Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=muki sarrera bakarrean aurkitu da.

muki

1 iz. Giza sudurrak jariatzen duen gai likatsua. Mukia dariola. Mukiak kendu (Ik. zintz egin). Muki jarioa. Jertsearen maukan garbitu nituen mukiak. Malkoak eta mukiak xukatu.

2 iz. Albait. Hainbat abereren eritasuna, muki jarioak ezaugarri dituena; zaldiaren familiako abereen eritasun kutsakor larria, gizakia kutsa dezakeena, eta muki jario zornetsuak ezaugarri dituena. Ik. murmu.

3 iz. Metxa; metxaren zati errea. Kandelari mukia kendu.

4 iz. Muki mintzak jariatzen duen gaia, mukiaren antzekoa.

muki mintz, muki-mintz Anat. Animalien eta gizakien gorputzetan, kanporako irteera duten zenbait barrunbe estaltzen dituen mintza, gai likatsu bat jariatzen duena. Ik. mukosa. Gorputz barrunbeetako muki mintzetan (nagusiki, sudurrean eta emakumeen baginan nahiz umetokian) sortu eta hazi ohi den tumorea.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper