Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=mira egin sarrera bakarrean aurkitu da.

mira

iz. Mirespena. Maite zituen gizon haiek Muxikak, baita miresten ere, baina ez dio maitasunak ez mirak begi zorrotza lausotu, ez luma kamustu. Ez zuen kolegioko urteen mira handirik.

mira egin 1 Harritu, miretsi. Mira egiteko bizitza mota.

2 Norbaiten edo zerbaiten falta nabaritu. Ez nintzen luzaroan libre egon, gero mira egiteko adina ez, bederen.

mira izan da ad. (3. pertsona singularrean). Ipar. Harritzekoa izan. Zer da mira, ardiak otsoari iheska ari badira?

miraz adb. Harriturik, miretsirik. (egon, gelditu, jarri eta kideko aditzekin). Eta miraz zeuden hartaz esaten ziren gauzez. Hamalauko hau lehenbiziko aldiz ikusi nuenean, miraz gelditu nintzen, txundituta, ahuntz erdara harrigarriren batean ote zegoelako beldurrez.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper