Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza lur bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

lur
1 iz. astron. Gizadia bizi den planeta, Eguzki sistemako hirugarrena. (L larriz eta mugatua). Ik. lurbira. Gure planeta Lurra da. Eskerrak Lurra biribila dela. Lurra Eguzkiaren inguruan biratzen da. Ilargia Lurraren satelitea da. Lurraren erdigunea. Lurraren bihotzean.
2 iz. Lurraren azala, eta, bereziki, haren zati gotorra, gizakiak eta abereak daudena (zeru eta aire-ren aurrez aurre). Ik. lehor 10. Zeruan bezala lurrean ere. Hark egin baititu zeru, lur eta argizagiak. Lur, itsaso eta haizeak. Lurreko abere eta piztiak eta aireko hegaztiak. Zeruko ondasunak eta lurrekoak. Egunez lurra berotzen delako. Euskaldunen ospea lur guztira hedatzen (Ik. mundu 3). Lur honetako aberastasun igarokorrak. Lurra ikaratzen denean (Ik. lurrikara). Lur barnean ehortzia. Kenduko dut lurraren gainetik. Lurrera erori. Aurtikitzen du bere burua lurrera. Sabelaz lurra joaz ibiltzen diren abereak. Lur bedeinkatu gabean ehortzi zuten.
3 iz. Lur eremua. Lur berriak ikusteko. Venezuelako lur beroetan. Ez gara noski euskaldunok Ternuako lur elkorrak lehenbiziko aldiz ikusi zituzten europarrak. Hemen egin nituen adiskideek lotu ninduten lur honetara. Lur haren jabe egiteko. || Eta hiltzen direnean, uka dakiela eliz lurra.
4 iz. Lurraren azalaren zati gotorra eratzen duen osagaia, eta, bereziki, osagai horren zati biguna, landareak hazteko balio duena. Lurra eta haitzak. Lurrak ematen dituen fruituak. Haziak ernatzeko lur heze emankorrak. Sustraiak lur barruan dituelako. Ardo eta gari lur jorietara. Lurra irauli. Lurrak ongarritzeko. Lur arina, azala. Hazia toki harritsuan, lur mehea zuen tokian erori zen. Lur argaleko landareak lur koipetsuko basora igaro. Gaztainondoak lur harroa eskatzen du. Lur agor edo idorretan. Haritz mota horrek nahiago du lur sakona eta buztintsua. Lur mamiari ihes eginik, harkaitza aukeratu zuen. Nafarroako lur gorriak. Lur erre eta lehorrak. Zingira-lur batean gaindi. Lur koloreko nekazariak. Lur landuan ereiten. Goldeak iraulitako lur-mokor ezkoak.
5 iz. Osagai horren hedadura, bereziki lantzeko erabiltzen dena. 600 hektarea lur. Baserri hartako lurrak aberatsak dira. Lur zelaiak onak dira laborantzarako. Lur-bazter handiak landuz. Lur puska bat erosteko. Juduen lur guztiak saldu eta emanak izan ziren.
6 iz. Osagai hori, gaitzat hartua. Lur zara, eta errauts. Lur zati bat hartu eta lehen gizonaren gorputza moldatu zuen. Zaku bat lur. Lurrez estali.
7 iz. Oinen azpian dugun gauza. Ik. zoru; zola1 3; solairu 2. Mahaitik lurrera erori zen. Lurretik jaso. Lurrean etzan. Lur hutsaren gainean egiten zuen lo.

Esaera zaharrak

Lurra bigunago, harra barrurago. Urrungo eltzea urrez, hara orduko lurrez.

Aztergaia: lur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-10-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

lur, lu-.

Jatorrizko forma

buztin lur; sekain lur; solairu (egurrezkoa), zoru, lur (*lokatibo); ureztalur.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: lur-emaile Sin. ehorzle, lur eman, lur jo, lur-lan, Lurra mug. Astron.: gure planeta, Lurra da.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: lur beltz, lur-emate, lur-globo, lur hartu, lur idor, lur-jabe, lur joarazi, lur-jotze, lur-langile, lur-lantze, lurra eman, lur santu, lur-zulo ; eta adibide gisa: lur arina, lur azpikoa, lur errea, lur gizena, lur hutsa, lur jota (egon), lur-mamia, lur mehea; lurreko armada, lurreko paradisua, lurrezkoa, lur sakona.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

lur eman, lur-lan, lur jo.

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

lur erabili beharrean, zoru, zola bezalakoak agertzen dira, oker: gauzak, normalean lurrera erortzen dira, eta lurretik jasotzen (eta ez zorura/zorutik, zolara/zolatik); "lurra konpondu beharra daukagu"; "gelako zorua aldatzekotan gara".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.