Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=mahats luku sarrera bakarrean aurkitu da.

mahats

1 iz. (Multzokaria). Mahatsondoaren fruitua, mordoetan biltzen diren ale zuri, gorri edo beltzen multzoa. Mahatsa jaten. Mahats beltza, zuria. Egon zen mahats gozoen ustean zain, baina alferrik, zeren ez zituen eman mahats garratz-basatiak baizik. Mahats aleak, garauak, bihiak.

2 iz. Mahats landarea. Ik. mahatsondo. Mahats hostoak. Mahats orriak geriza ederra egiten du. Mahats aihenak, adarrak. Mahatsaren orpotik dator mama gozoa.

mahats bilketa, mahats-bilketa Mahats biltzea. Mahats-bilketa garaian ikuskizun ederraz gozatzeko aukera izaten da inguruko lurretan. Mahats bilketa oparoa.

mahats biltzaile, mahats-biltzaile Mahatsa biltzen aritzen den pertsona. Mahats-biltzaileen atzetik hondarrak hartzen dituena bezala.

mahats biltze, mahats-biltze Mahatsa biltzea. Handik egun batzuetara mahats biltzea hasi zen. Laster egin da mahats biltzea. Mahats-biltze garaian.

mahats luku, mahats-luku Mahats mordoa.

mahats mordo, mahats-mordo Mahatsa (fruitua). Ik. mahats mulko; mahats luku; mahatsoko. Aukeratu zuen mahats mordo eder eta helduak zituen mahatsondo bat.

mahats mulko, mahats-mulko Mahats mordoa. Mahats mulkoz betea den aihena.

mahats zimur Mahaspasa.

mahats zorri, mahats-zorri Zimitzaren ordenako intsektua, mahatsondoaren sustraiei erasotzen diena. Ik. filoxera.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper