Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza mankomunatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

mankomunatu
1 adj. zuz. Erantzukizunez edo eginbideez mintzatuz, zenbait pertsonak elkarrekin hartzen dutena, bakoitzak berari dagokion erantzukizunaren edo eginbidearen zatia bakarrik hartzen duela. Ik. solidario 2. Ordaintzeko betebeharra mankomunatua izanik, zordun bati bakarrik erreklamatzen zaionean berari dagokion zatia, epea ez da geldiaraziko gainerakoentzat. Gizarte Segurantzarekin elkarlanean diharduten mutualitateak irabazi asmorik gabeak dira, eta elkartuek erantzukizun mankomunatua hartzen dute beren gain.
2 adj. zuz. Testamentuez mintzatuz, bi pertsona edo gehiagok elkarrekin egiten dutena. Testamentu mankomunatuak forma irekia baino ezingo du eduki, eta betiere notarioaren aurrean egin beharko da.

Aztergaia: mankomunatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh114 2020-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

mankomunatu Juntarse, reunirse. Fariseóak órdea, [...] mankomunatúzeré edo juntatú batzarrean. (Mt 22, 34). BOEanm 1324.

mankomunatu 116: Argia 2 (“kudeaketa mankomunatua”), Berria 2 (“EHNEren aburuz, egungo egoera oso nahasia da, izaera askotako hiltegiak daudelako: pribatuak, mankomunatuak, elkarte publikoak...”), Deustuko Unibertsitatea 29 (“Bateratzeak zor mankomunatua azkentzen du, hartzekodun- eta zordun izaerak aldi berean zein pertsonarengan izan eta pertsona horri dagokion zatian“), DiarioVasco 2 (“Astearte eta ostegunak Goizez 9:15, arratsaldez 18:00, eta 19:30etan.Bestaldetik, esan beharra dago igerileku irekiak igandera arte egongo direla irekita eta atzotik hasita eta irailaren 24ra arte igerilekuko txartela dutenek aipatutako bi aukeren, hots, deskontuak ikastaroetan edo mankomunatzea, eskaerak bete beharko dute, BAZen edo kiroldegian bertan. Hauek ere, doan eremu lehorrean dauden zerbitzuak erabili ahal izango dituzte”), Euskal Herriko Agintaritza (“Gainerakoan, agiri zaharrek adierazten dute arau bertsuak aplikatu zirela hiru herrialde historikoetan eta testamentu ahalordeak eta alkarpoderosoak eta testamentu mankomunatuak sarri erabili zirela Bizkaitik kanpo ere”), Consumer 6 (“Aseguru mankomunatua hartzea, jabekideen elkarte gehientsuenen estatutuek araututako obligazioa izaki, urtean hamabi bat mila pezetako kostua geureganatzea da eta elkartearen txartelean agertzen da hilean horri dagokion kuota”), Espainiako Gobernua 33 (“Gizarte Segurantzarekin elkarlanean aritzen diren mutualitateetan zein horien zentro mankomunatuetan zuzendari kudeatzaileek eta eginkizun betearazleak betetzen dituzten langileek edozein kontzeptutan jasotzen dituzten ordainsariak Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren (ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) 71.4 artikuluan ezarritakoaren mende egongo dira”), Gomylex 19 (“Bi pertsonak edo gehiagok ezin dute testamenturik egin modu mankomunatuan edo agerkari berean, nahiz eta testamentua pertsona horien guztien onurarako edo beste inoren onurarako izan”), Nafarroako Gobernua (“Bertan lizitatzaileek batera aurkeztu nahi dutela adierazi behar dute, bakoitzaren partaidetza portzentajea zehaztu, eta ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu, kontratuak sortzen dituen eskubideak erabili eta betebeharrak betetzeko ahalmenak izanen dituena hura amaitu arte; horrek ez du eragotziko kopuru handiak kobratu edo ordaintzeko ahalmen mankomunatuak izatea”), UEU (“Gerran izandako partaidetza aktibo mankomunatuari esker, SOV-ELAk postulatu errepublikanoetarako eta klase postulatuetarako aldaketa egin zuen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu mankomunatu formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: kontu mankomunatu, prebentzio-zerbitzu mankomunatu (TN).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa. Adjektibo moduan erabiltzen da, batez ere.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.