Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza lurpe bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

lurpe
iz. Lurrazpia, lurrazpiko tokia. Lurpe batean sartu zen. Lurpe hotzean daudenak. Basoetan edo lurpeetan bizi direnak. || Lurpean gorderiko altxor bat. Lurpean datza ehortzia. Lurpetik atera balitz bezala. Lurpeko harrak. Lurpeko bide asko zituen, isilik irteteko eta sartzeko. Lurpeko ura igarotzen bada hura dagoen lekutik. Lurpeko presondegian.

Esaera zaharrak

Hila lurpera, biziak asera.

Aztergaia: lurpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1995-10-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan lurpe sarrera.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

lurpean (eta -pian; lurpetan 1, lur pean 2, lur-pean 1) 65: Kk ("lur-pian sustarrak ugaritu"), BAizk Agur ("nire gorpuzkiñak lurpian"), Echta JayM ("Agaton'ek jarri ebazan dirubak lurpian irazkijak ziñuban lez"), Eguzk Itzaldia ("bein-da-betiko eortzi ta lurpean sartu nai dabe"), E. Furundarena ("Txoko ontan daukat lurpean, nere Aita jauna!"), Inza Azalp ("Iru egunez lurpean egongo zala"), Zait ("Ibayen bazterretako iriburuak luzaro lurpean eortziak egon dira"), JMB ("aipatu argiek zenduen arimak lurpean argituko ditutelazkoan"), Nire lehen katixima ("Lurpean: harriak, etxe egiteko..."), B. Otaegi 2 (adib.: "orma eta honelako kondarrak lurpean dauden tokietan"), SGarm Izadia 2 (adib.: "Zinaurriak lurpean bizi dira"), Onaind ("Olako zerbait, egia esan, guztiok daramagu, lurpean azia ernemin bezela"), M. Zarate ("Zeruetan edo lurpetan, ametsetan bizi gaituk gu gehienetan"), A. Albisu 2 (adib.: "Untxiak lurpean egiten ditu bere zuloak"), J. Altuna 5 (adib.: "lurpean egiten dituen zulo eta barnebidetan bizi da"), Andoain'go erriak ("Lurpean desegitzen dan aziak, frutua emango du"), F. Olariaga ("Lurpean daude"), Azurm ("arkeologo batek, antzina-antzinako hiriren baten bila, lurpean zula eta zula"), ZArg 1978 ("orain hauteskundeak pasatu eta lurpean daudela..."), Tom Sawyer/3 2 (adib.: "Zergatik ez dugu lurpean gordetzen?"), Egin 1979 eta 1987 2 (adib.: "Pinochet-en politika basa behin eta betiko lurpean gera dadin"), I. Irazabalbeitia ("Litio-gatzak gatzunetan lortzen dira batez ere, lurpean, sakonera handian"), Lasa ("Besteak besoetatik heldu ta lur pean sartuko ninduken begirada bota zidan"), X. Mendiguren B. 2 (adib.: "Oso sentsazio estrainioa sentitzen da, nonbait, lurpean lan egitean"), NZ/BBB1 ("Ahalbide guztiak agortzearren, lurpean ere haragi-zatiak jarri nituen"), J.A. Mujika ("Lurpean daudela — erantzun zion berriro aitak"), M.A. Unanua ("Lehen hain pozik osaba aurkitu nuelako eta orain lurpean atxilotuta!"), DV 1988 ("Lurpean hiltzen den garia alearen antzera"), J. Gorostiza ("Ordurako gurasoak lurpean geunkazan"), GAO 1990 ("Hala lurpean nola airean"), EHAA 1990 ("Lurpean zeharko pasurako jarria dago"), X. Lasa ("Euskara lurpean gustora ikusiko luketenen aurrean beronen duintasuna defendatu"), Txiliku ("Nire bota-muturra harrotutako lurpean ia ezkutaturik zegoen"), Ekintza/3 ("Lurpean bizi zen, Sugoi bezala, eta kobazuloetatik ateratzen zen"), I. Ugarteburu ("Agian horrek eman dezake azalpena okela lurpean sartzeak eta hiletetara joateak nola ona dirudien ulertzeko"), P. Aristi 3 (adib.: "Inor ez da inongoa hildako bat lurpean ez duen bitartean"), BidaiaZient ("Epe luzera kaltegarriagoak ziren lurpean lan eginda sortzen ziren gaitzak"), J. Errekondo ("Intsektizida sistemiko batez tratatu, hostaila bustiz edo sustraietatik landare osora zabal dadin lurpean sartuz"), Pirinioak 1995 ("Ez da harritzekoa lurpean altxorrak daudeneko ustea"), Pa. Zabaleta ("Lurpean beroari ez zaio beldurrik"), J. Sarrionandia ("hilak urtuko ditu lurpean"), J.A. Ormazabal ("lurpean izkutatu"), Zer 1996 ("ildakoa lurpean sartzeko tokia"), BBarand 2 (adib.: "Gau urak balio dunakin ze etorkizuna sartu zuten lurpean!"), NaturZ/DBH ("kararriak ez ditu lurpean pairatzen zituen presioak jasaten"), M. Garmendia ("Koipe beltzez igurtzi zioten lepoa eta handik beherakoa lurpean sartu"), X. Amuriza ("Lurpean zagozela"), A. Luku ("Funtsean ez zen lur pean baino gaitzago izan behar"), L. Oñederra ("Metroko lehiatiletatik ez da kalerik ikusten, lurpean sartu baita metroa pare bat geltoki lehenago"), H. Etxeberria ("Lurpean egindako arku erdiko hodi luze bat baizik ez baitzen taberna hura"), J. Alonso ("lurpean sartu nahi duela dirudien agure gaixoa"), FranMezaL ("Jesusen izenera belaun guztiak makur bitez zeruan, lurrean eta lurpean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

lurpean : DFrec 8, AB38 3 - AB50 1 (bajo tierra), HiztEn (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

lurpean : EuskHizt - ElhHizt - EskolaHE (adib. gisa), PMuj DVC (subterráneamente, debajo de la tierra) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.