Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=laborri 2 sarreratan aurkitu da.

laborri

iz. Beldur edo izu-ikara; beldur handia. Genoveva laborriak hartu zuen. Harridura eta ezin ulertuzko laborria sorrarazten digun gauza.

izu-laborri Beldur handia. Ik. laborri; izu-ikara. Izu-laborriak harturik zeuden.

laborrian adb. Ikaraz laborrian beti egotea. Bihotzik handiena ere laborrian jarriko da.

izu

1 iz. Beldur larria eta bizia, bereziki zerbait egitea eragozten duena. Ik. izialdura; izutasun; laztura; terrore. Hura gogoratzean izua sartzen zait. Izuak dardarka jartzen nau. Izuak hartu zuen eta ez zen aurrera egiteko gauza. Izuaren izuz hila zirudien. Izu ipuin bat.

2 adj. Abereez mintzatuz, hezigaitza. Kepak bere artaldean ardi bat oso izua zuen. Basurde izua. Galdetzen dizu erosleak: idi horiek izuak ote dira, edo jotzeko grinarik badute? (Ik. betizu)

izu-ikara Beldur handia. Ik. izu-laborri. Iheslari horiek alde guztietara izu-ikara zabaldu zuten. Guztiak izu-ikara handiak hartu zituen. Haien bihotzetan izu-ikara gogorra sartu zuen.

izu-laborri Beldur handia. Ik. laborri; izu-ikara. Izu-laborriak harturik zeuden.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper