Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=mesedez sarrera bakarrean aurkitu da.

mesede

1 iz. Norbaiten edo zerbaiten aldeko egite onuragarria. Ik. ontarte. Jainkoagandik hartu ditugun mesedeak. Mesede eske. Mesede adina kalte egin didazu.

2 iz. (Handikiekiko trataera gisa, hirugarren pertsonako adizkiez). Zah. Ik. berori 2. Berorren mesedeak nahi badu. Horren mesede horrek.

mesede egin On egin. Zaurian ukendu hori zabal ezazu, mesede egingo dizu eta. Bide horretatik jarraitzeak mesede egiten digu. || Eskerrak ematen dizkizut egin didazun mesede handiagatik. Nik ez merezi arren, mesede bat egin behar didazu. Badakigu literaturak ez diola hizkuntza biziari mesede besterik egingo.

mesede izan du ad. Gip. Onuragarria izan, mesedegarria izan. Mesede dugu eskolatzea.

mesederako (-en atzizkiaren eskuinean). Heg. -en onerako. Guztion mesederako izango den liburua. Euskal literaturaren mesederako.

mesedetan (-en atzizkiaren eskuinean). -en onerako. Askoren mesedetan egina. Zure mesedetan ez ezik, euskal kulturaren mesedetan ere izango da hori.

mesedez Zerbait eskatzean erabiltzen den esapidea. Ik. arren 4; otoi; faborez. Zure autoa utziko didazu, mesedez? Mesedez, zaldi hau edukiko didazu apur batean? Zaude pixka batean, mesedez. Barka, mesedez, aipamenaren luzea. Aizu, mesedez, nahikoa da! Esan zioten, mesedez, ateratzeko. Mesedez!

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper