabiltza basatuak. Bi makila horiek nahikoa nituen nik munduz mundu ibiltzeko. Banoa munduz mundu.

bigarren

1 ord. Lehenaren hurrengo doana, aurrean bat bakarra duena (2.). Urtearen bigarren hila. Bigarren argitaraldia. Jainkoaren Legeko bigarren agindua. Abenduko bigarren iganderako. Hogeita bigarren partean. Bigarren mailako arazoa. Oilarrak bigarren aldiz jo zuenean. Bigarrena, ahoan. Filipe Bigarrenaren aginduz. Zortzikoa, Erregina Isabel Bigarrenaren ezkontzari ipinia. Venezian bigarren Zilarrezko Lehoia eraman du aurten. Bigarren Udako Euskal Unibertsitatean. Lehen agerralditik bigarrenera. Hiru "mundu" bereizten ditu; sentierak bigarrenekoak genituzke.

2 adb. Bigarren lekuan. Bigarren heldu da.

bigarrenean adb. Bigarren aldian. Lehenengoan ez zuen asmatu eta bigarrenean ere ez. Bigarrenean hots egin zuenean ere, txakurrek bakarrik erantzun zien.

bigarrenez adb. Bigarren aldiz. Irteten da bigarrenez Bilbon 1897. urtean.

bigarrengo 1 ord. Bigarrena. Osinbeltzera egin duen bigarrengo joan-etorria. Bigarrengo adabakiak.

2 adb. Bigarren lekuan. Hiru modutan egin liteke bekatu agindu honetan: lehenengo, gogoz edo pentsamenduz; bigarrengo, berbaz; eta hirugarrengo, egitez.

bigarrengoz adb. g.er. Bigarrenez.

bigarren kusi Ipar. Lehengusu txikia.

bigarren kusina Ipar. Lehengusina txikia.

bigarren lehengusina Bizk. eta Naf. Lehengusina txikia, gurasoen lehengusu edo lehengusina baten alaba.

bigarren lehengusu Lehengusu txikia.

bigarren mundu 1 Herrialde sozialistek osatzen zuten multzoa, ideologia aldetik lehen munduari kontrajarri zitzaiona. Ik. lehen mundu; hirugarren mundu; laugarren mundu.

2 Lehen mundua osatzen duten herrialdeen taldean sartzeko bidean diren herrialdeen multzoa.

bigarren ordena Frantziskotarren erlijioso ordena, klaratarrek osatzen dutena.

gerra

1 iz. Herri, gizatalde edo estatu bi edo gehiagoren arteko arma bidezko borroka. Ik. gerla. Gerrak dakartzan kalteak. Gerra eta bakea. Gerraren jainkoa. Gerra galgarri hura sortu zuena. Gerra irabazi. Gerra hasi zenean. Gerrara joan. Handik egun batzuetara, gerra piztu zen. Estatu Batuei gerra deklaratzea proposatu zuen. Gerran hil. Gerrako gastuak.

2 iz. Borroka, liskarra. Andre ederra, etxean gerra (esr. zah.).

gerra denbora, gerra-denbora Gerra-garaia. Soldadua, gerra-denboran, beti egoten da zuhur, gertu eta prest.

gerra egin Antioko erregeari gerra egin ziona. Grina gaiztoei gerra egiteko.

gerra gizon, gerra-gizon Gerraria.

Gerra Handi Mundu gerra, besterik adierazten ez bada, Lehen Mundu Gerra. Zure aitak eta nik elkarrekin egin genuen Gerra Handia.

gerra hotz Bi estatu edo estatu multzoren arteko benetako etsaitasun egoera, gatazka armaturik gabea. Bero-bero ibili zen luzaroan gerra hotza.

gerran adb. (aritu, ibili eta kideko aditzekin). Napoleonekin gerran ibilitako mutilak. Haren aitaren kontra gerran ari izan zen. Gerran gerrakoak.

gerra santu Erlijio arrazoiengatik egiten den gerra. Islamiar taldea gerra santua egitearen alde agertu da. Eliza kristauak gerra santutzat jo zituen Gurutzadak.

gerra zibil Herri, nazio edo estatu bereko herritarren artean egiten den gerra. Espainiako Gerra Zibila eta frankismoaren urterik gogorrenak pasatu eta gero. Iraken gerra zibila izango ote den beldur dira.

mundu gerra, mundu-gerra Mundu osoa hartzen duen gerra. Lehen Mundu Gerra piztu baino lehenago. Bigarren Mundu Gerrako urteetan.

hirugarren

1 ord. Zerrenda batean aurretik bi dituena (3.). Hirugarren egunean. Hogeita hirugarren kapitulua. Hirugarrena bularrean. Aita santu Inozentzio hirugarrenak. Haren adiskide handi batek, Joao III.a Portugalgo erregeak. 1623an Zuberoako hirugarren estatuko sindiko hautatu zuten. Bigarren astetik hirugarrenera. Hirugarrenean bizi da (Ik. hirugarrenean).

2 (Adizlagun gisa). Hirugarren heldu zenari.

hirugarren adin Zahartzaroa. Hirugarren adinekoen elkartea. Hirugarren adinekoentzat sarrera doan. Ohiko kontua izaten da hori hirugarren adinean, adineko pertsonek lo gutxiago behar izaten dutelako.

hirugarrenean adb. Hirugarren aldian. Lehenengoan barkatu, hurrengoan sakatu, hirugarrenean urkatu.

hirugarrenekorik adb. Hirugarrenik.

hirugarrenez adb. Hirugarren aldiz. Behin eta berriz eta hirugarrenez kanta bera jo ez dit, ba!

hirugarrengo ord. Hirugarrena. Hirugarrengo eskabidea.

hirugarrenik adb. Aurreko bien ondoren. Lehenik, (...); bigarrenik, (...); hirugarrenik, (...).

hirugarren mundu Garatze bidean dauden herrialdeen multzoa. Ik. lehen mundu; bigarren mundu; laugarren mundu. Hirugarren munduko egoera hobetzeko neurririk ez da aipatzen.

hirugarren ordena iz. Frantziskotarren edo kideko ordenaren batekin lotura duen elkarte laikoa, ordena horietako zenbait arauren araberako biziera hartzea helburutzat duena. Ik. hirugarrendar. San Domingoren hirugarren ordenako soinekoa zerabilen.

laugarren

1 ord. Zerrenda batean aurretik hiru dituena (4.). Laugarren aldiz. Hogeita laugarren kapitulua. Zein da laugarrena? Espainiako errege Filipe laugarrenak. Laugarrenean bizi da.

2 adb. Laugarren heldu zena.

laugarrenean 1 adb. Laugarren lekuan. Ik. laugarrengo 2.

2 adb. Laugarren aldiz. Ik. laugarrenez.

laugarrenez adb. Laugarren aldiz.

laugarrengo 1 ord. Laugarrena. Laugarrengo agindua.

2 adb. Laugarren lekuan.

laugarren mundu Lehen munduaren barnean, pobrezia gorrian, babesik gabe edo bazterturik bizi den jendeak osatzen duen multzoa; behartasun eta gabezia handian bizi diren herrialdeen multzoa. Ik. lehen mundu; bigarren mundu; hirugarren mundu. Eta laugarren mundu horretan bizi diren baztertuak egoerarik gogorrenetan bizi dira: konparazio baterako, New Yorkeko Harlem auzoan jaiotzen den ume batek Bangladesh-en jaiotzen den beste batek baino bizi itxaropen txikiagoa du.

lehen

1 adb. Igaro den denboran. Lehen, orain eta gero. Lehen, Euskal Herri osoan, eta orain, inon ez. Haren izena ezaguna izan da aspaldidanik gure artean, kantari ospetsu bezala lehen, idazle apain bezala gero. Lehen ez zen horrelakorik gertatzen. Lehen mintzatu naiz horretaz. Lehen ere aipatu dugunez. Arau horiek zorrotzago eta zehatzago betetzen ziren lehen. Lehen, hain aspaldi ez delarik, apaizak genituen latinez mintzatzeko gai zirenak. Ez da haatik lehen baino lasaiago bizi. Ba al da Paris lehen adina arte gaietan? Lehen bezala. Jendea, lehen ez bezala, zaletua dugu eginbide horietan. Lehen esan bezala.

2 ord. Aurretik besterik ez duena, beste guztien aurretik gertatzen dena. Ik. lehenengo; lehenbiziko; aurren. Ez zen lehen aldia pilotan ari zela. Lehen aldiz ikusi nuenean. Lehen aldian baino bortizkiago. Liburuaren lehen orrialdeetan. Hori dugu lehen arazoa. Lehen argitaralditik bigarrenera gauza asko aldatu dira. Asteko lehen egunean. Gure literaturaren lehen gurasoak. Euskal Herriko lehen gizona. Adam eta Evaren lehen bi haurrak. Printze eta errege lehena? || Zein da lehena? Hala izango dira azkenak lehen eta lehenak azken. || Maiatzaren lehena.

3 (Adizlagun gisa). Ik. lehenbizi. Zu lehen heldu zara eta ni bigarren. Lehen egin behar duzuna.

4 iz. Lehenaldia, iragana. Lehenarekin edo geroarekin ametsetan bizi direnak.

lehen auzo Hurbileneko auzokidea. Ik. auzo lehen. Ohituraren kontrakotzat jotzen da lehen auzoei dagokien lana senideek egitea. Nire bi lehen auzoak ez ditut ezagutzen.

lehenaz gain Lehengoaz gainera, lehen gertaturikoaz gainera. Gaurko eguzkiak, lehenaz gain, kiskaliko ditu bazterrak.

lehenaz gainera Lehenaz gain. Zertara datozkit nire gogora lehengo jazoera itunak, lehenaz gainera, nire bihotza zauritzen dutenak?

lehen baino lehen Lehenbailehen. Lehen baino lehen has zedin eskatu nion.

lehen buruan 1 Hasieran. Aditza perpausaren lehen buruan ez doanean.

2 Ezer baino lehen. Ik. lehenik. Lehen buruan, bi bereizten ditu.

lehendanik adb. Jas. Lehendik.

lehenean 1 adb. Lehen bezala, lehengo egoeran. Apustua lehenean dago. Zu beti lehenean geratzen zara!

2 adb. Lehengo iritzian. Lehenean daude sendagile gehienak eta hitzarmen baten arabera ari dira.

lehen(engo) jaunartze Eukaristiako sakramentua lehenengo aldiz hartzea. Lehenengo jaunartze egunean. Jaio zenetik 75 urte bete direla, lehen jaunartzea egin zuenetik 63.

lehen-lehen 1 adb. lehen-en indargarria. Gure lurrek, behar bezalako etekin eta irabazia emateko, zuhaitz eta basoz jantziak egon behar luketela, lehen-lehen bezala.

2 ord. lehen-en indargarria. Hona lehen-lehen hitzak: (...).

lehen ministro Ministroen kontseiluko lehendakaria; gobernuburua. Erresuma Batuan, haatik, Tony Blair lehen ministroak iragarri du erreferenduma antolatuko duela. Israelgo lehen ministroa.

lehen mundu Garapen ekonomiko handia lortu duten herrialdeen multzoa. Ik. bigarren mundu; hirugarren mundu; laugarren mundu. Hirugarren munduko gosea lehen munduko gehiegizko luxuaren ondorioa da.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper