Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=mindu sarrera bakarrean aurkitu da.

mindu, min/mindu, mintzen

1 da/du ad. Haserrea, nahigabea edo samina sentitu edo sentiarazi. Ik. samindu; min eman; min egin; min hartu. Egin dioten irainak mindu du. Bekatuarekin Jainkoa mindu duzulako, bihotzean damua hartu behar duzu. Herodias mindu zen Joan bataiatzailearen kontra halako eran, non hartu zuen santuari bizia kentzeko asmoa. Mindurik egon. Inork ez zion ezer esan, min ez zedin. Ez dizut nik lotsarik galdu, baina bai egia garbia esan, eta, mintzen bazara, zeurea izango da errua.

2 du ad. Oinazetu. Ik. minberatu. Belarriak mintzen dituzten hitzak. Beldur honek Gedeoni bihotza mindu eta laztu zion. Eskuak handituak eta minduak.

3 da/du ad. Ahogozo mina hartu edo eman. Esnea beroak mintzen du. Gazta mintzen hasten bada. Ardoa mirrarekin nahasia eta behazunarekin ondo mindua.

4 da/du ad. Irud. Berri hori aditzean, txit poztu ziren; baina gozoa laster mindu zitzaien. Benetako maitasuna ezbehar askok nahigabetzen dute, baina ez du ezerk minduko.

5 (Era burutua izenondo gisa). Ardo mindua.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper