Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=mehar 2 sarreratan aurkitu da.

mehar

adj. Zabalera txikia duena, estua. Ik. mehe. Bide zabalak eta meharrak. Kale meharretan zehar. Leiho meharra. Ate meharretik sar zaitezte. Bi xingola mehar. Zurezko mahai luze mehar bat. Euskal eleberriaren soro meharrean. Jakintza metodoek badituzte beren muga jakinak, mehar samarrak, gainera.

heste

iz. Digestio hodiaren zatia, urdailetik uzkira doana. Hestea sabeletik zintzilik zeriola. Hesteetako mina. Basoan jandako belarrak haizatu zizkion, nonbait, hesteak astoari. Diuretikoak eta heste-aringarriak. Heste betetzen aritu: hestebeteak egiten aritu. || Haserre biziz hesteak jaten, bereak eta bost esan zizkion.

heste itsu Heste lodiaren lehen zatia, beheko muturra itxia duena.

heste lodi Heste meharraren ondoren datorren hestea, hura baino lodiagoa eta laburragoa. Ik. kolon.

heste mehar Hestearen lehen zatia, luzea eta mehea.

heste sobre Apendizea. Heste sobrea kendu diote.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper