Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza mahai bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

mahai
1 iz. Gain lau batek eta hanka batek edo gehiagok osaturiko altzaria, jateko, idazteko edo lan egiteko erabiltzen dena. Zurezko mahaia. Harrizko mahai bat. Mahai luze batean. Leiho ondoko mahai biribila. Hamahiruak bildurik zeuden mahai baten inguruan. Mahai gainean utzi zuen egunkaria. Txakurrek jaten dute mahai azpian haurren apurretarik.
2 iz. Jateko mahaia, plater, koilara, edalontzi eta kidekoz hornitua. Mahaia bedeinkatu. Haren mahaitik erortzen ziren apurrak biltzen. Mahai lagunak (Ik. mahaikide).
3 iz. Zerbait erabakitzeko edo eztabaidatzeko biltzen diren pertsonen multzoa. Ik. epaimahai. Eusko Legebiltzarreko Mahaia. Neurriak hartzeko Krisi Mahaia Eusko Jaurlaritzako egoitzan bilduko da. Sailburuak udalerri guztietan krisiaren aurkako mahaia eratzea proposatu du. Sindikatuek elkarrizketa mahaia osatu nahi dute.

Esaera zaharrak

Mahaian errana bego gorderik dafailan.

Aztergaia: mahai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-10-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

mahai(n).

Jatorrizko forma

apain-mahai(n); salmahai; zurgin mahai(n).

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gau(-)mahai, mahai(-)futbol, mahai(-)inguru, mahai(-)zapi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: mahaia eman, mahai(-)tenis, mahai(-)tresna ; eta adibide gisa: mahai-laguna.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gau-mahai; mahai-inguru.

Lexemen erregulartasuna

-n zalantzazkoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Azken bileretako batetan mahai iparraldean ere esaten dela esan zigun Haritschelharrek" (1993-01-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'nahitaezkoa da mahai(-)futbol agertzea, futbolin baztertzean berori hobetsi zelako. Arrazoi berberaren ondorioz, mahai(-)tenis ere agertu beharko litzateke'.

 - [E210]:  mahai-zapi edo mahai zapi. 1- Forma aldatu: mahaizapi. 2- Kokapena aldatu: sarrera nagusi gisa. || 1- "Mukizapi" dago hiztegian; oraingoan ere berdin formulatzea komeni da.

 - [E123]:  mahaia jarri. Azpisarrera hau ez sartzea. || Beste hiztegi batzuek ere ez dute sartu. Elhuyar hiztegi elebidunak "mahaia jarri" adibide gisa ematen du, esaterako.

 - [E123]:  mahaia ipini. Azpisarrera hau ez sartzea. || Inguruko hiztegietan ere ez da ageri.

 - [E123]:  mahaia jaso. Azpisarrera hau ez sartu. || Beste hiztegi batzuek ere ez dute jaso.

 - Erabakia: BAgiria (1998-06-26): 'mahai(-)futbol sartzea onartu da. Mahai(-)tenis, ostera, bigarren itzulirako utzi da'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-21): a) Lehen itzulian arautuak bere hartan utziko dira; b) lantaldeak proposatu dituenak jasoko dira, abisu-oharrak isilduz, eta c) lantaldeak eta ohargileak aipatu dituztenetako bi jasoko dira azpisarrera gisa: mahaia jarri eta mahaia jaso.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.