Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=mentura sarrera bakarrean aurkitu da.

mentura

1 iz. Zoria; ustekabeko gertakaria. Zer zorakeria, mentura baten gainean bermatzea! Bere mentura txarraren lekuko Angelika zuela.

2 iz. Ipar. Aukera (zerbait egiteko egokiera). Aurten ere irabaztunek sari eder baten mentura dute: aste oso bat Marokon.

menturan adb. Itxaropenean. Eskuko txoria uztea airekoaren menturan. Norbaitek bilduko duelako menturan.

menturara adb. Zoriaren esku. Gauza guztietan Jaunaren esku miragarria zebilen, eta ez zen ezer ere menturara eta ustekabean egiten.

menturaz adb. Beharbada, apika. Berriz huts berean eroriko zara, eta menturaz handiagoan ere. Menturaz gure gurasoak dira premia handian daudenak. Menturaz bai. Menturaz elorriak mahatsik ematen du, edo larreak pikurik?

menturazko adj. Menturaz izan litekeena. Ik. balizko. Zertako nahi duzu galtzera utzi oraingo denbora, segurki duzuna, menturazko denbora batez baliatzeko?

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper