Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=luze 27 sarreratan aurkitu da.

luze

1 adj. Buru batetik bestera hedadura handia edo ohikoa baino handiagoa duena; luzera gainerako dimentsioak baino aski handiagoa duena. Anton. labur. Kale luzea. Soineko luzeak. Haga luze batetik dilindan. Hitz andana luzea. Bide luzea egin duelako. Gizon sudur-luzea. Eskutitz luzea. Hik mingaina luzea, baina diru gutxi. Zerrenda luzeegia. Luze samarra (Ik. luzexko). Lagunaren behiak erroa luze (esr. zah.).

2 adj. (Luzera adierazteko, artikulurik eta kasu markarik gabe, zenbaki eta luzera-neurri baten eskuinean). Ehun metro luze eta hogeita hamar metro zabal den eremu bat. Hamabi kana luze, gerria hamar lodi. || Bost milimetro luzeko ileak.

3 adj. Pertsonez edo behetik gora hedatzen diren gauzez mintzatuz, garaia, altua. Gizon luzea eta lerdena zen. Pago luze, lodi eta mardoa. Fabriketako tximinia luze horietako bat.

4 adj. Hasieratik bukaera arte iraupen handia duena. Barau luzeak. Ez du salaketa luzeetan aritu beharrik izan. Aipagarriak dira egilearen kemena eta arnasa luzea. Epe luzeagoa behar duela. Lan gaitz eta luzea. Horrela bizi izan ziren denbora luzean (Ik. luzaro; luzaz). Ez du denbora luzean iraungo. Mende luzeetan. Espetxean egon nintzen sei urte luzez.

5 (Adizlagun gisa). Ik. luzaro; luzaz. Luze iraun zuen setioak. Luze bezain zabal, bidearen gainean etzaten da, begiak hetsirik, alegia hila. Lanean hasitakoan luze joaten da astea. Egunero etxeraino joatea oso luze egiten zitzaion.

6 (Izen gisa, -en atzizkiaren eskuinean). Ik. luzetasun; luzera. Barka, mesedez, aipamenaren luzea. Bidearen luzeak akituta.

7 iz. Aurrez aurre jartzen diren bi talderen artean jokatzen den pilota-jokoa. Ik. laxo 2. Luzean jokatu. Luzeko jokoa.

luzean adb. Luzeran. Metro eta erdi zabalean, bi luzean eta beste bi goitik behera.

luze iritzi Luzea edo luzeegia iruditu. Ik. luzetsi. Nik ez nion luze iritzi, zutik egon arren.

luze-labur iz. Luzera, neurria. Bertso lerroak ez dira berdinak luze-laburrean. Ez naiz hemen abiatuko bide horren luze-laburra neurtzen. Nire lanaren zer-nolakoa, luze-laburra eta zertarakoa. || Latin silaben luze-laburra.

luze-luze 1 adj. luze-ren indargarria. Mahai luze-luze bat.

2 adb. luze-ren indargarria. Luze-luze etzanda.

luzetara adb. Luzeraren norabidean, luzeraren arabera. Ik. luzeka. Luzetara handiagoa da zabaletara baino. Pilotalekuan, mutikoek, luzetara jokatu beharrean, zabaletara jokatzen zuten.

luzetarako adj. Luzeraren norabidean dagoena. Ik. luzekako. Bide marrak honelakoak izan daitezke: luzetarako marra zuriak edo zeharkako marra zuriak.

luze-zabal iz. Luzera eta zabalera. Ik. azalera; eremu 3. Hor zehar, galaxiaren luze-zabal osoan. Neurri bertsukoak gara luze-zabalean.

begi

1 iz. Ikusmenaren organoa. Begi handiak, biziak, erneak, ederrak, urdinak, beltzak, eztiak, samurrak, sakonak, odolduak, erreak. Begiak altxatu, jaitsi, itzuli, itxi, ireki, zabaldu. Begiak itsutu, lanbrotu. Begiak errespetuarekin itzuliak Ostia Santuagana. Eta horrexek lausotu ditu zenbaiten begiak. Begi aleak. Zure begien dirdira. Begi eritasunak. Begietako lausoa. Begi ingurua. Begi bazterraz begiratu. Ona da begiko mina sendatzeko (Ik. begiko). Begiko zuria. Neska begi-argiak irribarre distiratsua egin zion mutilari. Arrantzale begi-urdina.

2 iz. Irud. Informazio teoriak behartu ditu azkenean linguistak beste jakiteetara begiak iraultzera. Gogoan dut haren hitzaldia, begiak zabaldu baitzizkidan gai askori buruz. Egundaino ez da entzun, inork itsu jaiotako baten begiak ireki dituenik. Gizon bat aberasteari emana, diru pilak begia zorrozten ziona eta lurreko ondasunetara guztia itsututa.

3 (Esapideetan). Begi itxi-ireki baten bitartea (Ik. begi(en) itxi-ireki batean). Baduela zeruetan Aita bat, sekula ahanzten eta begietatik galtzen ez duena. Begi hutsez ikusten diren izarrak. Begiek ikus-ahala guztian. Begien aurrean. Badirudi neure begietan daukadala oraintxe. Haren begietan ez nintzela ezer. Behartsurik behartsuenak, ene begietan, nire herrikoak dira eta nire herria bera. Zoazte nire begien aurretik. Ikusten ez duen begiak ez du minik. Ez duzu izan begi txarra.

4 iz. Hainbat lanabesetan, kirtena ezartzen den zuloa. Aizkoraren ahoa eta begia. Aitzur begia.

5 iz. Jostorratz batean, haria sartzen den zuloa. Errazago da gamelu bat jostorratz begitik igarotzea.

6 iz. Batez ere gaztaz eta ogiaz mintzatuz, mamian gertatzen den hutsunea. Gaztaren, ogiaren begiak.

7 iz. Zubietan, arkuen arteko hutsartea. Hamazazpi begiko zubia!

8 iz. Landareetan, kimua sortzera doan pikor modukoa. Ik. pinporta; lore begi. Ernatutako begiak udaberrian hamarren bat zentimetroko altsuma emango du. Aihen begia. Begitik edo azaletik txerta daitezke gereziak. Patataren begiak. || Pikondoa begi-handitzen hasten denean, uda hurbil da.

begia(k) argitu 1 Ikusmena eman, ikusarazi. Itsuen begiak argitzen dituen Jainkoa. Jainko jaunak argitu zizkien arimako begiak artzain on haiei.

2 Alaitu, alaiarazi. Bitxi eder batek begiak argitu zizkion.

3 Ohartarazi. Argituko ahal ditu Jainkoak guztion begiak, gure hizkuntzaren onerako!

begia atxiki Ipar. Zaindu, begia eduki. Bakean utzi zuten, zer gerta ere, haatik, begia haren gainean atxikiz.

begia(k) bete Atsegin izan. Loiolako ikusgarri omen handikoez begiak beterik. Begia betetzen ez dion lagunarekin ezkontzen bada dirua duelako.

begia(k) bihurtu Bizk. Begiak itzuli. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia irauli. Ni ez ikusteagatik begiak beste aldera bihurtzen dituzte.

begia bota (jaurti, egotzi...) Begiz jo; erreparatu, ohartu. Begia, zeini bota diozu? Hamaika damak bota zidaten begia. Orduan begia bota zion bere aurrean idazmahaiaren gainean zegoen loreontziari.

begia(k) eduki Zaindu; erreparatu, ohartu. Eta arranoak, airean doanean bere umeetara bezala, zuk ere enegana begia edukiko duzula esperantza dut.

begia(k) hedatu Begiak luzatu. Mintzaldi honen gaia, estu mugatu beharra denez gero, ezin begiak noranahi heda.

begia(k) ipini Erreparatu, ohartu. Nola inork ez zion kasurik egiten, herrian zegoen mutilik gizagaixoenarengan ipini zituen begiak.

begia(k) irauli g.er. Begiak itzuli. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia bihurtu. Informazio teoriek behartu dituzte azkenean hizkuntzalariak, beste jakiteetara, inguruko nahiz urrutikoetara, begiak iraultzera.

begi(en) aitzin Begien aurrea. (Leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Iruditzen zait ezen oraino bizi zarela, begien aitzinean zaitudala. Gure gizonak ez zuen begi aitzinetik langile hura galtzen.

begia(k) itzuli Begiak biratu, begiratu. (Dagokion osagarriak -ra atzizkia edo kidekoak hartzen ditu). Ik. begia bihurtu; begia irauli. Itzul itzazu guregana zure begi miserikordiazkoak. Isabelen begiak aldarera itzuli dira.

begia jo 1 Begiz jo, zerbaitetan edo norbaitengan arreta edo interesa jarri. Begia jota daukat neskatxa horri, auzoko politena delako.

2 Zerbait deigarri gertatu. Harri argiagoz eginiko harresiak jotzen dio lehenik begia.

begia(k) josi Begiak landatu, zerbaitetan arreta jarri. Ik. begia zorroztu. Guztien begiak harengan josiak zeuden.

begiak ase Gauza bat ikusi orduko beste bat ikusi nahi nuen, ene oinak ez ziren nekatzen ez ene begiak asetzen.

begiak finkatu Begiak landatu. Begiak finkatu zizkidan ibiltzeari utzi gabe, eta esan zidan: (...).

begiak ilundu Ikusmena gutxitu edo galdu. Ilun bitez horien begiak, ikus ez dezaten.

begiak ireki Ikusmena eman; ohartarazi. Handik jango duzuen egunean irekiko dira zuen begiak. Egundaino ez da entzun, inork itsu jaiotako baten begiak ireki dituenik. Jazoera honek ireki eta zabaldu dizkigu begiak.

begiak itxi Hil. Haren begiak itxi dira eta nireak malkoz estali.

begiak landatu Ipar. Adi-adi begiratu. Ik. begiak finkatu. Begiak finkaturik eta landaturik, emaztearen begiei.

begia(k) luzatu Begirada zabaldu. Begiak luzatu zituen batean hiru gizon bere ondoan zutik ikusi zituen. Zorigaiztokoak gu, inguruko mendietatik harantz begiak luzatzen ez badakigu.

begi(en) aurre (Leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Ik. begi aitzin. Ikuskizun ederra zeukan begi aurrean. Ez zaituztet gehiago nire begien aurrean ikusi nahi. Etorri zitzaion begien aurrera egun hartako Mañasiren begirada gozoa.

begia(k) zorroztu Adi-adi begiratu, arreta handia jarri. Ik. begia josi. Bi begiak liburura zorroztuta ari zen.

begi-bakar Ik. begibakar.

begi-bakoitz Ik. begibakoitz.

begi-bazter Begiaren ertza. Ik. begi-ertz. Begi-bazterrez begira.

begi-belarri 1 adb. Erne, argi. Begi-belarri ibili beharra zegoen.

2 iz. pl. Begiak eta belarriak. Etxekoen begi-belarriak erneagoak izaten baitira honelakoetan kanpotarrenak baino.

begi-betegarri adj. Begiarentzat oso atsegingarria. Mota askotako zuhaitzak ernarazi zituen, begi-betegarri eta aho-gozagarri.

begi bietaraino adb. Begietaraino. Bekatuetan begi bietaraino sarturik zegoen.

begi bista, begi-bista (Leku atzizkiekin, singularrean). Begien aurrean, aurretik, aurrera... Ik. begien bista. Begi bistan dago. Aztura onak eta bertuteak begi bistatik galduz gero.

begi bistako, begi-bistako adj. Begien bistakoa; nabarmena. Begi bistako egia gezurtatzeko.

begi eman Begiratu, so egin; kontuan hartu. Atzera begi emanez. Zuk eginei begi eman nien eta harritu nintzen.

begien bista (Leku atzizkiekin, singularrean). Begien aurrean, aurretik, aurrera... Ik. begi bista. Ahal den azkarren alde egin ezazu nire begien bistatik. Zoazte nire begien bistatik! Zure parerik ez zait jiten neure begien bistara. Erantzunik gabe utziko dut galdera, begien bistan baitago. Barbaro horiek begien bistan hilda nahi zuten ikusi.

begi-erre adj. Betazal ertzak gorrituak dituena. Ik. beterre.

begi ertz, begi-ertz Begiaren ertza, begi bazterra. Ik. betertz; begi-bazter.

begietako argi Ikusmena. Jesusek asko sendatu zituen orduantxe, beren gaitz, gaixotasun eta deabruetatik, eta itsu askori eman zion begietako argia.

begietan eduki Agerian eduki; gogoan izan.

begietaraino adb. Erabat, osoki. (Batez ere sartu eta kideko aditzekin erabiltzen da). Ik. begi bietaraino; bi begietaraino. Gerran ez zen ibili, baina zantarkerietan eta ustelkerietan begietaraino sartu eta ustelkeria horren hatsa alde guztietara zabaldu bai.

begi gaizto iz. Ipar. Begizkoa. Begi gaiztoa egin norbaiti. Haurra, begi gaiztoaz joa liteke.

begi-gorri Ik. begigorri.

begi-gose Janariaren itxurak sortzen duen gosea.

begi-ilun adj. Tristea. Ik. betilun.

begi itsuan adb. Itsu-itsuan.

begi(en) itxi-ireki batean Une batean, denbora-bitarte guztiz laburrean. Begien itxi-ireki batean eta hitz bakar bat esanez, sendatzen zituen eritasun guztiak. Begi itxi-ireki batean garbituko dizkizut aitzakia horiek guztiak.

begi keinu, begi-keinu Begi bat, bestea zabalik dagoela, une batez itxi eta irekitzea, gehienetan norbaiti zerbait adierazteko. Kearen artetik irribarre egin zidan, eta begi-keinu bat. || Oharkabean behin eta berriz bi begiekin egiten den keinua. Urduri jartzen denean begi keinuak egiten ditu.

begi kolpe, begi-kolpe Begiraldia; begi itxi-irekia. Ik. begi ukaldi. Lehenengo begi kolpera. Joango nintzela haran famatu haiei begi kolpe bat ematera.

begiko nini Begi ninia. Bere begiko ninia bezala zaindu zuen. Begiko ninia bezain maite duelako.

begi lauso, begi-lauso 1 iz. Begiaren alde gardenean agertzen den orbantxo zurixka, ikusmena iluntzen duena. Ik. katarata. 60 urterekin begi-lausoa izan zuen.

2 adj. Begi-lausoa duena. Begi-lausoa zen.

begi-luze Ik. begiluze.

begi-minbera adj. g.er. Makartsua.

begi nini, begi-nini Ninia, begiaren erdiko beltzune biribila. Begi niniak handituak. Begi ninia bezala zain nazazu.

begi-oker adj. Begiratzean begi bat edo biak okertzen dituena. Ik. betoker. Gizon begi-oker eta burusoila.

begi ondo, begi-ondo iz. Begi ingurua; bekokia; bekaina. Ik. betondo. Orban bat zuen begi-ondoan.

begi ondoko, begi-ondoko iz. Begi ondoan ematen edo hartzen den kolpea. Ik. betondoko.

begi onez adb. Begi onekin. (Batez ere ikusi eta behatu / begiratu aditzekin erabiltzen da). Jainkoak begi onez behatu diola haren apaltasunari. Ea, zeruko erregina, limosna bat, andrea; pobre behar honi begi onez begira iezaiozu. Manueltxok begi onez begiratzen zion opil gozoari. Errodrigok Milia begi onez ikusten duela, garbi dago edozeinentzat. Begi onez ikusiko lukeela Euskaltzaindiak hori erabiltzea.

begi-orde iz. g.er. Betaurrekoak.

begitan eduki Higuindu, gorrotatu. Gaiztoek begitan naukate. Artzainek ere begitan daukate pinu hori.

begitan hartu Gorrotatu. Norbaitek begitan hartzen bazintuen, ez zizun barkatuko. Hartu zuten begitan eta ez ziren gelditu gurutze batean josirik hila ikusi arte.

begitan izan Begitan eduki. Zuzena maite duzu, eta okerra begitan duzu.

begi(e)tara eman Ikusarazi. Begietara eman zion zein zen handia egin zuen gaizkia.

begi ukaldi, begi-ukaldi Begi kolpea. Begi ukaldi batez ikusia dugu dena. Zelai bat gaitza, begi ukaldia hel ahal baino luzeagoa.

begi ur, begi-ur Kolirioa. Begi lainotsu eta ilundua begi urez sendatzen ari zen.

begiz begi Aurrez aurre. Eguzkia eta ilargia begiz begi jarririk. Ez al haiz begiratzera ausartzen?, begira iezadak, begiz begi!

begiz jo Aukeratu, hautatu, begia ezarri. Aspaldian nuen nik begiz jota Azkarragako neskatxa zaharrena. Aurretiaz begiz jotako gerizpe batean. Hitz ugariegi izango ditut irispidean eta bat jo beharko dut begiz, gainerakoak baztertuaz.

begi zulo, begi-zulo 1 Begia kokatzen den barrunbea. Ik. betzulo. Kristalezko begia gauero oherakoan begi zulotik kendu eta arretaz ikuzten du.

2 pl. Begien azpian gertatzen diren ubeldurak, adibidez lo gutxi egiten denean. Ik. betazpi. Horiek ditun begi zuloak! Begi zuloak handituta.

bi begietaraino adb. Begietaraino. Bekatu lohietan bi begietaraino sarturik.

begiluze, begi-luze 1 adj. Ikusnahia dena. Aurpegi begiluzez betetzen dira ate-leihoak. Nork eman dizu zuri hor kuxkuxean ibiltzeko baimena, begiluze alaena?

2 adj. Benetan jaten duena baino gehiago jango duela pentsatzen duena. Ume hori janarekin oso begiluzea da, baina jateko orduan, mizkina.

belarri

1 iz. Entzumenaren organoa; bereziki, organo horren kanpoko zatia, buruaren bi alboetan gertatzen dena. Belarriak apal atera nintzen, oihuen eta irrien azpian. Asto belarri-handia. Belarriak ernatu, ireki, zorroztu, eman. Belarriak itxi, tapatu. Belarriak erne dituela. Belarri batetik sartu eta bestetik atera. Begiak ikusi ez duena eta belarriak entzun ez duena. Belarriak ixten dituzte eta burua beste aldera itzultzen. Euskaldunen belarria ez dago punturik gabeko bertsora egina. Hots belarri-mingarriak. Albistea erregeren belarrietara heldu zenean. Ahotik belarrira aritzen diren bertsolariak. Belarriz eta entzutez, Benveniste baztertuz gero, ez naiz inoren ikasle izan. Belarrira mintzatu. Belarri bat emango luke hori lortzeko. Barne belarria.

2 iz. Musika-soinuak egoki hautemateko eta errepikatzeko gaitasuna. Ume-umetatik dakar horrek belarri ona. Belarri-gogorra izan arren, beti kanturako prest. Hauspoak baino belarri txarragoak ditu eta ordu guztietan kantari ari da.

3 iz. Zernahi gauzatan, belarri itxura duen zatia. Kirten eta belarri gabeko pitxerrak. Goldearen belarriak.

belarriak berotu Belarrondoan jo; errieta egin.

belarri belar, belarri-belar Sedum generoko landare hosto-mamitsua (Sedum sp.).

belarri gingil, belarri-gingil Belarriaren behealdeko irtengune mamitsu biribildua. Ik. belarri mami. Gazteak urrezko uztai txiki-txiki bat zuen belarri gingilean.

belarri-luze Ik. belarriluze2.

belarri mami, belarri-mami Belarri gingila.

belarri-motz Ik. belarrimotz2.

belarrira esan Norbaiti, belarrira hurbilduz, zerbait isilik esan. Amak semeari belarrira esan zion: "ardorik ez daukate". Belarrira esango dizut zenbat maite zaitudan. Heldu zion bizkarretik lagunari eta belarrira esan zion: (...). || Belarri ertzera esan.

belarri zulo, belarri-zulo Ezpeletar batek salatu dit belarri zulora.

belarriluze2

, belarri-luze adj. Belarriak luzeak dituena; zelataria. Burua eta boza apaldu zituen, beldur antzean inguruko mahaietatik belarri-luzeren batek deus adituko ote.

film

iz. Zinema-lana. Amerikar filmetan. Film batean bezalaxe dakusat neure lehena. Polizia-filmak.

film ertain Film laburren eta luzeen arteko iraupena duen filma.

film labur 30 minutu baino gutxiago irauten duen filma. Sei film laburreko serie baten bitartez, XX. mendeko sei zuzendari ezagunen haurtzaroa kontatu nahi dute ekoizleek.

film luze 60 minutu baino gehiago irauten duen filma. Euskal Zinemaren Asteak hamabi film luze eskainiko ditu Gasteizen.

galtzerdi

iz. Puntuzko, zetazko edo nylonezko jantzia, oina eta zangoa belauneraino estaltzen dituena. Zetazko, artilezko galtzerdiak. Diruak galtzerdi batean gorde.

galtzerdi luze Puntuzko, zetazko edo nylonezko jantzia, oina eta zangoa osorik edo izterraren erdiraino estaltzen dituena. Hariak gordetzeko erabiltzen zuen saskiaren ondoan jarri zen; beti bezala, galtzerdi luze piloa, eta bakoitzaren belaunean zulo bat.

galtzerdi motz Puntuzko, zetazko edo nylonezko jantzia, oina eta zangoa orkatilaraino edo berna erdiraino estaltzen dituena. Galtzerdi motzak zangoetan biribilkatzen zitzaizkion.

hanka

1 iz. Gizakietan, beheko gorputz adarretako bakoitza. Ik. zango. Hankak mozturik eta besoak loturik. Eskuineko hankan zaintiratua dut. Hankak arinak eta burua arinago. Arbolatik erori eta hanka hautsi du. Min hartu du hankan. Oraindik lau hankan dabilen ume bat.

2 iz. (Abere eta animalietan). Zaldiaren lau hankak. Eperrak bi hanka ditu. Intsektu guztiek seina hanka dituzte. Atzeko hankekin ostikoka. Hanka altxatu eta pixa egin zuen. Hankak hautsita.

3 iz. (Gauzetan). Heg. Aulkiaren hankak.

4 iz. Heg. Oina. Hanka gaina erre zait olioa jausita. || Hanka bihurritu: orkatila bihurritu.

5 iz. Ipar. Aldaka, mehaka. Zaldiaren hanketan doa. Bi eskuak bi hanketara emanik.

hanka-arin adj. Hanka arinak dituena. Gazte hanka-arinak.

hanka-bakar Ik. hankabakar.

hanka egin Ihes egin, alde egin. Leihotik atera eta teilatu gainetik hanka egin zuten. Bezero batek pagatu gabe hanka egin dit. Lapurreta egin zuen eta gero hanka. || Hanka!: alde! Hanka hemendik!

hanka geldian adb. Pilotan, bola-jokoan, jauzian eta kideko joko edo kiroletan, lekuan geldi, hankak mugitu gabe edo abaila hartu gabe (bola edo pilota jaurti, salto egin...). Hanka geldian hiru metroko saltoa egiten zuen. Erreboteak eta sakea hanka geldian egin behar izan zituela azaldu zuen. || (Bestelako testuinguruetan). Orain musika hanka geldian eta oholtza bati begira entzuten da. || Irud. Baina geroztik, "horraino heldu naiteke" esan izan balu bezala geratu zaigu, hanka geldian.

hanka hezur, hanka-hezur 1 Berna-hezurra. Hanka-hezurrean hartutako ostikada. Ez du gurean gehiago hanka-hezurrik sartuko.

2 Mehaka-hezurra. Etxekoandre gaztea, bi eskuak hanka-hezurretan, badoa erne-ernea sorora.

hanka hots, hanka-hots Pauso hotsa. Zaldi taldearen hanka hotsa entzun zuten.

hanka hutsean, hanka-hutsean adb. Hanka-hutsik.

hanka hutsik, hanka-hutsik adb. Oinutsik. Txakurrak bederen hanka-hutsik dabiltza bazter guztietan.

hanka joko, hanka-joko Zangoen higidura; ihes egitea. Deituko diogu igel-igeria, igelaren higidurarekin antz handia duelako: hanka-jokoa igelarena berbera da. Hanka-jokoa eragin: ihes eginarazi.

hanka-luze Ik. hankaluze.

hanka-motz Ik. hankamotz.

hanka-oker adj. Hanka okerrak dituena. Gizon zahar hanka-oker bat.

hanka puntetan, hanka-puntetan adb. Lurra behatz puntekin zapalduz eta orpoak altxatuz. Hanka puntetan atera zen gelatik. Hanka puntetan jarrita, aitari musu emateko ahaleginak egiten dabil.

hanka sartu 1 Adkor. Norbait nonbait sartu. Ez duzu etxe honetan hankarik sartuko. Horrek ez du elizan hankarik sartu ere egiten.

2 Okerreko gauza edo gauza desegokia egin edo esan. Esan orduko ohartu nintzen hanka sartu nuela. Beti hanka sartzeko beldurrez dabilenak ez du inon arrastorik utziko. Hanka sartu nuen, eta ezin orain atera, berriro sartu nahi ez badut behintzat.

hanka sartze, hanka-sartze Okerreko gauza edo gauza desegokia egitea edo esatea. Uste dut hanka sartze itzela egin dudala. Ikasleek era horretako hanka sartze ugari egiten dituzte. Berehala konturatu nintzen nire hanka sartzeaz.

hanka zain, hanka-zain Hankako zaina; hankako zaina dagoen aldea. Zaldien hanka-zainak ebaki eta gurdiak erreko dituzu. Uhurika urrutiratu nintzen handik, hanka-zainetan makilazoa hartutako zakurra bezala.

hankaz gora adb. Azpikoz gora, buruz behera. Hankaz gora erori. Dena hankaz gora zegoen. Amak esandakoak hankaz gora ipini zidan ordura artekoa.

hankaluze, hanka-luze adj. Hanka luzeak dituena. Ik. zangaluze. Abere hankaluzea.

hatz

1 iz. Eskua bukatzen den bost zatietako bakoitza. Ik. behatz 2; atzamar; eri1. Eskuineko bost hatzekin. Bere hatza uretan bustirik, hoztu dezan nire mihia.

2 iz. Giza oinek, abere hankek, gurpilek edo kidekoek lurrean uzten duten arrastoa. Ik. lorratz; oinatz; aztarna. Iluntzean errautsa hedatu zuen tenpluaren barnean eta biharamunean gauaz han ibilia zen norbaiten hatzak erregeri erakutsi. Inon hatzik utzi gabe, airean hegaldatu balitz bezala. Jainkoaren hatza ikusten da hor. Bazterrez bazter, betiere laster, ari naiz zure hatzean.

3 iz. Hazteria. Bidal dezala Jaunak zure gainera izurria; bete zaitezela ezkabiaz eta hatzez.

hatz belar, hatz-belar Larruazaleko zenbait gaitz sendatzeko erabiltzen den landare iletsu eta zurtoin-zuta, multzo biribiletan bilduriko lore txiki urdinak ematen dituena (Knautia arvensis). Hatz-belarra egosi eta ur harekin garbitu edo igurtzi gorputza; onena hatz-belar emea da.

hatz bizar, hatz-bizar Eskuetako azazkalen ondo-ondoan altxatzen den azala. Azazkalen inguruko hatz bizarrei amorru biziz kosk egiteko ohitura.

hatz egin Larruazala azazkalez edo bestelako zerbaitez igurtzi. Ik. hazka egin. Bizkarrean hatz egidazu. Horra bi asto, elkarri hatz egiten.

hatz erakusle Hatz lodiaren ondoko hatza. Ik. eri erakusle. Izenburuaren azpian jarri zuen hatz erakuslearen punta. Emakumeak zerurantz jaso zuen hatz erakuslea.

hatz lodi Eskuko hatzik lodiena, beste lauren aurrez aurre jar daitekeena. Ik. erpuru; eri potots; orkoro. Hatz lodia ahoan sartuta, ume txikiak bezala. Autoren bat agertu orduko dantzan ematen dute hatz lodia.

hatz luze Eskuko hatzik luzeena, erdikoa. Ik. erdiko eri. Eskuineko hatz luzea altxatu eta gizonaren begien parean jarri zuen.

hatz marka, hatz-marka Hatz mamiak, zerbait ukitzean, bertan uzten duen arrastoa. Hatz markak eta bestelako aztarnak. Bi gizon bidali zituzten Elsari hatz markak hartzera. Hatz marken bidez identifikatua.

hatz nagi Hatz txikiaren ondoko hatza. Ik. eraztun eri. Hilotzak eskuin eskuko hatz nagia falta zuen.

hatz txiki Eskuko hatzik txikiena. Ik. eri ttipi; txirkanda. Kafea hurrupaka edaten, hatz txikia luze-luze eginda.

labur

1 adj. Luzera txikikoa, ohi den baino luzera txikiagokoa, ez behar bezain luzea. Ik. motz. Anton. luze. Kale labur batzuk. Emakumeak sarri gona laburregi. Liburuxka labur bezain trinko batean. Otoitz labur bat eginik. Hitz labur eta zorrotzez. Aita Olabideren bizitza labur bat dakar bigarren partean. Gezurrak zainak labur dituela. Hitz laburrez: hitz gutxitan.

2 adj. (Denboraz edo iraupenaz mintzatuz). Badakit labur dela bizia. Neguko gau laburretan. Atsegin labur bat hartzeagatik. Bitarte labur hartan. Geldialdi, isilune labur bat. Iraute laburrekoa.

3 adj. Irud. Begi laburra. Adimen laburrekoa. Nire indar laburren arabera. Esku laburra du: zikoitza da. Fede laburreko kristauak. Nekerik gogorrena eta irabazirik laburrena. Nire euskal jakite laburraren neurriko irakurgaiak.

4 (Adizlagun gisa). Ik. laburki. Auzia labur azalduko dut. Labur esateko, (...).

5 (Izen gisa, -en atzizkiaren eskuinean). Bizia eta sarkorra da bere laburrean.

labur beharrez adb. Laburtu beharrez. Ik. labur-zurrean. Horrela izendatuko dut, labur beharrez. Baina hemen utzi beharko, labur beharrez, haren hitzak aldatzea.

labur-zurrean 1 adb. Labur beharrez. Luzeegia zen begiz jo nuen hitza eta labur-zurrean honako hau hautatu nuen.

2 adb. Laburbilduz. Hemen dituzu haren irakatsiak labur-zurrean.

luze-labur iz. Luzera, neurria. Bertso lerroak ez dira berdinak luze-laburrean. Ez naiz hemen abiatuko bide horren luze-laburra neurtzen. Nire lanaren zer-nolakoa, luze-laburra eta zertarakoa. || Latin silaben luze-laburra.

lepo

1 iz. Burua enborrari lotzen zaion gorputzaren zatia. Ik. idun; sama. Zapi gorri bat lepoaren inguruan. Lepo lodia, mehea, guria, gizena, sendoa, luzea, motza. Idi lepo-lodia. Lepo azpiko lumak. Lepoa luzatu, makurtu. Norbaiti lepoa bihurritu, estutu. Lepotik lotu, estekatu, heldu. Lepotik zintzilik. Lepoa moztu, ebaki, kendu. Besoak lepora bota zizkion. || Norbaitek burua lehengo lepotik, betiko lepotik izan: iritzietan, ohituretan ez aldatu.

2 iz. Jantzietan, lepoa inguratzen duen zatia. Atorra lepoa. Eskua pijama lepoaren pean pixka bat sarturik.

3 iz. Gorputz baten zatirik estu eta meharrena. Lepo luzeko botilak. Umetokiaren lepoa.

4 iz. Mendi arteko igarobidea. Ik. mendate. Ibañetako lepoan.

5 iz. Batez ere Bizk. Sorbalda. Gurutze astun bat ipini zioten lepoan. Umea lepoan eraman. Artzainak lepoan darama ardia. Aitzurra lepoan harturik. Elurra teilatuan, zakua lepoan, ibili beharko dugu aurtengo neguan. Ez baita arina gainerako hautatuek lepo gainean eraman beharko duten uztarria.

6 iz. Bizk. Bizkarra. Ik. lepo-oker.

-en lepora -en gain. Irabaziak banatzeko ardura bere lepora hartuko balu. Kulpa beti boteaz besteren lepora.

-en lepotik -en kontura. Ik. -en bizkarretik. Gure lepotik bizi nahi dutelako. Zer barreak egingo dituen orain nire lepotik!

lepoa egin (ipini, jokatu...) du ad. Apustu egin. Lepoa egingo nuke hemendik pasatu dela.

lepoa eman Bizk. Bizkarra eman. Ezpainak dar-dar zituela, lepoa eman zion sendagileari.

lepo egin 1 du ad. Lgart. Lepoa moztu. Kondea lepo egin zuten, eta beste batzuk ere urkatu zituzten.

2 Lgart. Ase-ase egin. Ik. leporaino. Lepo egin arte jan genuen.

lepo hezur, lepo-hezur Lepoko hezurra. Aulkitik atzerantz erori zen eta lepo hezurra hautsi zitzaion.

lepo-luze Ik. lepoluze.

lepo-makur Ik. lepomakur.

lepo-mehe Ik. lepomehe.

lepo-motz Ik. lepomotz.

lepo-oker adj. Bizk. Bizkar okerra duena; konkorduna. Txikia eta apur bat lepo-okerra zen.

leporaino adb. Lgart. Goraino, erabat. Leporaino asea. Trena leporaino betea zetorren. Diruz leporaino zeudelakoan.

leporaino egin Lgart. Asper-asper egin, nazkatu. Ik. kokoteraino. Astean bi edo hiru saio bertsotan egin behar izaten genituen; bertsotik leporaino eginda egoten ginen.

lepo-zain Lepoko zaina. Ik. karotida; jugular. Agustinen lepo-zaina ebaki zuen kolpe batez.

lepo zintzur, lepo-zintzur Ipar. Lepoa.

lepoluze, lepo-luze adj. Lepoa luzea duena. Abere lepoluzea. || Botila lepoluze batzuk.

marra

1 iz. Seinale edo marka estua eta zuzena. Zorrino izeneko animaliak marra urdin bat du bizkarrean. Marrak egin. || Pilotalekuko marrak.

2 iz. Muga. Neurri, marra eta mugarik ez duen ontasuna.

3 iz. Zenbaki negatiboen edo kenketaren ikurra (–). Ik. ken; minus.

beheko marra Idazketa-lerroaren azpitik jartzen den marra, batez ere informatikan, zuriunerik onartzen ez duten sistemetan, erabiltzen dena.

marra luze Hizkl. Puntuazio-marka, marratxoa baino luzeagoa, elkarrizketa bateko parte hartzaile bakoitzaren adierazpenak bereizteko (esaldiaren ezkerrean jarrita) edo testu batean tartekatzen den iruzkin osagarria markatzeko (iruzkinaren hasieran eta amaieran jarrita) erabiltzen dena (—). Bai parentesiek eta bai marra luzeek eten egiten dute diskurtso nagusia, eta beste unitate bat gehitu, datu osagarriak eransteko.

zehar-marra 1 Ortografia-marka, bi hitz bereizteko edo lerro berean idatziriko bi zati bereizteko erabiltzen dena (/). Ik. barra etzan. Siglen zerrendan, zehar-marren artean ageri da nola irakurtzen diren.

2 Matematikan, bi zenbaki osoren arteko zatidura adierazteko erabiltzen den ikurra (/).

mihi

1 iz. Goi mailako ornodunen ahoko organo haragitsu, gihartsu eta higikorra, miazkatzeko, dastatzeko, irensteko eta ahots-soinuak ebakitzeko erabiltzen dena. Ik. mingain; mizto. Hortzek mihia ausikitzen dutenean. Ardi mihia. Mihi muturrean. Mihia atera. Aho-mihiak. || Esr. zah.: Haginean min duenak, mihia hara. Orak non mina, han mihia. || Irud. Suzko mihiak.

2 iz. Organo hori, mintzoaren adierazpidetzat hartua. Hitzak bihotzetik mihira igo baino lehen. Zizeron, Erroma zaharreko mihi ederrena. Ene mihiak lauda zaitzan. Urrun ezazu eneganik mihi engainaria. Edariak mihia moteldu dizu. Mihiaz kontu edukitzea.

3 iz. Kanpaien barnean dilindan dagoen atala. Ezkila mihia. Horrelako kanpaiak hain mihi txikia izatea ere...

4 iz. Haize instrumentu batzuetan, dardaratzean hotsa sortzen duen xafla txikia. Harmoniumaren mihiak. Oboearen mihi bikoitza.

5 iz. Mihi forma duen material malguzko pieza. Oinetakoen mihia: oinetakoak lotzen diren aldean, lokarrien azpian izaten den larruzko zerrenda.

6 iz. Erreminta baten atal mehetua, kirtenean sartzen dena.

7 iz. Bi pieza ahokatzeko, batean egiten den irtengunea, bestearen ahoan sartzen dena.

8 iz. Sarraila baten atal higikorra, giltzaren edo malguki baten eraginez irteten dena eta zulo batean sartzen dena.

mihian adb. (izan, eduki, erabili eta kideko aditzekin). Ahotan. Norbaiten izena mihian erabili.

mihi arrain, mihi-arrain Itsas arrain zapala eta luzarana, gorputza ezkata mehez estalia eta bi begiak alde batean dituena, janari gisa oso aintzat hartua (Fam. Soleidae). Mihi-arraina urpe lohitsuetan bizi ohi da. Ontzixka ura ebakiz zihoan, mihi-arraina bezain isil.

mihi-gaizto Ik. mihigaizto.

mihi-luze Ik. mihiluze.

mihi punta, mihi-punta 1 Mihiaren muturra. Ezpainak busti zituen mihi puntaz.

2 (mihi puntara etorri edo heldu, mihi puntan eduki edo izan bezalako esapideetan, 'esateko zorian egon; gogoratzeko zorian egon, baina gogoratu ezin dela' adierarekin). Bizpahiru galdera mihi puntara etorri zitzaizkidan baina ez nezakeen ahoa ireki. Mihi puntaraino etorri, baina, ahalegin guztiak eginda ere gogoratu ezin den hitz horietako bat.

mihi-tzar Ik. mihitzar.

mihiz adb. Ahoz. Gogoz edo mihiz.

mihizko adj. Ahozkoa. Mihizko otoitza.

mihiluze, mihi-luze adj./iz. Behar baino gehiago hitz egiten duena. Emakume mihiluze batek salatu zituelako. Mihiluzeak eskua labur (esr. zah.).

mingain

iz. Mihia. Mingaina atera. Mingaina pasatzen dut ezpainetatik. Lana egiteko gogoa falta eta mingaina leuna, bedeinkatua izan dadila alde egin zuten eguna. Mingaina dantzatu.

mingain-gaizto Ik. mingaingaizto.

mingain-luze Ik. mingainluze.

mingainluze, mingain-luze adj./iz. Heg. Mihiluzea. Plazagizon, jokalari, edalea senarra, eta mingainluzea emaztea.

moko

1 iz. Hegaztien aho gogor eta irtena, adarkizkoa, bi masailezurrak estaltzen dituena, jateko eta babesteko edo erasotzeko erabiltzen dutena. Uso baten mokoan aldaxka guria. Oilarrak atzaparrekin, oilaskoek mokoekin, zozoa dute bipildu. Mokoa du zorrotz eta luze. Hegazti moko-makurra. Lumapean mokoa gordeta.

2 iz. Adkor. Giza ahoa, eta, bereziki, mihia. Ni moko-okerra?, zuri bai iruditu, oker begiratzen duzulako. Errak, to, apaiz-jalea, mokoa duk zorrotz!

3 iz. Ipar. Muturra, burua. Sudur mokoa. Busti zuen bere eri mokoa urean. Mihiaren mokoan. Lantzaren mokoa. Kandela-mokoa.

moko-fier Ik. mokofier.

moko-harro Ik. mokoharro.

moko-luze Ik. mokoluze.

moko-mokoan adb. Mihi puntan, esateko puntuan. Zuri esateko moko-mokoan nuen.

mokoz ipurdi adb. Lgart. Ahuspez.

mokoz moko adb. Aurrez aurre.

moko-zuri Ik. mokozuri.

mokoluze, moko-luze 1 adj. Moko luzea duena. Txori txiki moko-luze kolore-urdinak.

2 adj. Pertsonez mintzatuz, asko hitz egiten duena. Ik. hitzontzi; mihiluze. Emakume moko-luzea.

mutur

1 iz. Ugaztunetan, aurpegiaren zati irtena, ahoa eta sudurra dauzkana. Emazu egosten zerriaren burua, muturra eta belarriak kendurik. Katu gutiziatsuari muturra erretzen zaio.

2 iz. Lgart. Giza aurpegiaren ezpain aldea. Muturrean jo. Muturra okertuz so egin. Norbaiti mutur beltza jarri (Ik. bekozko; muturbeltz). Norbaiti muturrak hautsi. Nora doa hori muturrak hausten?: nora doa hori ziztu bizian.. || Irud. Nork ez du gure artean ezagutzen faxismoaren mutur beltza?

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ingeles mutur-gorri horietako bati. Gazte mutur-handi bat.

4 (Adizlagun gisa, egon, izan eta kideko aditzekin). Ipar. eta Naf. Muturturik, haserre. Ik. muturka 2. Elkarrekin haserre edo mutur zirelako. Mutur daude.

5 iz. Zerbait amaitzen den zatia; ertzeko zatia; zerbaiten zatia (gehienetan txikia). Ik. buru 5; punta. Hari muturra. Hatz muturrean. Mihi muturraren bitartez. Paper mutur batean idatzia. Lukainka mutur bana jan. Oin muturra lurrean, orpoa, berriz, airean (Ik. eskumutur). Lerroaren azken muturrean. Muturra moztu. Kapela mutur-zorrotz bat buruan zuela. || Irud. Hipotesia azken muturreraino eraman.

6 iz. Zenbait gauzatan, elkarrengandik urrutien dauden bi puntuetako bakoitza. Zurubiaren bi muturretan. Euskal Herriaren beste mutur honetan. Gure mahai muturreko lagunak. Muturretik muturrera. || Irud. Nolanahi ere, beste muturren bat gelditzen zaigu, egiaztatu beharrekorik.

7 iz. (ezker edo eskuin hitzen eskuinean). Politikan, ohikoena den edo erreferentziatzat hartzen den jarreratik erabat urruntzen den jarrera. Ezkerreko familia baten semea ezker muturrera joan da 1968ko urtearen ondotik. Frantziako eskuin muturrari buruzko dokumental bat. Ezker muturreko alderdiaren oinordeko zen.

8 iz. Golde mota batzuetan, lurra iraultzeko hortza. Ik. nabar2. Golde muturra erraz sartzen zen lur beltz gizenean. Golde makurraren mutur astuna.

mutur-beltz Ik. muturbeltz.

mutur egin Ipar. Bekozko iluna ipini. Beste zaintzaileek baino aurpegi argiagoa zuen, bederen ez zuen mutur egiten besteek bezala.

mutur-huts adb. Musu-huts. Lehoia eta hartza lurrean etzanik zeudelarik, azeriak harrapatu zien ehiza eta gelditu ziren mutur-huts.

mutur joka, mutur-joka 1 adb. Lgart. Ukabilka. Ik. muturka 3. Nire alde irtendako gizonarekin mutur-joka hasi behar zuela ematen zuen.

2 iz. Ukabilka aritzea. Ukabilkak, mutur-jokak, baditu aldekoak eta etsaiak.

mutur-luze Ik. muturluze.

mutur mintz, mutur-mintz Batez ere pl. Muturra. Erreparatu diet behorrei, nola, ezpainak ondo zabalduta, hortzak eransten dizkieten ote-punta arantzadun horiei: mutur-mintzak apartatzeko arte aparta daukate.

mutur-oker Ik. muturroker.

muturra sartu Lgart. Norbaiten kontuetan sartu. Ez dut muturra sartu nahi besteren etxeko kontuetan, zeure arazoa duzu hori.

muturreko 1 adj. Gehiegizkoa, ezin gehiagokoa, berealdikoa. Ik. muturreko. Muturreko tenperaturak. Niri muturreko egoerak gustatzen zaizkit. Muturreko pobrezian bizi gara.

2 adj. Politikan, erlijioan eta kidekoetan, ohikoena den edo erreferentziatzat hartzen den jarreratik erabat urruntzen dena. Ik. ultra 2. Muturreko talde islamisten mehatxuak jaso zituen. || Mutur-muturreko iritziak.

muturrez aurrera (erori, joan eta kideko aditzekin). Lgart. Aurpegia aurretik dela. Ik. ahuspez. Senak eskuak aurreratzera bultzatu du, eta horri eskerrak saihestu ahal izan du muturrez aurrera eta luze-luze erortzea. Oreka galdu, muturrez aurrera joan, eta berogailuaren kontra egundoko kopetakoa hartu zuen.

mutur salda, mutur-salda Lgart. Errieta, liskarra. Ik. mutur saltsa. Mende honetako mutur saldarik handiena orain ikusiko dugu.

mutur saltsa, mutur-saltsa Lgart. Errieta, liskarra. Ik. mutur salda.

mutur-zikin Ik. muturzikin.

mutur-zuri Ik. muturzuri.

muturluze, mutur-luze 1 adj. Animaliez mintzatuz, muturra luzea duena. Legatzaren irudiko arrain muturluze bat.

2 adj. (Gauzez mintzatuz). Non dira lehengo autobus muturluze haiek? Oinetako beltz muturluzeak.

3 adj. Lgart. Pertsonez mintzatuz, inoren kontuetan sartzea atsegin duena. Bat-batean kuxkuxero muturluzea sentitzen zen. Ez nuen muturluzea izan nahi. Atso muturluze halakoa...!

txima

iz. (Singularrean nahiz pluralean). Ile multzo nahasi eta zaindu gabea. Ik. adats; kalpar. Belarrondoko tximak zapipera sartuz. Ia erotuta, tximak harrotuta. Buruko tximak falta ditu eta bizarra dauka ugari. Mutur joka edo tximatik tiraka.

txima-jario 1 adj. Txima asko dituena. Urka ezak! —oihu egin zuen emakume txima-jario batek.

2 (Adizlagun gisa). Bistan duzuenez, errukarri natorkizue, ia esku-hutsik eta txima-jario.

txima-luze Ik. tximaluze.

tximaluze, txima-luze adj. Txima luzeak dituena. Neskatxa txima-luze bat. Oraindik ere nire moduko tximaluze baten aurka nola galdu zuen galdetzen dit txantxetan.

zabal

1 adj. Albo batetik bestera hedadura handia edo ohikoa baino handiagoa duena; zabalera gainerako dimentsioak baino aski handiagoa duena. Anton. estu; mehar. Jauregiko ate zabal astuna. Gerriko luze eta zabala. Zeiba izena duen zuhaitz zabala, gure intxaurrik handiena baino bost aldiz zabalagoa. Bide zabalak eta meharrak. Euskara munduko plaza zabalera lehenbiziko aldiz agertu zuena. Durangoko ibar zabal eta argian. Indiako eremu zabalak. Ibai zabal beteen ertzetan. Euskal Herrian barrena abiatzen bagara, berehala konturatzen gara euskal literatura, bere mehar-murritzean ez dela guk uste genuen bezain urria, muga zabalagoak dituela bere ezerezean. Hegan, gero eta jira zabalagoetan. || Mundu zabalean ontzat hartuak dauden hitzak. Itsaso zabal honetan, bela guztiak hedaturik. || Andre ipurdi-zabal bat.

2 adj. Irud. Ik. bihotz-zabal. Jansenisten iritzia baino zabalagoa behar, agian, horiek onesteko.

3 adj. (Zabalera adierazteko, artikulurik eta kasu markarik gabe, zenbaki eta zabalera neurri baten eskuinean). 380 metro luze zen eta 290 metro zabal. || Berrogeita hamar kana luze eta hogeita bost zabaleko ataria.

4 adj. Hitz baten edo esaldi baten esanahiaz mintzatuz, adiera guztiak biltzen dituena. Hitz honek izan dezakeen adierarik zabalenean.

5 adj. Irekia. Urrin atsegina sartu zen leiho zabalean barrena.

6 (Adizlagun gisa). Euskaltzaindiak nahiago ditu gehiago erabiltzen diren hitzak eta zabalago hedatuak daudenak. Nik "gu" asko ditut, zein zabalago, zein meharrago.

7 adb. Irekirik. Ik. zabal-zabalik. Begiak zabal eduki itzazu.

8 iz. Pilotalekuetan, kantxaren eskuineko aldea. (Batez ere lekuzko atzizkiekin erabiltzen da). Batek atzera, besteak aurrera, errematea zabalera, txokora errestoa.

9 iz. Zabaldia. Beste bi kilometroko ibilbidearen ondoren, Neberako zabalera iritsiko gara.

luze-zabal iz. Luzera eta zabalera. Ik. azalera; eremu 3. Hor zehar, galaxiaren luze-zabal osoan. Neurri bertsukoak gara luze-zabalean.

zabaletara adb. Zabaleraren norabidean, zabaleraren arabera. Luzetara handiagoa da zabaletara baino. Pilotalekuan, mutikoek, luzetara jokatu beharrean, zabaletara jokatzen zuten.

zabal-zabal 1 adj. zabal-en indargarria. Zelako belarriak zituen Erramonek!, zabal-zabalak, handi handiak, izugarriak!

2 adb. (zabal-en indargarri gisa). Guztiz hedaturik. Larrua, lurrean jarri zuen zabal-zabal. Besoak zabal-zabal zure zain, begira.

3 adb. (zabal-en indargarri gisa). Guztiz irekirik. Begiak zabal-zabal nituela.

zango

1 iz. Gizakietan, beheko gorputz adarretako bakoitza. Ik. hanka. Zango bat altxaturik. Zangoa hautsi. Zalapartan zango batez jo zuelako gizon bat sabelean. Kate batez zango-besoetarik finki estekatuz. Zango-has edo galtzerdirik gabe. Guztiak zangoz gora ziren. Eskuak bezain zangoak arin dituela. Gipuzkoar dantzari bati ikasi ziola zango gurutzea egiten. Beso minduna bularrean, zango eria ohatzean (esr. zah.).

2 iz. (Abere eta animalietan). Bi aratxe zango badituzu. Ardiak lau zango-besoetarik dilindan harturik. Zango eta oin itsusiko hegaztia. Antzara zango-gorria.

3 iz. (Gauzetan). Mahaiaren albo bateko zangoei bi harri azpian emanez.

4 iz. Ipar. Oina. Zango punten gainean. Zangarrak gorri eta zangoak ortutsik. Lurreko atsegin guztiak zangoen azpian ezarri eta komentura joan zen. Zango zola.

zango-luze Ik. zangoluze.

zango-makur Ik. zangomakur.

zango-mehe Ik. zangomehe.

zango-motz Ik. zangomotz.

zangoluze, zango-luze adj. Zango luzeak dituena. Ik. zangaluze. Gizon zangoluzea zelako. Ezten zorrotzak dituzten euli zango-luzeak.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper