Euskaltzaindiaren Hiztegia

2 emaitza larri bilaketarentzat - [1 - 2] bistaratzen.

larri1
1 adj. Handia. Anton. xehe1. Bihi larriak. Gatz larria. Bahe larritik igaro. Abere larri eta xeheak. Hirietan eta herri larrietan. Bekatu larriak. Kalte larriak egiten dituena. Guztioi dagokigun auzi larri honetan. Bada beste arriskurik, are larriagorik. Ez da aditza euskalkien arteko bereizkuntzarik larriena. Arrazoi larririk gabe. Bera da errudun larriena. Zor larria diogu egileari. Kontu larriagoa da pasarte horiek itzultzea.
2 adj. Letrez mintzatuz, letra xehea baino handiagoa, era berezikoa, perpausen eta izen berezien hasieran ipintzen dena. Ik. maiuskula. A eta T larriak.
3 adj. Baheez, sareez eta kidekoez mintzatuz, zulo handiak dituena. Batzuek zetabe larriegia hartzen dute beren kontzientzia ikertzeko.
4 adj. Ondoeza edo kezka bizia sortzen duena, estua, hertsia. Heriotzaren itxura larria. Estutasun larrian. Premia larria. Kinka larrian. Dei larriak eginik. Gure hizkuntzaren egoera larria. Gerrateko urte larriak igaro zirenean. Heriotzako ordu larrian. Eritasun larria.
5 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Ik. larri2. Atsekabea baretu ahala, argiago ageri da galeraren larria. Oi, nire larria!
6 adb. Estutasunean; ondoezetik edo kezka biziko egoera batetik irten ezinik. Estu eta larri. Zorrez beterik, larri zebilen (Ik. larri ibili). Zer gertatzen zaizu, horren larri egoteko? Kontrabandoaren bila hor zebiltzan larri. Gure bihotza triste eta larri da. Prosa lasaia egiteko, lasai ari behar, ez larri eta arnasestuka. || Larri-larri esnatu zen, izerdi patsetan. Gaztainadiak galdu dira ia erabat; hariztiak ere larri-larri oraintxe.
7 adb. Osasun egoera larrian. Larri dago aita, ez du luzaroan iraungo. Hizkuntza larri dabilkigu, hilzorian ez badago ere.
larri2
iz. Larritasuna. Bere hutsa aitortu beharrak ematen zion larria eta lotsa. Beldurrak eta larriak.
Azpisarrerak
 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.