Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=lera 2 sarreratan aurkitu da.

lera1

iz. Gurpilik gabeko orga, bi albo oholen bidez irristatzen dena, elur gainean ibiltzeko, edo toki aldapatsuetan zerbait garraiatzeko erabiltzen dena. Ik. narra. Txakurrak lerari lotu. Iratzea leran ekarri. Basotik leraz enborrak jaitsi. Lera bideak. Lera saihetsak: leraren albo oholak.

lera2

iz. Batez ere Bizk. Joera bizia, grina. Dizudan lera aitortzen dizut. Munduko zorakerien zaletasun eta lera gaiztoa. Haren alabaganako lera zintzoa, grina sutsua.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper