Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza lider bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

lider
1 iz. Burua, buruzagia, talde batek jarraitzen dion pertsona. Ik. taldeburu. Jon gelako liderra zen. Euskal politikan gehien iraun duen lider politikoak azken eguna du gaur.
2 iz. Kirol sailkapenetan, lehen lekuan dagoen pertsona edo taldea. Popovitx da Giroko sailkapen nagusiko lider berria.

Aztergaia: lider

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 2000-11-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

leader 5: Egin 1987-1989 arteko 3 ("Demokraten artean gauzak nahasixeago dira, hiru leader dituzte hautagaitzat eta", "horixe eskatu omen zuten bi errepubliketako leader komunistek"), J.J. Iribar ("Sailkapenean leaderra da Real Madrid"), L. Etxezaharreta ("Baina Landesetako departamendua da horren leadera"); lider 37: Zabal 1976 3 ("Esan beharrik ez dago, egun anti-komunistek ba dutela beren liderra, Soljenitsyne alegia", "Gandhi nazio guztiko liderra zen", "Liderretaz 12-gn orrian errana dut"), Egin 1977-1986 arteko 2 ("Olentzaro izan zen larunbatean Gernikaren lider bakarra", "Ezena erabat argitu zen eta laino eta eztanda zenbaiten erdian bandako liderra agertu zen"), Oihenart Taldea ("Lider eta salbatzaile kontsideratzen dutenari kulto egiten badiote ere, herrikoi masak arbuiatzen dituzte pasibo eta emekiak kontsideratzen dituztelako"), KultUrtekaria 1985 ("Horretarako, guztiz premiatsua da presio taldeen eginkizuna, liderrak bultzatzeko, kontradizioak agertarazteko, epelak iratzartzeko, borrokalariak biltzeko"), SEIE ("Bigarren ikasturtean liderrak azaltzen dira"), A. Arejita 2 ("Euretariko batzuk indartsuagoak edo trebeagoak direla erakusten dutelako, lider edo buru bihurtzen dira", "Lider edo buru biak elkarrengandik hurruntxo aurrez aurre jarri, eta beste guztiak begira daudela elkarrengana urreratzen doaz"), I. Unzurrunzaga 8 (adib, "Ez da guztiz beharrezkoa, baina talde-liderrak eztabaida mantentzen laguntza eskaini dezake; horixe da hain zuzen liderraren zeregina: olioarena gurpiletan bezalatsu, eztabaidaren martxa mantentzea", "Irakaslea bera izan daiteke batzutan liderra"), Hemen 1987 ("Sarri askotan liderraren aldaketa probisionala eman den arren, baieztatu beharra dago nahiez, aurtengo urte honetan izan den talderik sendoena Badalonako Joventut izan dela"), M. Irazgoiti 2 ("I.T.N. konpainiako shura lider batek: 'Egin genuen iraultza islamiarra zen'", "Fabrika liderren artean, hiru sailetatik topatzen ditugu: ezkertiar ideiek kutsaturikoak; erlijio-zirkuluetatik etorritakoak; eta sindikato-zaleak, nolabait esan"), P. Sastre 2 ("Partidua orientabide estrategikoak markatzera muga dadin nahi lukete Moskuko liderrek", "Europako hauteskundeetarako Frantziako berdeen zerrendan Max Siméoni bere liderra aurkezten duena..."), M. Gartzia ("Helduak izan arren, liderraren menpekoak dira"), M. Arregi 2 ("Miguel Indurain eta Pello Ruiz Cabestany ere lider izan ziren egun batzuetan", "Frantzia eta Italian korritzeko beldurra gainditu zen, baina garaipenak eskuratzeko liderra falta zen Indurain iritsi zen arte"), Mundua 1993 ("Estatu Batuak, behinola bidaiarientzako tren bagoien eraikuntzan liderra, berriro sar liteke merkatuan"), Egunk 1993-1997 7 ("Manolo Saizek Vuelta hasi aurretik bere taldeko liderra Erik Breukink zela esan zuen", "Manolo Saizek ondo baino hobeto aztertu beharko du zein izango den berak zuzentzen duen taldearen estrategia hemendik aurrera, hasieran liderra zen Erik Breukink makal aritu baitzen atzokoan"), J.L. Antsorena ("Ez zion horretarako itzal handiko gizona eta taldeko lider izateak gutxi laguntzen", "Benjamin Netanyahu liderrak", "Eibarrek Merida liderrarekiko eta Mallorcarekiko aldea murriztu egin du", "Gaur 26 kilometroko erlojupekoa jokatuko da, eta Garmendia faborito da lider jartzeko", "Galarretan, bertako multzoko liderrek, Altuna II-Lizasok, Euskaleko multzoko bigarrenen aurka jokatuko dute", "Euskalen, bertako liderrek, Iñigo-Iriartek, Galarretako bigarrenen aurka"), Napartheid 1996 ("Gure izenak Anita (kitarra), Belen (bateria) eta Milana (abeslaria eta baxua) talde liderra... kar, kar, kar"), I. Beristain ("Gogorkeriarik ezaren mezu hau lider politiko eta buruzagi baten ahotik ateratzeak gehiegizko berezitasuna ematen du"); lidertza 4: Egin 1977 2 ("400 ikurrin inguru erabili zituzten Olentzaroren lidertzapean ibili zirenak", "Guztiek errespetatu zuten Olentzaroren lidertza"), I. Unzurrunzaga 2 ("Moderatzaile ikasle bat izaten da gehienetan; orduan, lidertzarako egokiena irakaslea", "irakasleak argi ikusiko du noiz hartu berak buruzagitza (lidertza) eta noiz ikasleen eskutan utzi eginkizun hau"); lidergo 8: GAO 1992 ("6. gaia: gizarte psikologia. Taldeak, motak, heziketa, faseak, taldearen helburuak, taldearen trinkotzea, zereginak eta rolak, lidergoa"), M. Arregi 3 ("Robert Millar eskoziarrak minutu dexente galdu zituen Perico Delgadorekiko eta lidergoa galtzeaz batera lasterketa osoa ere galdu egin zuen", "Indurainek lidergoa eskuratu zuen"), Suetena Belfasten 2 ("Interes handiz jarraitzen ari dira bake prozesua, informazio ona daukate — komunikabide guztietarako aukera dutelako baino, kanpoko lidergoarekin jario oneko harremana dutelako"), Egunk 1997 2 ("Zarrabeitiarentzat etapa eta lidergoa Aragoiko Itzulian", "Etapa eta lidergoa eskuratu zituen"); liderato ("Lideratoaren pean defini daitekeen saski baloi ihardunaldiak", "A-2ko lideratoa bereganaturik, berarekin bat doan TDK Manresaren kantxa zapalduko du bihar bertan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

leader : LurE, AB50 2 (líder); lider : AB38 5, AB50 27, DFrec 31, HiztEn, Euskalterm 14; liderazgo : DFrec 1; lidergo : DFrec 8, Euskalterm 12; lidertza : DFrec 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

leader : HiruMila (lider, guía), EskolaHE; lider : HiruMila (lider), ElhHizt (líder); lidergo : HiruMila (liderazgo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "lider († leader), lidergo".

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

aski erabili-hedatua da, eta forma egokitu hori dagokio, lantaldearen ustez; Kirol. arlokoa beste gabe onartzekoa da; baina 'buruzagia' adierakoa?

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ea- ingelesetikoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: adiera bietan onartzeko iruditzen zait. || Nazioartekoa izateaz gainera, gure literaturan ere erabilia delako.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-06-07): Bere soilean aipatuko da forma, hau da: arloak-eta aipatu gabe.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.