1 emaitza legea hautsi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z4:HBL | 2000-10-04 | Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa |
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2019-01-22 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: LEGEA HAUTSI (V-gip ap. Etxba Eib; Lar, Dv, H; ausi Añ). a) Quebrantar la ley. "Contravengo a la Ley de Dios [...] Jainkoaren legea austen dedala" Lar. "Traspasar alguna ley" Añ. "Hautsi du legea, il a enfreint la loi" Dv s.v. hautsi. v. legautsi (2). Legea hautsiz Iainkoa desohoratzen duk. Lç Rom 2, 23 (tbn. legea hautsi en las demás versiones). Ahalke gabeki hautsi baitu legea. EZ Man I 106. Ordean prudenziaren ez hautsteko legeak / kondaturen dugun moldez egitzik hik heureak. Ib. 27. Jinkoaren legia hausten diana oro. Bp I 52. Instante artan bertan autsizen deu Jaungoikoaren lege santua. OA 61. Da infernuko legea, sekula ausi bagea. Acto 249. Hortan hautsten zuen Jainkoaren legea. Lg I 336. Urratu zuen Jainkoari eman zioen itza; ausi zuen beraren lege santua eta etzuen egin aren esanik. Ub 32. Errege legea ausitzea ez da onela kastigatzen. Mg CC 241. Jaungoikoaren lege santua, bere borondatea aditzera ematen diguna, ausitzea edo ez kunplitzea. Gco II 3. Lege au autsitzera. AA I 560. Naturaleziaren legia ausi bagarik. fB Ic II 175. Lege guziak naiago izan zituen autsi. Lard 399. Lege hura hausten dutenak. HU Zez 42. Legea austen daben egikera guztia. Itz Azald 177. Yainkoak emandako legea austeko. Ir YKBiz 224n. Politika edo gizarte arazoak eraginda legea ausi zutelako. EAEg 20-3-1937, 1325. Ene legea hautsi duk. Zerb IxtS 59. Senarrarekiko legea ausi duen andra zapuztu bat. NEtx Antz 83. v. tbn. SP Phil 409. He Phil 414. Tt Onsa 29. CatS 55. Ag AL 121. Or QA 46. Vill Jaink 94. Legea ausi: EusJok II 80. Zait Sof 121. b) Abolir la ley. Hautsiak izanen dire [...] Aitoren-semei xoilki lehenbiziko herrunkak emaiten diotzaten legeak. Revol 95. Alkargo oneik Pantzen 1791garren urteko Epallaren 17an emondako legeak ausi ta ezereztu ebazan. Eguzk GizAuz 19.
adib.: lege 1 iz. Gizarteko agintaritzak ezarritako arau edo arau multzo bete beharrekoa. Gizonen legeak. Estatu edo herrialde bateko legeak. Legeak eta erakundeak. Legeak egin (Ik. legegile). Legeak jarri, ezarri. Lege berri bat atera, eman. Indarrean dauden legeak. Legeak agintzen, eskatzen, debekatzen duena. Legea bete, begiratu, gorde. Legeak betearazten dituena. Legea hautsi.
legea hautsi 78: Aizu (Nolanahi ere, ehiza mota honen zaleek oraindik ere badute non ibili legea hautsi gabe), ElCorreo (Eta beti, txakurraren jabea gizon edo emakume izanda ere, barre egiten dute esaten dietenean legea hausten ari direla, ezin dituztela txakurrak lotu gabe eraman), Elhuyar (Kontu gordina da, ekintzaile batzuek legea hausten dutelako), Consumer 4 (Horretarako eragozpenik jarri izan balu, orduan bai, legea hautsiko zukeen, baina ez bestela), Berria 40 (Geure ustez, demokrazian, legea hausten duenak, banda armatu bati laguntzen dionak eta talde terrorista baten zuzendaritzako parte denak epaileen aurrean erantzun behar du), EiTB 22 (Epaitegiek bost urte eta zortzi hilabeteko kartzela zigorra jarri zion estupefazienteen legea hausteagatik), Argia 9 (Aparte ez duela deusetarako balio, botika honekin naturaren legea hautsi nahi da).
legea hautsi 78: Berria 34 (Ibarretxek bere plana legea hautsiz eraman nahi duela aurrera uste dute), Elizen arteko Biblia 13 (Legeaz harrotzen zaren horrek, nola desohoratzen duzu Jainkoa, legea hautsiz?), Esteban Antxustegi (Legea hautsi bazuen, nahi izan du; bestela, ez.), Iñaki Mendiguren (Legea hautsi dut! - esan zion Harryk ), Asisko Frantzizko (Moisesen legea hausten duenari, heriotza-zigorra ematen diote gupidarik gabe, bi edo hiru lekukoren aitorpenaz), Iñaki Iñurrieta (hartara, hirurogei urteko gizonak ez zeukan inola ere ezkontzerik legea hautsi gabe), Karlos Linazasoro (Bekatu egingo nuke, legea hautsi), Piarres Xarriton (Lekuko ere oraino Leon Aita Saindua, Thesaliako Artzapezpikuari idatzi ziona hartaz harritzen zela nolaz zuen legea hautsi, erranez)
HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -
eraikuntza librea.
Adierazle egokia da, kolokazio bat da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez legea urratu forma ere azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke, oso erabilia denez (LB 247-EPG 64).
Azpisarrera gisa jasotzekoa lege sarreran.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.