Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza mago bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

mago
1 iz. Magia egiten duen pertsona, bereziki magia-saioak egiten dituen artista. Ik. azti. Kapelatik usoa ateratzen duen magoaren gisa.
2 iz. Batez ere pl. Ebanjelioen arabera, Jesus haurra gurtzera joan ziren jakintsuetako bakoitza. Ekialdeko magoak.
Azpisarrerak

Aztergaia: mago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1995-10-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

maje 18: Bp ("Zer ziren hirur maje deithü hurak?"), Ip Hil 7 (adib.: "Errege Majen jitia Jesüsen adoratzera", "Errege Majen fedia", "Bethleemeko artzain Jinkotiarrez eta Errege Majez"), UNLilia ("Majek alageraki jarraiki zien bide hura, bai eta adoratü gero Jesüs haorra"), CatS 9 (-g-; adib.: "Zeren eta egün hartan Jesüs-Kristek Magen persunan Paganuer bere büria ezagüt erazi beitzian", "Zer zire Mage hurak?", "Nula Magek ezagütü zien Jesüs-Kristen sortzia?"); magilari 1 Mde Pr (cf. supra); mago 47 (eta mago-itxura): Harb ("Magoek ezpa hirur erregek bere presentekin adoratzea"), Lg 7 (adib.: "Hirur erregeak, edo magoak", "Herodesek erakharri zituen magoak bere ganat", "zeruko argiak ezagut arazi ziotzaten magoei haur haren baitan Jainko gizon eginaren goratasun eta maiestate guzia"), Ub 2 ("iru Errege Magoak", "Eguzkiaren sortaldetik etorri ziran Errege Magoak"), Añ LoraS 2 ("Errege Magoak izarra ikusi, ta argiturik Jangoikoaren graziaz, abia zirian prest ta pozik adoretara Jesus seiñtxoa", "Errege Magoak legez"), Echag 2 ("birtuterik onena umildadekoa, iru errege magok emanitakoa", "Errege santu obek Orientekoak, izan arren lenago mago legekoak"), Gy ("Ez aboro metatzerik, gutiago enterratzerik / Egon zen larroin gaizoa / Ez edirenik magoa, net illundua bekhoa"), Lard ("sort-aldeko iru Errege edo Mago aiek"), Hb Egia 4 (adib.: "Persiako zen, Indietan ibilia, eta handik lekhora, Magoek adoratua suaren itxuran", "Xanfarin batentzat hartu zuten yaustean Magoek", "magoek orako gizon aituen gustuak zituzten!"), Balad 3 ("Iru Errege Maguak ain bide luzian, milagrosamentian juntatu zirian", "Iru Errege Maguak ain bide luzian, bakotxak eroiela beren presentian", "Iru Errege Maguak ain bide luzian ostatua artu eben ain etse pobrian"), Jnn SBi 8 (adib.: "Errege Magoen ethortzea", "Hala ere Errege Magoak hirian sarthu ziren", "erakutsi zioten Errege Magoei hiri hartarako bidea"), CatJauf 3 ("Jesu-Kristoren sortzea Jainkoak ezagut-arazi zioten artzainei Aingeruez, eta Magoei izar miragarri batez", "Zoin egunez adoratu zuten Magoek Jesu-Kristo?", "Magoen adorazionea"), Barb Sup ("egun batez, bere mandoaren gainean, bertze orduz, Errege-Magoak beren kameluen gainean bezen xut"), Ox ("Herodes bihotz gabea, Magoek ukhan bidea, Duk hiretzat gordea"), Ir YKBiz 8 (adib.: "Eguzki-aldeko Magoak", "Mago batzuek etorri ziran Yerusalemera", "Orduan Herodek Magoak etorri-arazi ta galdegin zien, ea noiz agertu zitzaien izarra"), Zerb IxtS ("Geroxago ethorri behar zuten urrundik Magoek, urhe, mirra eta isentsua eskuetan"), Vill Jaink ("Jakintsuak, berriz, bere titulu eta itz puztuekin jantzi oi du bere burua, mago-itxurak artuaz"), MEIG ("Eta euskaraz ezin esan dezaket: Gaur hiru rey magoen eguna da"); magu 2, Mde Pr ("aintzinateko munduan aurkitzen dugu federik osoena aztiari buruz, Nero eta Simon maguen harremanak, bai eta sineskabea, bekaizkeria eta gorrotoa ere", "Magu, Kabalista eta horrelakoen metafisikaren jarduna").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

mago (eta mago ikasle, mago laguntzaile) 59: Zipristin/3 6 (adib.: "Munduko gauzarik beldurgarrienetarikoa mago baten kobazuloa izan da beti", "Eta izan diren guztien artean beldurgarriena Borsantxof magoarena", "Gelaren erdian magoa zegoen"), J.A. Garmendia 7 (adib.: "Han zegoen magoa soineko luze berde batez jantzita", "Magoa zaharra zen, sudur konkortua eta begizulo handiak zituen", "Edozer gauza egin zezakeen mago hark"), I. Urbieta ("Ager daiteke edozein pailazo, abere-heztaile, mago edo orekari, eta bere zenbakitxoa muntatu"), UZEI ("Koln-eko katedraleko Errege Magoen kutxa"), Mekanogr ("Orduan magoarengana jo zuen"), SEIE ("hiru Magoak"), Deia 1986 ("komunikazioaren magoa izan zen René Goscinnyren irudipen aberatsak sortu zituen Asterix eta bere konpainia"), X. Mendiguren E. 2 ("Zirkoan magoaren laguntzaile eta karta-botatzailearena egiten zuenez geroztik halako itxura misteriotsua hartu nahi izaten zuen bere hitz eta ekintzetan", "Zirkoan mago bila zebiltzala jakin eta bertara aurkeztu zen"), Zubk ("Nik ez dakit gure kantu zarretan esaten diran nobleak edo ta magoak diran"), J.M. V. de Mendizabal ("Magoei eskutitza"), J.A: Berriotxoa ("Aintzinako galoen magoak ziren druidek, zeremonia purifikatzaile ugari egiten zituzten batzeko"), Lasa Denboraldi ("hiru errege magoak, bihotza, arima, izpiritua"), J.A. Mujika (ohar batean: "azti: mago"), R. Etxezarreta ("Presak janda egon ezkero pentsatu ez denik ezin daiteke idatzi, magoa beharko nuke izan, baina denborak ere ez daude magiatik bizitzeko"), G. Aulestia ("hiztegian: magician aztigaizkile, mago"), EstiLib ("majia e. magia, mago"), OporKoad 2 ("Zirkura joaten bazara, kontuz magoarekin, hitz magikoren bat esan eta desagertarazi zaitzake eta", "Pistak jarraituz asma ezazu magoak esandako hitz magikoa"), Gure Aita/2 ("Aurten Errege Magoei egingo diezun gutuna idatzi eta marraztu"), Galtzagorri 13 (adib.: "Mago batek utzi zidan Galtzagorri, baldintza batekin: oporrak hastean itzuli egin behar nion", "Horixe zen magoak eta nik genuen sekretua", "Egun batean, haurrak magoa ikustera joan ziren", "Magoa gizon zaharra zen"), Galtzaundi 1995 ("Olentzeroren eta Errege Magoen arteko borrokak, angulen prezioak eta supermerkatuetako hiladak ere horixe bera salatzen digute"), J.A. Sagastizabal ("Belen aldera zihoazela, errege magoetako bat —nor ez dugu esango, honetan ere, diskrezioz— putiklub guztietan sartzen zen"), J.A. Ormazabal ("lehoiaren tripatik gizona ateratzen ari da magoa"), J.M. Irigoien 3 (adib.: "Baltasar magoa", "beste zatiak Baltasar magoaren atzetik bultzatzen zuelako"), M. Elorza ("Badakit beraiek ez dutela errurik, baina errege magoei ez diet idatzi"), X. Diaz 2 ("Mago zientifikoa, teknologian sinesten dut", "Zure armairuetan Hiru Errege Magoen kabalkadan baino jostailu gehiago dago"), M.E. Ituarte ("Haurrentzako opariak ekartzen ditu Olentzarok, Errege Magoek egiten duten bezala -askotan biak ospatzen dira"), Matematika 1998 ("Pintoreak iruzurrarekin gozatzen du eta ikusleak ziria sartzen uzten dio nahita, mago baten trikimailuei begira balego bezala"), Vill ("Magoak, Jainkoak agindu bezalaxe, ez ziren Jerusalenera bueltatu, eta Jerusalengo errege Herodesek, Belen eta inguruetako ume denak hiltzeko agindua eman zuen"), Bitez ("Triptikoak Errege Magoen Gurtzaren eszena islatzen du"), Z. Fernandez ("Görk mago baten lagun egin eta berarekin batera lurralde berriak ezagutzera joan zen"); magu 3: Vill 2 ("Mateok esaten digu Maguak etorri zirela Belenera Jesus jaio berria adoratzera", "Baiña hori ala izanik ere, segitzen ote da ortik Maguen etorrerarik ez zela gertatu? Baitezpada ez, beintzat"), J.A. Garmendia ("Bila eta bila zebilela maguaren hartzulora iritsi zen"); maigu 1, F. Ibargutxi ("Hauxe izan da Jaungoikoaren Epaia - esan zuen maigu nagusiak zerura begira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mago : DFrec 7, AB38 1, AB50 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 4.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

mago : EuskHizt (1 sortalde hurbileko antzinateko herrietako jakintsua, izar kontuetan oso aditua; 2 esp. magilaria), ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Casve EF, Lh DBF, DRA // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal mago / mage; magicien formen ordainak: ElhHizt: 1 mago, magilari, azti; 2 Erl. mago; HiruMila: mago, azti; Lur EG/CE: azti; Lur EF/FE: Ø; azti, miragile; Casve FE: mago; lillürazale, sümurgile, estekazale; HaizeG FB: mago (devin) azti; miragile, inkaminari; PMuj DCV: azti, sorgin, miragile.

Erdaretako formak

fr (DLLF): mage, magicien; en (Collins): magician, wizard; it (S. Carbonell): mago, magio; de (Langenscheidts): Magier, Zauberer.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Errege magoak.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpena pixka bat osatuz: "1 izond. Errege magoak. 2 iz. 'magian aritzen dena'".

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Errege magoak.

Maileguaren adiera-erabileremuak, eta ordainak

cf. azti.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.