forma=labur-zurrean 2 sarreratan aurkitu da.

labur

1 adj. Luzera txikikoa, ohi den baino luzera txikiagokoa, ez behar bezain luzea. Ik. motz. Anton. luze. Kale labur batzuk. Emakumeak sarri gona laburregi. Liburuxka labur bezain trinko batean. Otoitz labur bat eginik. Hitz labur eta zorrotzez. Aita Olabideren bizitza labur bat dakar bigarren partean. Gezurrak zainak labur dituela. Hitz laburrez: hitz gutxitan.

2 adj. (Denboraz edo iraupenaz mintzatuz). Badakit labur dela bizia. Neguko gau laburretan. Atsegin labur bat hartzeagatik. Bitarte labur hartan. Geldialdi, isilune labur bat. Iraute laburrekoa.

3 adj. Irud. Begi laburra. Adimen laburrekoa. Nire indar laburren arabera. Esku laburra du: zikoitza da. Fede laburreko kristauak. Nekerik gogorrena eta irabazirik laburrena. Nire euskal jakite laburraren neurriko irakurgaiak.

4 (Adizlagun gisa). Ik. laburki. Auzia labur azalduko dut. Labur esateko, (...). Asko agindu, eta ematean labur gelditu.

5 (Izen gisa, -en atzizkiaren eskuinean). Bizia eta sarkorra da bere laburrean.

labur beharrez adb. Laburtu beharrez. Ik. labur-zurrean. Horrela izendatuko dut, labur beharrez. Baina hemen utzi beharko, labur beharrez, haren hitzak aldatzea.

labur-labur 1 adj. labur-en indargarria. Irakurgaitxo labur-labur bat. Burutik behera soineko lasai labur-laburrak jantzirik.

2 adb. labur-en indargarria. Eraikinak greziarrek nola banatzen diren azalduko dut labur-labur.

laburrik barne(an) 1 adb. Ipar. (Egun, urte, denbora... ) gutxi barru. (Denbora-epe bat adierazten duen izen baten eskuinean erabiltzen da). Denbora laburrik barnean, segurki eguerdi baino lehen. Urte laburrik barne, erretreta. Jujeak etsaminatuko du kasua epe laburrik barne.

2 adb. Ipar. (Egun, urte, denbora...) gutxian, gutxiren epean. (Denbora-epe bat adierazten duen izen baten eskuinean erabiltzen da). Hiru heriotza izan dira herrian denbora laburrik barne.

labur-zurrean 1 adb. Labur beharrez. Luzeegia zen begiz jo nuen hitza, eta, labur-zurrean, honako hau hautatu nuen.

2 adb. Laburbilduz. Hemen dituzu haren irakatsiak labur-zurrean.

luze-labur iz. Luzera, neurria. Bertso lerroak ez dira berdinak luze-laburrean. Ez naiz hemen abiatuko bide horren luze-laburra neurtzen. Nire lanaren zer-nolakoa, luze-laburra eta zertarakoa. || Latin silaben luze-laburra.

zurrean

adb. Nahian, bila. Seme ergela joan zen urrutietara, eta zuen guztia hondatu zuen emakume zurrean. Zeren zurrean dabil hori?, zure sosen zurrean. Lasai dabil, horri eskerrak, erdi maila atsegin batean: gora nahian, baina ez goregi; erraz zurrean, baina ez narrasegi.

labur-zurrean 1 adb. Labur beharrez. Luzeegia zen begiz jo nuen hitza, eta, labur-zurrean, honako hau hautatu nuen.

2 adb. Laburbilduz. Hemen dituzu haren irakatsiak labur-zurrean.

merke-zurrean adb. Ahalik eta merkeena. Merke-zurrean erosi. Merke zurrean ibili: ahalik eta merkeena erosteko asmotan ibili.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper