Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=mozkortu sarrera bakarrean aurkitu da.

mozkortu, mozkor/mozkortu, mozkortzen

1 da ad. Edari alkoholdun gehiegi hartzeaz burua nahasirik gelditu. Ik. horditu. Mozkortu zara inoiz? Mozkortzen ez den edalea da makurrena. Sarri erdi mozkortzen direnak. Mozkorturik dago. Mozkortuta bezala nabil.

2 du ad. Edari alkoholdunez mintzatuz, burua nahasi. Ardoak mozkortu egiten du.

3 du ad. Norbaiti, edari alkoholdun gehiegi harraraziz, burua nahasi. Ardoz mozkor dezagun aita.

4 da/du ad. Irud. Gaurko gizona mozkorturik eta liluraturik bezala dago teknikak ekarri dizkion asmaketa harrigarriekin.

mozkor-mozkor egin Erabat mozkortu. Ik. total egin. Mozkor-mozkor eginda zegoen.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper